XSLaren edukia

Enpresak Sortzeko Ekimena eta Enpresen Berrikuntza27548

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Elcanoko Atala
Titulazioa
Negozioen Kudeaketako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27548

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1820
Gelako p.2747.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau Negozioen Kudeaketako Graduaren 4. mailan ikasten da. Beraz, hautazkoa da eta Enpresa Txiki eta Ertainen Kudeaketa Minorrean sartuta dago zeren Minor honen helburua da enpresa txiki eta ertainen eta mikroenpresen kudeatzaileak prestatzea, behar adina ezagutzak eta eskarmentua izango dituztenak enpresaren administrazio-arlo guztietan; izan ere, kasu batzuetan, haien guztien ardura hartu beharko dute eta irakasgai honen helburua ikasleek beren enpresa-ideia autonomiaz kudeatzea bideratuko dieten gaitasunak garatzea baino ez da. Aldi berean, prestakuntza lortuko dute beren etorkizun pertsonaleko eta profesionaleko erronka eta desafioei sormenez eta autonomiaz aurre egiteko.



Halaber, Berrikuntza eta Enpresa Txiki eta Ertainak Jakingzagaia osatzen da. Jakintzagai honen justifikazioa da Espainiako enpresa-ehunduran familia-enpresek eta enpresa txiki eta ertainek daukaten garrantzia, bai eta horrelako enpresen kudeaketak dauzkan berezitasunak ere.



Aldi berean, Enpresaren Ekonomia Moduluan dago. Modulu honek nabarmentzeko moduko eginkizuna betetzen du graduan. Edukiak egituratzeko eginkizuna betetzen du, izan ere. Moduluak (eta bereziki biltzen dituen hiru oinarrizko eta nahitaezko irakasgaiek) balio du graduan ikasten diren beste irakasgaien edukiak beren testuinguruan jartzeko eta errazten du ikasleak haiek interpreta ditzan. Haietarako esparrua lantzen du eta, horrenbestez, gainerako irakasgai eta edukiek osatzen duten collagearen ingeradak taxutzen ditu.



Halaber, modulua diseinatuta dago ikasleari bere lanbide-jardueran, zalantzarik gabe, beharko dituen bi gauza helarazteko: administrazioaren eta zuzendaritza lanaren diziplinak berezko duen lengoaia bat eta kudeaketarako erreminten arrazoiz osatutako bateria bat.



Modulua, gainera, lagungarri suertatuko zaie enpresa txiki eta ertainen eta familia-enpresen kudeaketan espezializatu nahi duten ikasleentzat, zeren eta prestakuntza emango baitie arazo bereziak dauzkaten antolamendu batzuen kudeaketan jarduteko. Hona hemen, Enpresak Sortzeko Ekimena eta Enpresen Berrikuntza irakasgaia sartzen da, hain zuzen.



Irakasgaia ikasteko ez da aurreko ezagutza berariazkorik behar, baina aurreko mailetan ikasgaietan landu dituzten ezagutzen ikuspegi orokor eta argia izan behar da, zeren ezinbestekoak dira negozio plan on bat sortzeko. Besteak beste:

- Teoria ekonomikoa: Eskaintza eta eskaria ikasteko

- Marketina: merkatuaren eta merkatuko segmentua aztertzeko etab.

- Kontabilitatea: aurrebalantzea, galer-irabazien aurrekontuak, kostuen ikasketa, etab.

- Finantzak: aurrekontu, aurreikuspen eta inbertsio erabakiak egiteko baina finantza baliabideak lortzeko

- Beste batzuk negozio plan on batekin zer ikusirik daukatenak





Bestalde, irakasgaiak ikasleari tresna anitz emango dizkio. Hauekin, ikasleak merkatuko aukerak eta Ekonomia Sozial eta Solidarioen oinarri eta balioekiko ekimen enpresarialak abian jartzeko identifikatuko ditu. Honez gain, GJHekin harremanetan jartzeko gai izango da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

UPV/EHUko hurrengo zeharkako konpententziak landuko dira Se trabajarán las siguientes competencias transversales de la UPV/EHU.

- GIZARTE KONPROMISOA

- ETIKA ETA ERANTZUNKIZUN PROFESIONALA

- BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZA

- TALDE LANA





Irakasgaian landu eta ebaluatuko ditugu berariazko eta zeharkako gaitasunak baita graduaren gaitasunekiko dauzkaten harremanak hauek dira:



G1-berariazkoa: Enpresa ekimenak abiarazteko behar diren betekizunak ezagutzea eta ebazten jakitea, Ekonomia Sozial eta Solidarioen oinarri eta balioekiko, besteak beste. Graduko G001, G002, G003 ete G008 gaitasunekin lotuta dagoena.

G2-berariazkoa: Berritzaile portaeraren adierazleak egitea eta aztertzea. Graduko G001, G004 gaitasunekin lotuta dagoena.

G3-zeharkakoa: Ekonomia Sozial eta Solidarioarekiko ekintzailetasuna eta berrikuntza sustatzea logikaz eta intuizioz oinarritzen. Graduko G005 eta G008 gaitasunarekin lotuta dagoena.

G4-zeharkakoa: Gure ideal, balore eta handinahikeriak argitasunez eta konbentzimenduz adieraztea. Graduko G006, G007 gaitasunekin lotuta dagoena.

G5-zeharkako: Ekonomia Sozial eta Solidarioarekiko oinarri eta tresnak lanean erabiltzea. Graduko G008 gaitasunarekin lotuta dagoena.



Gaitasun hauek lortu nahi ditugun ikaskuntzaren emaitzetan isladatzen dira:



IA1: Enpresa ekintzailetasunarako betekizun legal, administratibo eta pertsonalak identifikatzea eta azaltzea. G1 eta G3 barneratzeko lotuta dagoena.

IA2: Bai negozio berriak martxan jartzeko bai daudenak eraldatzeko irtenbide berritzaileak Planteatzea. G2 eta G3 barneratzeko lotuta dagoena.

IIA3: Negozio-planak diseinatu eta garatzen ditu, Ekonomia Sozial eta Solidarioarekin lotutako printzipio eta balio sozialak zeharkakotuz, eta, era berean, GJHak lortzen lagunduz. G2, G3 eta G5 eskuratzeari lotuak.

IA4: Besteak beste, Ekonomia sSzial eta sSlidarioarekin lotutako kudeaketa- eta lan-ereduak adierazten eta azaltzen ditu. G3, G4 eta G5 eskuratzeari lotutakoak.

IE5: Ekonomia Sozial eta Solidarioarekin lotutako ekimenak, ereduak eta negozio-proiektuak identifikatu, adierazi eta azaltzen ditu. G3, G4 eta G5 eskuratzeari lotutakoak.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1 gaia - Ekintzailetasuna

2 gaia - Sormena

3 gaia - Berrikuntza

4 gaia - Enpresaren Plana

5 gaia - Negozio Planaren osaketa:

A) Ekoizkin edo zerbitzuen identifikazioa

B) Merkataren ikasketa

C)Ekoizpen prozesua – Antolamendua

D) Giza baliabideak

E) Analisi Ekonomiko-Finantzarioa

MetodologiaToggle Navigation

Erabiliko dugun metodologia irakasgaiaren %100nean "Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza" eta Irakaskuntza-kasuaren Metodoa izango da eta izango dugun gidatzeko galdera "Gaur egungo krisi ingurumenean, zein izango zen negozio idea bideragarri eta arrakastatsua Ekonomia Sozial eta Solidarioaren oinarrituta?" da.



Horretarako, gida honetako 3. gaian zehazten diren ikaskuntza kooperatiboaren metodo batzuk erabiliko ditugu bai talde bai bakarkako lanetarako, esaterako: puzzlea, adimen mapak, AMIA, ideien zurrunbiloa, autoebaluazioa, kideen arteko ebaluazioa eta world café.



Horrez gain, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren adituak diren pertsonen hitzaldien bidez aurkeztuko dira berrikuntza- eta ekintzailetza-kasu errealak.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 30
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasturtean zehar, ikasleek banakako eta taldeko lanak egingo dituzte. Lan horiek balioko dute kontzeptuak barneratzeko eta saio magistraletan erakutsitako tresnak praktikan jartzeko.

Maila teoriko-praktikoan, Irakaskuntza-Kasuaren Metodoaren metodologia erabiliko da, ikasleek eskuratutako konpetentziak praktikan jarri eta garatu ahal izan ditzaten. Azkenik, ekonomia sozial eta solidarioaren oinarrietatik abiatuta, enpresa-proiektuaren negozio-plan bat garatu eta defendatuko da.



Irakasgaiaren konpetentzien araberako etengabeko ebaluazioak honako banakako eta taldeko jarduera hauek izango ditu, eta horien balioa honako hau izango da:

• % 25 Kasu-metodoa. Taldean garatzeko zeregina izango da

• % 25 ESSren oinarrietatik Negozio Plan bat garatzea eta defendatzea. Taldean egin beharreko lana.

• % 20 banakako lana

• % 30 Test motako proba



Justifikatutako arrazoiengatik azken proba egiteko eskubidea eskatu eta lortu duten ikasleek irakasgaiari datxezkion jakintzak eta gaitasunak lortu dituztela egiaztatu ahal izango dute, azken proba bakar baten bidez. Proba horrek irakasgaiaren notaren % 100 hartuko du.



Deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek idatziz aurkeztu beharko diote eskabidea irakasle arduradunari, irakasgaiaren irakaskuntza-aldia amaitu baino hilabete lehenago.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian, ikaslegoak idatzitazko forga baten bidez gaitasun eta ezagutzaren maila erakutsiko du eta aterako duen nota, azken notaren %100 izango da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikaslegoak erabili behar duen material guztia, ikasgela birtualean egongo da ikasturteko hasieratik (eGelan).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia



• Arcos Alonso, A. García Alonso, O. & García Álvarez, M. (2022). Caso Etikalia: Inmobiliaria Ética, ¿oxímoron o realidad?. 1. ESIC Editorial. https://elibro-net.ehu.idm.oclc.org/es/lc/ehu/titulos/220747SPRI (Bilbao 1999) - Diez pasos para crear una empresa

• GARAPEN (Bilbao 2004) - Guía de Buenas Prácticas de Autoempleo

• INGURALDE (Barakaldo) - Guía para la Creación de Empresas

• INOBASQUE (2018) – Guía de la Innovación en el País Vasco.

• LAN EKINTZA- BILBAO S.A.(2003) - Guía Práctica para crear una empresa en Bilbao

• SONFIELD, M.C.; LUSSIER, R.N.:"El Arte de Emprender o como Valorar las Alternativas Estratégicas de un Nuevo Negocio", Harvard-Deusto Business Review, Enero-Febrero, nº 82, pp. 42-46, 1998.

• SPRI (Bilbao 1999) - Diez pasos para crear una empresa

• VECIANA, J.M.: "Características del Empresario en España", Papeles de Economía Española, 1989, nº 39, pp. 19-36, 1989.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Ikasturteko hasieran, ikaslegoak, sakontzeko bibliografiaren berri izango du, eGelan edo beste ikasgela birtualaren bidez.

Web helbideak

Erakunde hauen web orrialdeak:
• SPRI: https://upeuskadi.spri.eus/es/
• LANEKINTZA: https://www.bilbaoekintza.eus/emprende
• BEAZ: https://beaz.bizkaia.eus/index.php?lang=es-es
• INNOBASQUE: https://www.innobasque.eus/
• EUSKALIT: https://www.euskalit.net/es/
• REAS: https://reaseuskadi.eus/hacemos/emprendizaje/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ETXEGARAI LEGARRETA, OLATZ
  • LARRIETA RUBIN DE CELIS, IZASKUN
  • MAGUREGI URIONABARRENETXEA, LOREA

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

17:00-20:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-17 00:00
  • Maiatz : 2024-05-08 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.6 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (1)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

17:00-20:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-17 00:00
  • Maiatz : 2024-05-08 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.5 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (1)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

15:00-18:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-17 00:00
  • Maiatz : 2024-05-08 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.1 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (1)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

15:00-18:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-17 00:00
  • Maiatz : 2024-05-08 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.1 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (1)