XSLaren edukia

Enpresaren Kanpo Merkataritza27541

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Elcanoko Atala
Titulazioa
Negozioen Kudeaketako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
27541

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3050
Gelako p.3040

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Negozioen Kudeaketa Gradu berrian Nazioarteko enpresa kudeaketan sakontzea ezinbesteko betebeharra da. Enpresen nazioartekotze prozesua errealitatea da gaur egungo merkatu globaletan, bai kanpo eragiketa fluxuetan baita atzerrian egiten diren ekoizpen-eta merkataritza- ezarpenak kontutan hartuta ere.

Enpresan batetan dauden sail ezberdinak nazioartekotze prozesuan parte hartzen dute: komertziala, juridikoa, finantzarioa eta antolakuntza. Hori dela eta, arlo horiek lantzen dituzten irakasgaiekin lotura berezia du Enpresaren Kanpo Merkataritza irakasgaiak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak:

G002 (berezkoa)- Gero eta globalizatuago dauden merkatuetako ingurunean, ekonomi- eta empresa-errealitatearen eremua, elementuak eta harremanak ulertzea.

CMCM05 (berezkoa)- Kanpo merkataritzaren eta nazioarteko marketingaren oinarrizko lanabesak identifikatu eta era egokian erabili.

G007 (zeharkakoa)- Enpresa ekintzei buruzko arloetan era egokian adieraztea, ahoz eta idatziz, arrazoitzeko eta kritikak oinarritzeko gaitasunaz.



Irakasgaia ikastearen emaitzak:

- Nazioartekotze Prozezuaren testuingurua ezagutu

- Kanpo merkataritzak dituen tresna juridikoak identifikatu

- Esportazio-inportazio prozesuetan behar diren negoziazio, kontratazio eta finantza lanabesak erabiltzen ikasi

- Enpresa munduan aplika daitezkeen kanpo-merkataritzako oinarrizko tresnak ongi ezagutzea.

- Europako merkatuaren funtzionamendua ezagutzea, gaur egun “nazioarteko merkatu” tradizionala ez bezalakoa baita.

- Bateratze ekonomikorako eskualde-erakundeek kanpo-merkatuak izateko eskaintzen dituzten aukerak identifikatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I.Kanpo merkataritza

II.Enpresa kanpo ekintzen aurrean

III.Nazioarteko kontratazioa

IV. Nazioarteko kontratuak

V. Ordainketa tresnak

VI. Finantzaketa eta arriskuen aurkako babesa.

VII. Nazioarteko salgaien garraioa



MetodologiaToggle Navigation

Ikasleak 150 ordu lan egin beharko du irakasgaia gainditu ahal izateko; horietatik 60 ordu presentzialak eta 90 ez-presentzialak izango dira. 60 ordu presentzialetatik, 30 irakaskuntza magistralari dagokie eta 30 gelan egin beharreko praktikei. 90 ordu ez-presentzialetatik, ikasleak 50 erabili beharko ditu irakaskuntza magistralaren edukiak berenganatzeko eta 40 gelako praktiketakoak berenganatzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. Idatzizko lana azken notaren % 40 da (lan idatzia % 30 eta aurkezpena % 10). Ikasleak enpresa baten nazioartekotze prozesuaren azterketa egin behar du. Ebaluaketa G002, G007 eta CMCM05 gaitasunei dagokio.

2. Gelan egin beharreko ariketa praktikoek azken notaren % 20 osotzen dute. Ebaluaketa G002, G007 eta CMCM05 gaitasunei dagokio.

3. Irakasgaiaren eduki teorikoen inguruko idatzizko froga azken notaren % 40 da. Ebaluaketa G002, G007 eta CMCM05 gaitasunei dagokio. Idatzizko froga ez egiteak Ez Aurkestuaren kalifikapena ekarriko du.



Ebaluazio jarraitutik kanpo dauden ikasleen kasuan, idatzizko froga egiteko eskubidea izango dute. Horren bidez ikasleek irakasgaiaren edukiak ulertu eta barneratu dituztela frogatu behar dute. Ebaluaketa G002, G007 eta CMCM05 gaitasunei dagokio. Idatzizko froga ez egiteak Ez Aurkestuaren kalifikapena ekarriko du.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian irakasgaia gainditzen ez duen ikasleak ez ohiko deialdira jo beharko du. Bertan ebaluaketa irakasgaiaren eduki osoa jorratuko duen idatzizko frogaren bitartez egingo da. Ebaluaketa G002, G007 eta CMCM05 gaitasunei dagokio. Idatzizko froga ez egiteak Ez Aurkestuaren kalifikapena ekarriko du.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakaslegoak prestatutako ikasmateriala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Banco Sabadell (editor). Guía práctica de comercio exterior. 2020

https://issuu.com/bancosabadell/docs/exportar_para_crecer

- Asier García Lupiola. Kanpo-Merkataritza eta Nazioarteko Elkarkidetza Ekonomikoa. Servicio de publicación en red del Vicerrectorado de Euskera y Plurilingüismo de la UPV-EHU, 2011

http:// ikasmaterialak.ehu.es/

- Jesús Arteaga Ortiz (coordinador). Manual de Internacionalización: Técnicas, herramientas y estrategias necesarias para afrontar con éxito el proceso de internacionalización. ICEX, 2017

https://www.icex.es/

Gehiago sakontzeko bibliografia

Elkanoko liburutegian aurki daitezken eskuliburuak:
- Miguel Ángel Martín Martín y Ricardo Martínez Gormaz. Manual práctico de comercio exterior: para saber cómo vender en el exterior. Madrid, Fundación Confemetal, 2014
- Gregorio Cristóbal Carle. Internacionalización, mercados y empresa. Madrid, ESIC, 2014
- Olegario Llamazares García-Lomas. Guía práctica de los Incoterms 2020. Madrid, Global Marketing Strategies, 2020
- Alfonso Ortega Giménez. Guía práctica de la contratación internacional. Madrid, ESIC, 2022

Aldizkariak

- Revista Política Exterior, http://www.politicaexterior.com/
- Revista de Economía Mundial, http://uhu.es/publicaciones/ojs/index.php/REM/index

Web helbideak

- http://www.icex.es
- https://es.santandertrade.com
- http://www.camarabilbao.com/autonomos-empresas/internacionalizacion/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • EMBEITA IZAGUIRRE, NAGORE
  • GARCIA LUPIOLA, ASIER
  • SAMANO COBIAN, ZALOA

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-17:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-17 00:00
  • Maiatz : 2024-05-08 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 0.3 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (1)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-16:00 (1)

16:00-17:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-17 00:00
  • Maiatz : 2024-05-08 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 0.3 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (1)
  • eAULA INFORMATICA I - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (2)