XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana27551

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Elcanoko Atala
Titulazioa
Negozioen Kudeaketako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
12
Kodea
27551
Murrizketak
Gradu-amaierako lanaren (GAL) defentsa egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak matrikulatuta izan behar dituzu
Gradu-amaierako lanaren (GRAL) matrikulatu ahal izateko, graduko kreditu guztiak matrikulatuta izan behar dituzu.
Para poder matricular el TFG, será necesario tener superado el módulo de materias básicas del grado.
Para poder matricular el TFG, será necesario tener superados al menos 180 créditos de la titulación.

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

DESKRIBAPENA

Gradu Amaierako Lana da ikaslearen prestakuntza-jardueraren amaiera. Graduko ikastetetan eskuratutako gaitasunak, prestakuntza-edukiak eta trebetasunak proiektu edo ikerketa baten integratu , garatu eta gauzatzea da helburua. Ikasleak negozio-kudeaketarekin lotutako proiektu bat gauzatuko du; ikasketetan, problemak eta zereginak ebaztean eta graduarekin lotutako trebetasunen ezagutzan izandako lorpenak eta barneratutako ezagutzak ispilatuko ditu proiektuan; eta horri esker, ikaslea bere ikaskuntza-prozesuaren erantzulea izango da.

Ikasketa-planeko azken irakasgai orokorra den heinean, Gradu Amaierako Lanak ebaluatuko du tituluarekin lotuta zer-nolako gaitasunak eskuratu dituen ikasleak.

Ondorioz, UPV/EHUko Araudi Orokorra eta Ekonomi eta Enpresa Fakultateko araudia aplikatu ahal izango dira, biak baitira Gradu Amaierako Lanari buruzkoak.



HELBURUAK

Gradu Amaierako Lanean, jatorrizko proiektu, memoria edo azterlan bat gauzatu beharko du ikasle bakoitzak banakako jardunean, zuzendari baten edo gehiagoren gainbegiratze-lanarekin. Lan horretan txertatu eta garatu beharko dira, hain zuzen, Graduko ikaskuntza-prozesuan zehar jasotako prestakuntza-edukiak, gaitasunak eta trebetasunak.



AURRETIAZKO BALDINTZAK

Gradu Amaierako Lanerako gaia eta tutorea aukeratzeko: ezinbestekoa izango da ikasturteko nahitaezko 180 kredituak, oinarrizko irakasgaien modulua barne izanda.

Gradu Amaierako Lanaren matrikula, aurkezpena eta defentsa egiteko: ezinbestekoa izango da gaia eta zuzendaria izendatuta izatea etaikasketa-plana amaitzeko eskatutako irakasgai guztiak matrikulatuta izatea eta salbuespen bezala, 6 hautazko kreditu faltan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

GAI.01 -ikasleak gaitzea bere arloko datu garrantzitsuak bilatu, kudeatu, antolatu eta interpretatzeko. Honez aparte, iritziak emateko azterlana, gizarte, zientzi, teknologia gai garrantzitsuei buruzko hausnarketa barne harzen duena baita pentsamendu eta iritzi kritiko, logiko eta sortzailearen grapena errazteko.

GAI.02 -Negozioen kudeaketa-alorrean lanbide-jarduera irizpidez eta gaitasunez gauzatzea.

GAI.03 -Ekonomia-, enpresa- eta merkataritza-errealitatea osatzen duten esparrua, elementuak eta harremanak lehiarako testuinguru orokorrean zehaztasunez aplikatzea.

GAI.04 - Negozioekin lotutako prozesu eta eragiketak aukeratutako praxi-alorretan baliatzea.

GAI.05 - Informazio garrantzitsua hautatzea eta aztertzea, eta arazoak ebazteko zein erabakiak hartzeko txostenak osatzea.

GAI.06 - Trebetasun kognitibo, instrumental eta emozionalak erakustea, banakako lanerako zein taldeko lanerako, erabakiak hartzeko, arriskuak onartzeko eta lidergoan jarduteko gaitasuna izan dezan.

GAI.07 -Enpresa jarduera egikaritzearen printzipio etikoak oinarri hartuta, konpromisoa eta erantzukizunak onartzea.

GAI.08 - Enpresa eta merkataritza jarduerarekin lotutako kontuetan zuzen eta arrazoituz zein gaitasun kritikoz hitz egitea eta lana defendatzea, IKTak txertatuta eta graduan ikasitako hizkuntzan, bai euskera, bai gaztelania edo atzerriko hizkuntzak erabiliz bai lana egiteko bai lana defentsa egiteko orduan.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Gradu Amaierako Lanaz gainera, ikasleak hainbat jarduera gauzatuko ditu, bere prestakuntza osotuari mesede egin eta irakasgaiari atxikitako gaitasunak lortzen lagunduko diotenak:



1. Ikastegiko prestakuntza osotuaren esparruan eskaintzen diren 3 hitzaldi edo/eta mintegitan parte hartu beharko du, ekonomia- eta enpresa-gaurkotasunera hurbildu ahal izateko. Parte hartu izana egiaztatu beharko du, eta hitzaldien eta mintegien laburpen kritiko bat egin beharko du, Gradu Amaierako Lanarekin batera aurkeztuko duena. Hitzaldi hauek bai EHU/UPV antolaturikoak izango dira edo EHU/UPV hitzarmena duen instituzio edo zentruek antolatuta. Hitzaldiek, GBLaren gordailuari begira, hiru ikasturteetarako balioko dute.



2. Nahitaez joan behar da UPV/EHUko liburutegiko baliabideak erabiltzeko ikastaro batera. Bertaratzea ikastaroaren arduradunak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da. Ziurtagiriak hiru ikasturteko balioa izango du.



3. Gradu Amaierako Lana egin beharko du; eta gutxienez, honako hauek bildu beharko ditu:



• Atarikoa, lortu nahi diren helburuak eta erabiliko den metodologia aipatzeko.

• Lanaren eduki nagusia eta azken ondorioak.

• Erreferentziako bibliografia.



4. Epaimahaiaren aurrean lana defendatu beharko du.

MetodologiaToggle Navigation

GBLaren 300 kredituak honela banatzen dira: aurrez aurreko irakaskuntzako 50 orduetan sartuko dira hitzaldi edo mintegietako parte-hartzea, metodologia-ikastarokoa, zuzendariarekin egindako tutoretzetakoa eta epaimahaiaren aurrean Gradu Amaierako Lana defendatzeko ekitaldikoa.



Aurrez aurrekoak ez diren 250 orduetan zenbatuko dira hitzaldi eta mintegien laburpenak egitea, Gradu Amaierako Lana egitea eta haien defentsa prestatzea.







Gradu Amaierako Lanaren gaia eta zuzendaria aukeratzeko, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Batzordeak 2022ko maiatzaren 18an egindako bileran onartutako "GBLaren lan eta defentsari buruzko Ekonomia eta Enpresaren erregelamendua" jarraituko da.





Izaera profesionaleko eta zientzia-ikerketako lanak onartuko dira. Besteak beste, honako aukera hauek daude:

• Negozio-plana.

• Enpresa baten edo enpresa-arlo baten hobekuntza-plana.

• Enpresa baten edo enpresa-arlo baten aholkularitza.

• Zientzia-edukiko ikerketa-lana.

• Ikasleen eskarmentu profesionaletik eratorritako bestelako jatorrizko lanak; enpresatan egindako praktikak barne, sormenezko ekarpen eta kritikekin.



GRADU AMAIERAKO LANAREN EGITURA FORMALA



Gradu Amaierako Lana idazteko, honako formatu-ezaugarri hauek hartuko dira aintzat:

• Formatu elektronikoa: word edo PDF

• Gutxi gorabeherako luzera: 30-60. orr.

• Marjinak: goikoa eta behekoa, 2'5 cm; aldeetakoak, 3 cm.

• Letra-mota: Times New Roman-Arial-Calibri; tamaina: 12.

• Lerro arteko tartea: 1'5 puntu, justifikatutako paragrafoekin.

• Oharrak: oharrak orriaren oinean idatzi behar dira, goranzko ordenan zenbatuta, dokumentu nagusiko letra-motarekin (tamaina: 10), 1'0 lerro arteko espazioarekin eta justifikatuta.

• Bibliografia: Gradu Amaierako Lanetako bibliografia-erreferentziak aipatzeko, APA Arauak erabiliko dira. Arau horiek Ikastegiaren web-orrian daude, Gradu Amaierako Lana atalean, "Negozioen Kudeaketako Gradura egokitutako APA arauak" idazpuruan.

• Paperaren tamaina: DIN A4.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 10
    • Banakako lanak (%): 90

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lana ebaluatzeko sistema "GBLaren lan eta defentsari buruzko Ekonomia eta Enpresaren erregelamendua" jarraituko da, hain zuzen, 9garren artikulua.



GRALaren defentsa aurrez aurre egingo du ikasleak.



Negozioak Kudeatzeko Gradua emateko erabili diren hizkuntzetako edozeinetan egin ahal izango dira lanak, bai eta aurkezpena eta defentsa ere, titulua egiaztatzeko memorian xedatutakoaren arabera, betiere hizkuntza horietan eskumena duten epaimahaiak ezar badaitezke. Nolanahi ere, GRALa Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egiteko eta defendatzeko eskubidea bermatuko da.



Ikasle bakoitzak 15 minutuko gehieneko denbora izango du defentsa egiteko. Bertan, bere GRAlaren helburuak, metodologia, edukia eta ondorioak azaldu beharko ditu, eta, ondoren, Epaimahaiko kideek gehienez 15 minutuko epean egin diezazkieketen galderei, argibideei, iruzkinei eta iradokizunei erantzun beharko die.



GRALa hizkuntza ofizialak ez diren beste hizkuntza batean egiteko, ikasleek esleipenaren unean gutxienez B2 maila bat egiaztatuta izan behar dute esleipena eskatzen den hizkuntzan.



Ofiziala ez den hizkuntza batean eskeindutako GRALako ebaluazio-epaimahaia zuzentzeko edo bertan parte hartzeko, aipatutako epaimahaiko zuzendariak edo irensleek UPV/EHUk egiaztatutako hizkuntza-eskumena izan beharko dute.





Era berean, lana egiterakoan ikasleei eskatuko zaizkien ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazioak

Honako hauek izango dira:



- Lan sistematizatuak egitea eta negozioen kudeaketan lan horiek defendatzea.



- Ekonomiaren eta enpresaren errealitatearen esparruak, elementuak eta erlazioak deskribatzea, graduko ikasgai edo arlo tematikoen ezagutza erakutsiz.



- Negozioei lotutako prozesuak eta eragiketak beren azterketa-eremuan kokatzea.



- Erabilitako informazioaren garrantzia eta egindako lanaren erabilgarritasuna ebaluatzea, arazoak ebaztea eta erabakiak hartzea.



- Arriskuak bere gain hartzea, lidergoa eta ekintzailetza.



- Bere azterketa-eremuarekin lotutako printzipio etikoak aurkitzea eta baloratzea.



- Graduan ikasitakoen lana gaztelaniaz, euskaraz edo atzerriko hizkuntza batean egitea eta defendatzea.



Gradu amaierako lanak lau prestakuntza-jarduera ditu:



1. Ekonomia eta enpresa gaurkotasunera hurbilduko zaien hitzaldi eta mintegietara joatea, ikastetxeko prestakuntza integralaren esparruan emango direlarik, eta amaieran ikasleak laburpen kritiko bat aurkeztuko du. Jarduera honen helburua ikaslea orientatzea da, gradu amaierako lanerako gai posibleak emanez.Kreditu bat suposatuko du.



2. Lana aurkezteko erabiliko den metodologia ikastea, eta hainbat baliabide eskuratzea.

Zereginean lagunduko dute. Beste kreditu bat jarduera honi dagokio.



3. Lana egitea, bederatzi kreditutan neurtuta.



4. Lana defendatzea; lana aurkeztea jokoan dagoen azken kredituari dagokio, eta kreditu horrek aurrekoak baliozkotuko ditu.



Aipatu berri diren kredituen banaketan oinarrituz egingo da balorazioa (nolanahi ere,

Kredituak, azken ataza burututakoan bakarrik)



GBLko epaimahaiak erabili beharreko ebaluazio-tresnak:



*Ikasleak utzitako materiala (GBL bera, zuzendariaren txostena, hitzaldien laburpenak)



*GBLaren erakusketa eta defentsa.



GBLko epaimahaiak erabili beharreko ebaluazio-irizpideak:



Gradu Amaierako Lanerako finkatutako gaitasunak zenbateraino lortu diren, ebaluazio-tresnetan nabarmenduta.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdiaren atalean jasotako ebaluazio-irizpide berberak erabiliko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

GRADU AMAIERAKO LANAREN EGITURA FORMALA

Gradu Amaierako Lana idazteko, honako formatu-ezaugarri hauek hartuko dira aintzat:
• Formatu elektronikoa: word edo PDF
• Gutxi gorabeherako luzera: 30-60. orr.
• Marjinak: goikoa eta behekoa, 2'5 cm; aldeetakoak, 3 cm.
• Letra-mota: Times New Roman-Arial-Calibri; tamaina: 12.
• Lerro arteko tartea: 1'5 puntu, justifikatutako paragrafoekin.
• Oharrak: oharrak orriaren oinean idatzi behar dira, goranzko ordenan zenbatuta, dokumentu nagusiko letra-motarekin (tamaina: 10), 1'0 lerro arteko espazioarekin eta justifikatuta.
• Bibliografia: Gradu Amaierako Lanetako bibliografia-erreferentziak aipatzeko, APA Arauak erabiliko dira. Arau horiek Ikastegiaren web-orrian daude, Gradu Amaierako Lana atalean, "Negozioen Kudeaketako Gradura egokitutako APA arauak" idazpuruan.
• Paperaren tamaina: DIN A4.

Unibertsitateko Bibliotekak prestakuntza-saioak eskaini izan ditu GBL lana egingo duten ikasleentzat, beharrezkoak diren tresnak bere eskuetan jartzeko. Araudi hau zentroaren web orrialdian, GBLari buruzko informazioan agertzen da. Horrela saio horietan erabiltzen diren material guztiak ikasleen eskura jarri nahi ditugu.

*Sarrera
*Informazio-baliabideak jakintza-arloen arabera (triptikoak)
*Bideo tutorialak (BiblioKLIPs)
*Gidak
*GBLei buruzko bibliografia

Webgunetik deskarga daiteke:

*Infografia: grafikoki eta eskematikoki azaltzen da zer prozesu jarraitu behar duzun Gradu amaierako lana arrakastaz bukatzeko.
*GBL eta Liburutegia: aurkezpena

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BIBLIOGRAFIA:



* El Trabajo Fin de Grado. Guía para estudiantes, docentes y agentes colaboradores. Madrid. McGraw Hill,Ferrer, V.,Carmona, M. y Soria, V. (2012).7-0



* El trabajo de fin de grado y de master: redacción defensa y publicación/ I. da Cunha, Mª Teresa Cabré. Editorial UOC: Barcelona, 2016.



* Manual para la elaboración de trabajos académcos fin de título* El Trabajo Fin de Grado. Guía para estudiantes, docentes y agentes colaboradores. Madrid. McGraw Hill,Ferrer, V.,

Carmona, M. y Soria, V. (2012).7-0



* El trabajo de fin de grado y de máster: redacción, defensa y publicación / I. da Cunha, Mª Teresa

Cabré. Editorial UOC: Barcelona, 2016.



* Manual para la elaboración de trabajos académicos fin de título (TFG, TFM y Tesis Doctoral) :

Modalidad presencial y online / Manuel Baelo Alvarez. Tirant Humanidades: Valencia, 2020.



Zelan lortu informazio zientifikoa:



* Guía para estudiantes universitarios 2016 / Luis Javier Martínez Rodríguez. Disponible para descarga completa en PDF.

* Lista de cotejo para evaluar la adecuación de trabajos académicos universitarios al formato de artículo científico / Mikel Gurrutxaga San Vicente. Disponible para descarga completa en PDF.



Interesgarriak izan ahal diran internet orriak:



https://www.ehu.eus/es/web/enpresa-bilbo

https://www.ehu.eus/es/web/enpresa-bilbo/gbl



Aldizkariak

GIDAK:
•Guía básica de búsqueda en el Catálogo: Iniciar sesión, Búsqueda básica, Resultado de la búsqueda, Limitar la búsqueda básica, Localizar un libro, edición impresa, Localizar y acceder a un libro electrónico. Localizar una revista, edición impresa. Localizar una revista electrónica, acceso directo, Localizar una revista electrónica, acceso mediante LDAP
•Guía avanzada de búsqueda en el Catálogo: Búsqueda avanzada, Uso de índices de búsqueda, Uso de operadores booleanos, Seleccionar una base de datos, Qué hacer con los resultados obtenidos en una búsqueda.
•RefWorks, Guía Rápida para TFG: Refworks es un programa que permite gestionar referencias bibliográficas, elaborar bibliografías e insertar citas en documentos de texto, de forma automática y en múltiples estilos.
•Citas y Referencias, te ayudará a citar correctamente y a elaborar una bibliografía en los diferentes estilos usados en el ámbito académico.
•Guía del estilo APA, el estándar creado por la Asociación Americana de Psicología para la elaboración de citas y referencias bibliográficas, el más utilizado en el ámbito de las ciencias sociales y las humanidades.
•Guía del estilo Vancouver, el estándar más usado en el área de las ciencias de la salud, actualizado por el Comité Internacional de Editores de Revistas Médicas.
•Guía para completar un TFG en ADDI-Académico, que te ayudará a autoarchivar tu TFG en Addi, el Archivo Digital para la Docencia y la Investigación UPV/EHU.
•Plagio y honestidad académica, una guía de la Biblioteca de la UPV/EHU.

Web helbideak

https://www.ehu.eus/eu/web/enpresa-bilbo
https://www.ehu.eus/eu/web/enpresa-bilbo/gbl