XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana26934

Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Titulazioa
Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Kodea
26934
Murrizketak
GRALa matrikulatu eta defendatu ahal izateko beharrezkoa da 228 keditua gaindituta izatea
Gradu Amaierako Lanean (GRAL) matrikula eta defendatza egiteko gaindituta izan behar dira bigarren mailako irakasgai guztiak
Gradu Amaierako Lanean (GRAL) matrikula eta defendatza egiteko gaindituta izan behar dira hirugarren mailako irakasgai guztiak
Gradu Amaierako Lanean (GRAL) matrikula eta defendatza egiteko gaindituta izan behar dira lenenengo mailako irakasgai guztiak

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lanak (GRAL) ibilbide akademikoaren amaiera adierazten du, gradudunaren prestakuntza prozesuan. Nahitaezko eta zeharkako izaera du, eta laugarren eta azken mailako bigarren lauhilekoan egiten da.

Gradu Amaierako Lana da ikasle bakoitzak, tutore baten gidaritzapean, bakarka eta modu autonomoan graduan landutako gai bati buruz egindako memoria, azterlan, txosten edo irizpen originala.

Ikasleak frogatu beharko du Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Graduak eskaintzen dituen edukiak, gaitasunak eta trebetasunak eskuratu dituela. Horretarako, lana irizpide hauen arabera egin eta defendatu beharko du:

‐ Graduan eskuratutako gaitasunak aplikatzea, proiektua garatu eta gauzatzean.

‐ Datuak eta lortutako emaitzak sintetizatzeko eta interpretatzeko gai izatea.

- Idatzizko lan koherente eta ordenatu bat egitea.

‐ Lanaren puntu nagusien defentsa irmoa egitea jendaurrean, kalitateko ikusentzunezko baliabideak erabiliz eta egiten zaizkion galderei erantzutea, modu argi eta koherentean.

GRAL egin, aurkeztu eta ahoz defendatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozein aukera daiteke (gaztelania edo euskara).

GRAL, osorik edo atalka, UPV/EHUtik kanpoko erakunde edo organismoetan egin ahal izango da, hezkuntza lankidetzarako hitzarmen baten babesean.

GRAL irakasgaiak 6 kreditu izango ditu eta GRALerako matrikula bere akademi ikasturtean zehar egingo da, Arte Ederren Fakultateko ikastegiko batzarrak onartutako egutegiarekin bat etorrita, ikasleak ikasketa planeko irakasgai guztiak gaindituta dituenean. Salbuespenez, laugarren ikastaroko 6 kreditu falta dakizkioke gehienez.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Graduaren GRALak ondoren zerrendatzen diren gaitasunak erdiestea nahi du, titulazioari lotuta eta graduaren memorian jasotzen den legez:

‐ Problemak identifikatu eta ebatzi, kultur ondasunen kontserbazio eta zaharberritzearen eremuan.

‐ Analisi eta sintesi gaitasuna garatu.

‐ Arrazoinamendu kritikorako gaitasuna garatu.

‐ Informazioa antolatu, planifikatu eta gestionatu.

‐ Hizkuntza ofizialetako ahozko eta idatzizko komunikazioa hobetu.

‐ Graduan ikasitako jakintzak eta, lana egin bitartean, norberaren autonomiaz ikasitakoak sormenaz integratu.



Gradu Amaierako Lana (GRAL) irakaskuntza erregularrik gabeko 6 kredituko irakasgai bat da.

Tutoretza prozesuaren baitan, aurrez aurreko tutoretzak egingo dira, non arianarian ikaskuntza helburu gero eta konplexuagoak ezarriko diren, irakasgairako zehaztutako azken helburuen lorpena bermatzeari begira.



Tutoreak jarraipen txosten bat egingo du tutoretza prozesuaren amaieran. Amaierako txosten hau ebaluazio epaimahaiari igorriko zaio, hark kontuan har dezan, bertan islatzen baita, neurri batean, ikasleak irakasgai horretan izandako ikaskuntza prozesuaren ebaluazio jarraitua.



GRAL irakasgaiak prestakuntza ekintza hauek izango ditu bere baitan:

a.- Orientazio mintegia lana esleitu eta egiteko

b.- Banakako tutoretza saioak zuzendariarekin.

c.- Lana paperean eta bertsio elektronikoan egitea eta entregatzea.

d.- Lana epaimahai baten aurrean azaldu eta defendatzea.

Matrikulak bi deialdi ofizialetara aurkezteko eskubidea emango dio ikasleari ikasturte bakoitzean, egutegi akademikoan zehaztutakoarekin bat etorrita.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Lanen tipologia

1. Oinarrizko ikerketa teorikoak. Ikasleen intereseko gaur egungo gai edo arazoei buruzko lan deskribatzaileak, edo berrikusketa eta ikerketa bibliografikoak. Honelako lanen muina izango da kultura ondareen kontserbazio eta zaharberritzearen edozein arlotako aztergai esanguratsu eta egoki baten gaineko bibliografia aztertzea.

Lan horien emaitzak izan beharko luke txosten zorrotz bat, aztergaiaren inguruko bibliografiaren egungo egoera erakusten duena edo aztergaiaren kontzeptu eta ereduak biltzen dituena, eta abiapuntu edo bide izan litekeena beste ikerlan enpiriko baterako.

2. Oinarrizko ikerketa enpirikoak: Hauetan ikasleak hipotesiak formulatuko ditu, eta metodologia egituratua eta koherentea erabiliko du emaitza batzuk lortzeko.

3. Lan profesional praktikoak: Lan hauetan kultura ondareen kontserbazio eta zaharberritzearen edozein arlotako kasu praktiko profesional baten deskribapena egingo da. Honelako lanak praktiketako hitzarmen baten barruan egin ahal izango dira, UPV/EHUtik kanpoko erakundeetan. Kasu horietan ikasleak bi zuzendari izango ditu, bata unibertsitatekoa eta bestea erakundekoa.

MetodologiaToggle Navigation

Lan idatziak ezaugarri hauek izan beharko ditu:



- Azalean honako hauek jasoko ditu:

• Gradu amaierako lana

• Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Gradua. Arte Ederren Fakultatea. UPV/EHU

• Lanaren izenburua

• Ikaslearen izen-deiturak.

• Laneko tutorearen izen-deiturak.

• Ikasturtea.

• UPV/EHUren anagrama.

- 150-200 hitzeko laburpena.

- Hitz gakoak izan behar ditu

- Izenburua koherentea izango da

- Aurkibideak orrien zenbakiak agertuko ditu

- 50.000-60.000 karaktere espazioekin (kanpoan geratzen dira: laburpena, aurkibidea, bibliografia, irudien oinak eta eranskinak) irudi kopurua bat etorriko da lanaren tipologiarekin

- Zuzentasun ortografikoa

- Irudiak textuan erreferentziatuak agertuko dira

- Maketazio egokia



GRALa edozein motatakoa dela ere, egitura hau gomendatzen da:

- Laburpena

- Hitz gakoak

- Aurkibidea

- Sarrera: Egoeraren aurrekariak eta egoera. Aztergaiaren edo problemaren definizioa.

- Helburuak: Lanean lortu beharreko helburuen definizioa.

- Metodologia: Planteatu diren helburuak lortzeko “burututako prozedura / egindako lanaren” deskribapen sekuentzialak.

- Lanaren garapena / emaitzak / eztabaida.

Emaitzak eta hauen koherentzia konparatu, kontrastatu eta eztabaidatu beste egile batzuekin (halakorik beharko balitz).

Nabarmendu egindako lanaren mugak eta indarguneak.

Emaitzak testuinguruaren barruan kokatu.

Kasuan kasuko gaiaren inguruko proposamen eta/edo gomendio zehatzak, argudiatuak eta egokituak egin.

- Ondorioak: Ondorioak atera eta hasieran planteatutako helburuekin erlazionatu.

- Bibliografia / erreferentzia bibliografikoak: Erreferentzia bibliografikoak formatu eta estiloari begira erabilitako arauaren arabera agertzen dira (APA edo ISO, segun zein nahiago) Testuan ere erabilitako bibliografia aipatu beharko da (informazio idatzia eta grafikoa).

- Eranskinak



KRONOGRAMA

Tutoreak lanaren jarraipena egin ahal izateko, hurrengo kronograma ezartzen da:

Ekaineko deialdia

1. Bigarren lauhilekoa hasi eta bi astera: Aurkibidea, helburuak eta lan egingo den bibliografiaren entrega

2. Bigarren lauhilekoa asi eta hamar astera: Eduki garatuen entrega

3. Idazkarintzan entregatu aurretik bi aste lehenago: Azken entrega

4. Ikastetxeak ezarrritako egutegian: Idazkaritzan entrega



Iraileko deialdia

Tutorearekin adostu beharko dira dagozkion epeak



Urtarrileko deialdia

Tutorearekin adostu beharko dira dagozkion epeak

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 30
    • Trabajo escrito individual (%): 70

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Alde batetik, GRALeko tutoreak txosten positiboa edo negatiboa igorriko du, GRALaren garapenean ikasleari egindako ebaluazio jarraituari dagokionez. Bestela, graduko hiru irakaslek osatutako epaimahai batek ebaluatuko ditu idatzizko azken txostena eta ahozko aurkezpena. Ebaluazioa GRALaren AMAIERAKO DOKUMENTUAREN ETA DEFENTSAREN EBALUAZIOA izeneko ERANSKINEAN jasotako alderdiak aintzat hartuta egingo da.



Kalifikazioa 0tik 10era bitarteko zenbakizko eskalan emango da, dezimal bakarrarekin, eta kalifikazio kualitatiboa ere adieraziko da:

0 - 4,9: Suspentso (S)

5,0 - 6,9: Nahiko (N)

7,0 - 8,9: Oso ongi (OO)

9,0 - 10: Bikain (B)

Ikasleak lana gainditzen ez badu, lana hobetzeko gomendioak biltzen dituen txostena helaraziko dio epaimahaiak, ebaluazioa berriro egiteko.



Deialdiren batean defentsa eskubideari uko eginda, “ez aurkeztua” jarriko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Alde batetik, GRALeko tutoreak txosten positiboa edo negatiboa igorriko du, GRALaren garapenean ikasleari egindako ebaluazio jarraituari dagokionez.

Bestela, graduko hiru irakaslek osatutako epaimahai batek ebaluatuko ditu idatzizko azken txostena eta ahozko aurkezpena. Ebaluazioa GRALaren AMAIERAKO DOKUMENTUAREN ETA DEFENTSAREN EBALUAZIOA izeneko ERANSKINEAN jasotako alderdiak aintzat hartuta egingo da.



Kalifikazioa 0tik 10era bitarteko zenbakizko eskalan emango da, dezimal

bakarrarekin, eta kalifikazio kualitatiboa ere adieraziko da:

0 - 4,9: Suspentso (S)

5,0 - 6,9: Nahiko (N)

7,0 - 8,9: Oso ongi (OO)

9,0 - 10: Bikain (B)

Ikasleak lana gainditzen ez badu, lana hobetzeko gomendioak biltzen dituen

txostena helaraziko dio epaimahaiak, ebaluazioa berriro egiteko.



Deialdiren batean defentsa eskubideari uko eginda, “ez aurkeztua” jarriko da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Tutore bakoitzak ikasleak garatuko duen gaiari dagokion berariazko bibliografia gomendatuko dio

Gehiago sakontzeko bibliografia