XSLaren edukia

Generoak eta Gaiak Artean26930

Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Titulazioa
Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
26930

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Mintegia1218
Gelako p.1218

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Géneros y Temas irakasgaia Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Graduako 4. mailan ematen da, hautazko irakasgai bat da eta Artearen Historia eta Musika Sailaren ardurapean ematen da.

Irakasgai honetan artearen genero ezberdinen ikuspegi orokor bat eskaintzen da (erretratua, bodegoia, paisaia, natura hila…) eta Artearen Historian zehar izan duten garapena aztertzen da.

Horretaz gain, Mendebaldeko Artearen Historian garatu diren bi gai nagusiak interpretatzeko oinarrizko kontzeptuak ere emango dira: mitologia klasikoa eta kristau ikonografia. Bi multo haundi hauek aztertuko dira, ikasleak interpretazio egokia egin eta testuingurua ongi ulertu dezan.

Irakasgai honen helburua graduaren 2. mailan ematen den Artearen Historia Orokorra irakasgaia osatzea da Arteren Historian garatutako genero eta gai nagusietan sakonduz.





Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

- Genero artistikoen ezaugarriak ongi ezagutzea eta definitzen jakitea, haien testuinguru kronologiko eta artistikoak modu egokian interpretatu eta aztertzeko, bai eta genero hauen garapena Artearen Historian zehar ezagutzea ere.

- Garai honetan artean jorratutako gaiak ikasi eta aztertzea, zer kontatzen duten ezagutzea, haien adierazpenaren karga eta esanahia modu egokian baloratzeko.

- Modu kritiko batean artearen genero ezberdinak haien artean duten harremana baloratzea, bai eta bakoitzaren testuinguru kulturala ere, artean izan duten eragina ezagutzeko.



Ikasketaren emaitzak

- Ikasleak badaki genero artistikoen ezaugarriak, bere garapena eta testuinguru kronologikoak ikusten, definitzen eta analizatzen.

- Ikaslea gai da ikus arteetan agertzen diren gai nagusiak analizatzen eta garatzen.

- Gai da genero artistiko bakoitzak bere testuinguruaren duen harremanari buruzko balorazio kritiko bat egiteko.

- Gai da mitologia klasikoko eta kristau ikonografiako gai nagusiak identifikatzeko, azaltzeko, ulertzeko eta testuinguruan jartzeko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Atala: GENEROAK ARTEAN



1.1. Sarrera

1.2. Erretratua eta autoerretratua

1.3. Paisaia

1.4. Natura hila edo bodegoia

1.5. Genero-pintura

1.6. Giza-figura



2. Atala: MENDEBALDEKO ARTEAREN HISTORIAKO GAI ZIKLO HAUNDIAK



2.1. Gai mitologikoak

2.2. Ikonografia kristaua

MetodologiaToggle Navigation

- Klase magistralak. Klaseko orduetan irakasleak irakasgaiaren oinarrizko edukiak azalduko ditu, bai eta egin beharko diren ariketa guztien metodologia ere. Kurtsoan zehar eGelan egongo diren materialen erabilpena nahitaezkoa izango da.

- Gelako ariketa praktikoak. Klaseko orduen barruan ikasleek hainbat ariketa egin beharko dituzte, hala nola iturri dokumentalei buruzkoak, edoeta bibliografiari buruzkoak.

- Gelatik kanpoko ariketak irakasgaiaren edukiak gaurkotuak eramateko edo irakasleak bidalitako derrigorrezko atazak burutzeko.





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Gelako praktikak, landa-praktikak, ahozko aurkezpenak, irakurketak, ikasteko jarrera positiboa (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia gazteleraz den arren, ebaluzio proba guztiak gazteleraz zein euskaraz egin daitezke, UPV/EHUko arautegiak dioen bezala.

Irakaskuntza bukatzean idatzizko proba bat egingo da. Derrigorrezkoa da azterketa aprobatzea irakasgaia gainditzeko. Proba honek kalifikazioaren %70a balio du, eta bertan lortutako notari, zati praktikoan ateratako nota gehituko zaio, azken kalifikazioa sortuz.

UPV/EHUko Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiak adierazten duen bezala, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari. Horretarako, lauhilekoa hasi ostean bederatzi asteko epea izango du ikasleak, ikastegiko eskola egutegian zehaztutako datak kontutan hartuta.

Azken ebaluazio honetako probak ikasturtean zehar garatutako ikaskuntza emaitzak ebaluatuko dituenez, azterketa eta jarduera batek edo gehiagok osatuko dute: galdera teoriko bat, artelan bazuen analisia eta gai ikonografiko baten garapena, ahozko proba batetan.

Arlo praktikoa gainditu ez duen ikasleak, proba teorikoan berreskuratzeko aukera izango du.



Ebaluzioaren inguruko informazio zehatzagoa: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2017/03/1701311e.pdf

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da, eta ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute. Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak hurrengoak izango dira: galdera teoriko bat, artelan bazuen analisia eta gai ikonografiko baten garapena, ahozko proba batetan, bai eta gai horren bibliografiaren analisia ere.

Hala eta guztiz ere, ebaluzio mixtoan parte hartzen duten ikasleei ikasturtean zehar egindako praktiken nota kontuan hartuko zaie azken proba honetan.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren eGela.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

• AGHION, I.; C. BARBILLON; F. LISSARRAGUE. Guía iconográfica de los héroes y dioses de la Antigüedad. Madrid: Alianza, 1997

• CALVO SERRALLER, Francisco. Los géneros de la pintura. Madrid: Taurus, 2005

• CARMONA MUELA, Juan. Iconografía cristiana: guía básica para estudiantes. Madrid, Akal, 2008

• CARMONA MUELA, Juan. Iconografía de los santos. Madrid: Istmo, 2003

• CIRLOT, Juan Eduardo. Diccionario de símbolos. Barcelona: Nueva Labor, 1985

• FRANCASTEL, Galienne; Pierre FRANCASTEL. El retrato. Madrid: Cuadernos de arte Cátedra, 1978

• GONZÁLEZ DE ZÁRATE, Jesús Mª. Mitología e Historia del Arte. Vitoria-Gasteiz: Ephialte, 1997

• HALL, James. Diccionario de temas y símbolos artísticos. Madrid: Alianza, 2003

• IMPELLUSO, Lucía. La Naturaleza y sus símbolos: plantas, flores y animales. Electa: Milán, 2003

• LODWICK, Marcus. Guía del Arte. Pintura Occidental. Barcelona: Blume, 2003

• RÉAU, Louis. Iconografía del arte cristiano. Barcelona: Ediciones del Serbal, 1996-1998. 5 tomos

• REVILLA, Federico. Diccionario de iconografía y simbología. Madrid: Cátedra, 1999

• TERVARENT, Guy de. Atributos y símbolos en el arte profano. Diccionario de un lenguaje perdido. Barcelona: Ediciones del Serbal, 2002

Gehiago sakontzeko bibliografia

• ARGULLOL, Rafael et al. El retrato. Barcelona: Galaxia Gutenberg etc., 2004
• AZARA, Pedro. El ojo y la sombra: una mirada al retrato en occidente. Barcelona: Gustavo Gili, 2002
• CLARK, Kenneth. El arte del paisaje. Barcelona: Seix Barral, 1971
• GRABAR, André. Las vías de creación de la iconografía cristiana. Madrid: Alianza, 1985
• HÉRON DE VILLEFOSSE, René. La Naturaleza en el arte. Barcelona: Argos, 1968
• LOTHE, André. Tratado del paisaje. Barcelona: Poseidón, 1985
• POPE-HENESSY, John. El retrato en el Renacimiento. Madrid: Akal, 1985
• RIEGL, Alois. El retrato holandés de grupo. Madrid: Machado Libros, 2009
• SCHNEIDER, Norbert. El arte del retrato. Colonia, etc.: Taschen, 1999
• SCHNEIDER, Norbert. Naturaleza muerta. Colonia, etc.: Taschen, 1992
• TRIADÓ, Joan-Ramón; Xavier TRIADÓ SUBIRANA. El Paisaje. De Giotto a Antonio López. Barcelona: Arte Carroggio, 2007

Aldizkariak

FMR Revista de arte y cultura de la imagen
Descubrir el arte

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BILBAO SALSIDUA, MIKEL
  • LEKUONA MARISCAL, ANE
  • LUENGO AGUIRRE, MAITE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

10:00-12:24 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2024-05-24 10:00
  • Ekain : 2024-06-14 10:00

Ikasgela(k)

  • AULA TEORICA 00M12 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

09:12-10:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2024-05-24 10:00
  • Ekain : 2024-06-14 10:00

Ikasgela(k)

  • AULA TEORICA 00M12 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

12:24-13:12 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2024-05-24 10:00
  • Ekain : 2024-06-14 10:00

Ikasgela(k)

  • AULA TEORICA 00M12 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

13:12-14:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2024-05-24 10:00
  • Ekain : 2024-06-14 10:00

Ikasgela(k)

  • AULA TEORICA 00M12 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)