XSLaren edukia

Kontserbazio Materialen Ezagutza eta Aplikaziorako Laborategia 26912

Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Titulazioa
Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26912

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Mintegia1522.5
Tailerra4567.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Kontserbazio-Materialen Ezagutzarako eta Aplikaziorako Laborategia irakasgaia nahitaezkoa da hirugarren mailan. Artelanen kontserbazio eta zaharberritzean iraganean nahiz gaur egun erabilitako produktuen, materialen eta prozeduren ezagutzan eta deskripzioan murgildu egiten du ikaslea. Horretarako honako alde hauek hartzen dira kontuan: konposizioa, ezaugarriak, epe laburrean eta luzean duen portaera, zahartzea, bateragarritasuna edo itzulgarritasuna.

Helburua orain eta lehen erabili izan diren tratamendu eta produktu ezberdinak ezagutzea da, kontserbazio- eta zaharberritze- tratamenduak aplikatzerako orduan hautaketa arrazoituak eta justifikatuak egin ahal izateko, kasu bakoitzaren ezaugarrien arabera material egokiak hautatuz (kultura ondasuna osatzen duten materialak, pairatutako aldaketak, esku-hartze beharrak, ingurune-baldintzak...).



Material ezberdinen ezaugarriak teorikoki ikasteaz gain, kontserbazio- eta zaharberritze- materialen eta haien aplikazioaren inguruko fitxen dosierra burutuko da, baita produktu zein prozedura ezberdinekin saiakuntzak egiteko praktikak egingo dira ere, hauen prestaketa eta aplikazioan lan egiteko eta lortutako emaitzak aztertzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

2.1. GAITASUNAK

- Kontserbazioaren eta zaharberritzearen tratamenduetan erabili diren eta gaur egun erabiltzen diren prozeduren, produktuen, eta materialen ezaugarriak identifikatu (propietate fisiko-kimikoak, erabilerak, prestaketa, aplikazioa, epe laburreko eta luzerako portaera, beste material batzuekiko bateragarritasuna, toxikotasuna...). (CB2, G001, C3CC01)

- Kontserbazio-zaharberritzerako aplikatu beharreko esku-hartzeak aukeratu eta kasu bakoitzaren ezaugarrien arabera material eta prozedura egokienak zehaztu. (CB2, G007, C3CC03)

- Lortutako emaitzen hausnarketa kritikotik abiatuta egindako lana edo proposamena arrazoituta eta justifikatuta azaltzeko gaitasuna (CB2, CB3, G006, G007, C3CC03, C3CC06)



2.2 IRAKASKUNTZAREN EMAITZAK

Ikasgai hau arrakastaz amaitzean, ikasleak gai izango dira:

- Kultura-ondasunak kontserbatzeko eta zaharberritzeko erabiltzen diren esku-hartze prozedurak eta produktuak bereizteko. Bai aurreko garaietan erabilitakoak, bai gaur egun erabilitakoak, bai berrienak.

- Beharrezkoak diren informazio-iturriak identifikatzeko eta erabiltzeko.

- Diziplinaren berezko terminoak zehaztasun akademikoarekin erabiltzeko.

- Kontserbazio-zaharberritze tratamendu bat hautatzerakoan kontuan hartu beharreko faktoreak identifikatzeko.

- Modu kritiko, arrazoitu eta justifikatuan Behar diren produktuak eta prozedurak hautatzeko, beren ezaugarrien eta esku-hartzearen testuinguruaren arabera.

- Lan akademiko egituratuak zuzenki idazteko, horretarako dauden arauak jarraituz eta informazioa behar bezala erreferentziatuz.

- Informazio-iturri egokiak erabiltzeko eta informazio egokia aukeratzeko eta antolatzeko.

- Egindako lana modu profesionalean eta arrazoituan azaltzeko, eta informazioa, arazoak, lortutako emaitzak eta planteatutako konponbideak gogoeta bidez eta kritikoki azaltzeko.

- Autokritikarako gaitasuna garatuz, norberaren ahuleziei heldu, hauek hobetzeko eta gainditzeko estrategia aktiboak garatzeko

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.GAIA: Materialak eta produktuak aukeratzeko irizpideak.

1.1. Artelana unitate gisa: Material osagai guztiak erlazionatuta daude

1.2. Atzeragarritasuna.

1.3. Bateragarritasuna.

1.4. Bir-tratagarritasuna. Etorkizuneko ikerketekin eta tratamenduekin interakzioa.

1.5. Iraunkortasuna.

1.6. Laneko arriskuen prebentzioa ondarearen arloko esku-hartzeetan

1.7. Terminologia normalizatua



2.GAIA: Kontserbazio eta zaharberritze tratamenduetan erabilitako materialak.

2.1. Argizariak.

2.2. Gomak eta erretxinak.

2.3. Kolak.

2.4. Karga geldoak eta iztukuak.

2.5. Disolbatzaileak.

2.6. Biozidak.



3. GAIA: Lan akademikoen idazketa.

3.1 Egitura normalizatua eta edukien antolaketa

3.2 Aipuen eta erreferentzia bibliografikoen erabilera

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaian landuko dira alde teoriko zein praktikoak, lan eta praktika esperimentalen bitartez. Irakasgaia astero soilik egun batean irakasten denez, bi saio desberdin egingo dira. Lehenengoa, 09:00etatik 10:00ak arte AA11 ikasgelan, teorikoa izango da eta oinarrizko arlo teorikoak eta azterlanak landuko dira. Bigarren saioan, 10:00etatik 13:00ak arte 0AB10 ikasgelan, 7. Zaharberritze tailerrean, ariketa praktikoak landuko dira.



Lan eta kontsulta materialak eskuragarri egongo dira eGela ikasgela birtualen plataforman: artikuluak, web orrialdeen estekak, kontsulta bibliografia eta baliabide osagarriak, ariketa praktikoen gidoiak eta ebaluazio jarraian zein azterketetan lortutako kalifikazioak.

Lanerako eta kontsultarako materialak eGela gela birtualen plataforman egongo dira eskuragarri: artikuluak, web orrietarako estekak, kontsultarako bibliografia eta baliabide osagarriak, jarduera praktikoen gidoiak eta ebaluazio jarraituan eta azterketetan lortutako kalifikazioak.

Nahitaezkoa izango da eskola-orduetan praktika esperimentalak egitea, baita puntualtasuna, eskola-ordu osoak egitea (justifikaziorik ez badago), lan egiteko behar den materiala ekartzea eta lanak garaiz entregatzea ere, ikasgaia gainditu ahal izateko.



Tutoretza-orduak egongo dira sor daitezkeen zalantzak edo arazoak argitzeko, baita ariketen emaitzak zuzentzeko eta argitzeko ere, baina ez lanak epez kanpo entregatzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 70

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio-sistema jarraitua izango da, eta ariketa eta jarduera desberdinetan lortutako puntuazioen batez bestekoa egingo da.

Praktikak eskola-orduetan egitea nahitaezkoa izango da irakasgaia gainditu ahal izateko.

Epez kanpo edo osatu gabe entregatutako lanak ez dira ez onartuko ez ebaluatuko, eta zuzenean 0 puntu emango zaizkie.

Guztiz debekatuta dago testuen, grafikoen edo irudien zatiak erabiltzea (liburuetatik, zientzia-aldizkarietako artikuluetatik, tesietatik, webguneetatik etab. hartutakoak) hitzez hitz, parafrasian edo itzulpenak izanda ere testuan behar bezala aipatuta ez badaude eta zein iturritatik lortzen diren identifikatu gabe badaude. Erreferentziak egiterakoan zorroztasunik ez badago eta plagioa egiten bada, lanak ez gainditutzat hartuko dira.

Jardueretan lortutako kalifikazio positiboak ezohiko deialdirako gordeko dira, eta ikasleak soilik gainditu ez dituen ataletara aurkeztuko beharko da.



Deialdiari uko egitea:

Deialdiari uko egiteko, ikasleek idatziz helarazi beharko diote uko egite hori irakasleari, irakasgaiaren azterketa-data ofiziala baino hilabete lehenago.



Ebaluazio sistemari uko egitea:

Ikasleek azken ebaluazio-sistemaren bidez ebaluatzeko eskubidea izango dute. Horretarako, idatziz aurkeztu beharko du ebaluazio jarraiaren sistemari uko egiten diola, eta 9 asteko epea izango du lauhileko iraupena duten irakasgaien kasuan. Ikasgaia sistema horren bidez gainditzeko, ikasleak ikasgaiaren gaitasunak eskuratu dituela frogatu beharko du. Horretarako bi azterketa teoriko-praktiko (%70) egin beharko ditu eta ikasgaian garatu eta eskatutako lanak entregatu ere %30eko balioarekin: fitxen dosierra (%20) eta bibliografia-ariketa (%10). Proba eta entregetan lortutako puntuazioen batez bestekoa egingo da.



(*) Ebaluazio ez-presentziala (COVID-19): COVID-19k eragindako alerta sanitarioaren egoera dela eta ebaluazioa modu ez-presentzialean egin behar bada, UPV/EHUk ezarritako orientabideen eta ikasleen ebaluazioa urrutiko ingurune batera egokitzeko prozedura jarraituz, ebaluazio sistema jarraia izaten mantenduko da eta eskola-aldian zehar emandako jardueren etapak, ariketak eta entregak mantenduko dira. Azken notan, jardueren ebaluazio portzentaiak mantenduko dira, jardueren ebaluazio sekuentziala ahalbidetuz. Azterketaren kasuan (azken notaren %20a), ebaluazio ez-presentzialera egokitzeko, idatzizko azterketa bat egingo da eGela plataformaren bidez, test-galderez, galdera laburrez eta hausnarketa-galderez osatua.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian ikasleak ez gainditutako zatiari dagozkion ariketak aurkeztuko ditu.

Ariketa eta jarduera desberdinetan lortutako puntuazioen batez bestekoa egingo da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Argazki kamera, ordenagailua eta zaharberritzeko oinarrizko materiala.
Materiala ez ekartzekotan, ikasleak ezin izango du lan egin.



BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Boccia, A. (2016). Volatile organic compounds and the conservation of inorganic

materials. London: Archetype Publications.

- Calvo, A. (1997). Conservación y Restauración: materiales, técnicas y procedimientos de

la A a la Z (Serbal Ed.). Barcelona.

- Chavarria, J. (1999). Moldes. Barcelona: Parramón.

- Doménech, M. T. (2013). Principios fisico-químicos de los materiales integrantes de los

bienes culturales. Valencia: Universitat Politècnica de València.

- García, S., & Flors, N. (2008). Conservación y restauración de bienes arqueológicos.

Madrid: Síntesis.

- Horie, C. V. (1987). Materials for Conservation. Organic consolidants, adhesives and

coatings (Butterworths Ed.). Londres.

- Huertas, M. (2010). Materiales, procedimientos y técnicas pictóricas. Madrid: Akal.

- Lizandra, J. L. N. (2005). Maquetas, modelos y moldes: materiales y técnicas para dar

forma a las ideas: Publicacions de la Universitat Jaume I.

- Masschelein-Kleiner, L. (1985). Ancient binding media, varnishes and adhesives

(ICCROM Ed.). Rome.

- Masschelein-Kleiner, L. (1991). Les solvants (I. R. d. P. Artistique Ed.). Bruxelles.

- Masschelein-Kleiner, L. (1992). Liants, vernis et adhésifs anciens. Bruxelles: Institut

Royal du Patrimoine Artistique.

- Matteini, M. (2001). La química en la restauración : los materiales del arte pictórico

Hondarribia: Nerea.

- Mayer, R. (1993). Materiales y técnicas del arte. Madrid: Blume.

- Muñoz, S., Osca, J., & Gironés, I. (2014). Diccionario de materiales de restauración.

Madrid: Akal.

- Oddy, A. (1994). Restoration, is it acceptable? . London: British Museum.

- Ortega, J. M. (2016). Vademécum del conservador.

- Samet, W. (1998). Painting Conservation Catalog. Washington: American Institute for

Conservation of Historic and Artistic Works.

- San Andrés, A. (2004). Fundamentos de química y física para la conservación y

restauración Madrid: Síntesis.

- Villarquide, A. (2004). La pintura sobre tela I San Sebastían: Nerea.

- Villarquide, A. (2005). La pintura sobre tela II : alteraciones, materiales y tratamientos de

restauración. San Sebastían: Nerea.

- VV.AA. (2009). Holding it all together : ancient and modern approaches to joining, repair

and consolidation (J. Ambers, C. Higgitt, L. Harrison & D. Saunders Eds.).

London: Archetype Publications.

- VV.AA. (2012). Ciencia para los restauradores : materiales, limpieza, adhesivos y

recubrimientos. London: Archetype.

Gehiago sakontzeko bibliografia

San Andrés, A. (2004). Fundamentos de química y física para la conservación y restauración Madrid: Síntesis.
VV.AA. (2009). Holding it all together : ancient and modern approaches to joining, repair and consolidation (J. Ambers, C. Higgitt, L. Harrison & D. Saunders Eds.). London: Archetype Publications.
VV.AA. (2012). Ciencia para los restauradores : materiales, limpieza, adhesivos y recubrimientos. London: Archetype.

Aldizkariak

Kausis : revista de la Escuela Taller de Restauración de Pintura Mural de Aragón
Restauro : revista internacional del patrimonio histórico
La Mantería : revista de la Escuela Taller

Web helbideak

http://www.getty.edu/conservation/publications_resources/newsletters/
http://ge-iic.com/ojs/index.php/revista
http://cool.conservation-us.org/coolaic/jaic/index.html
http://www.ucl.ac.uk/archaeology
http://www.iaph.es/web/canales/publicaciones/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BACETA GOBANTES, FERNANDO
  • PORCEL ZIARSOLO, ALAZNE
  • SALAZAR BASAÑEZ, HAIZEA

TaldeakToggle Navigation

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-11 11:00
  • Ekain : 2024-06-13 09:00

Ikasgela(k)

  • 0AB1 - Taller Restauración Madera - . (1)

01 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

11:00-12:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-11 11:00
  • Ekain : 2024-06-13 09:00

Ikasgela(k)

  • 0AB1 - Taller Restauración Madera - . (1)
  • AULA TEORICA 0B11.1.1 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-09 09:00
  • Ekain : 2024-06-11 09:00

Ikasgela(k)

  • 0AB10 Taller de Restauración Multisoporte - . (1)

31 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

11:00-12:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-09 09:00
  • Ekain : 2024-06-11 09:00

Ikasgela(k)

  • 0AB10 Taller de Restauración Multisoporte - . (1)
  • 0F3.4 SEMINARIO - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)