XSLaren edukia

Marketineko ikerketa28314

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
28314

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikuspegi murrizte batetik, merkatu-ikerketa helburu komertzialetarako balio duen inkesten eta aplikazio estatistikoen bilketa hutsa bezala ikus liteke, baina errealitatean adimen lehiakorrerako tresna bat da, hau da, inkestak biltzea eta analisi estatistikoak aurrera eramateak ez du balio handiko emaitzik emango, eta, batez ere, ez da erabilgarria izango aldez aurretik enpresa/elkartearen arazoak eta aukerak ez baditugu ulertzen eta horiekin lotura bat ezartzen, enpresa/erakundeari lehiakortasun handiko ingurune batean bizirauteko aukera ematen dioten erabakiak hartzera bideratua.

Nabarmenduko dira marketing content / marketineko edukia ezartzen laguntzen duten merkatu-ikerketak.

Merkatu-ikerkuntzako metodologiak eta tresnak aplikatuko dira publizitate eta harreman publikoetako talde-proiektuak garatzeko.

Irakasgai honek aurreko ikasturteetan emandako irakasgaietan (ikasturte bakoitzeko bat) lortutako ezagutzak osatzen ditu:

Komunikazioari aplikatutako estatistika (1º), Komunikazioko Ikerketa Metodoak (2º), eta Publizitatearen Eraginkortasuna (4º). Halaber, neurketa-tresnak eskaintzen ditu, komunikazio- eta marketin-planetan orientaziorik onena lortzeko balio dituztenak, hortaz, honako irakasgaietarako erabilgarriak: Marketin Estrategikoa eta Interaktiboa (4º), Komunikazio Estrategikoa eta Operazionala (4º), Harreman Publikoen Teknikak (4º).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

1. Ustiapen estatistikoak lantzea.

2. Txosten exekutiboak prestatzea.

3. Gaitasun analitikoa, erabakiak hartzeko ikuspegitik.



GAITASUNAK

Oinarrizkoak eta orokorrak

G001 - Teorien, kontzeptuen eta metodologien ezaguera eta esanahia eta garrantzia ulertzea komunikazioaren diziplinarteko eremuaren eta bereziki publizitate- eta harreman publikoetako tekniken testuinguruan.

G002 - Teoriak eta tresna metodologikoak aplikatzea komunikazio prozesu eta testuinguru ezberdinetan praktikatzeko.

G003 - Komunikazio-arazoak konpontzeko sormen-ikuspegi berriak sintetizatu, garatu eta aplikatzea.

G004 - Gertaerak, gizarte-prozesuak, testuak eta komunikazio-proiektuak aztertzea, interpretatzea, azaltzea eta kritikoki baloratzea.

G005 - Lan eta ikerketen proiektuak, lorpenak eta emaitzak jariotasunez, eraginkortasunez eta argudiatuz komunikatzea eta erakustea, genero, formatu eta publizitate eta harreman publikoko euskarri ezberdinetan.

G006 - Parte-hartzearekin, kudeaketarekin eta talde-lanaren optimizazioarekin lotutako gaitasunak eta trebetasunak garatzea, erabakiak hartzeko eta emaitzen ebaluaziorako irizpide informatuak aplikatuz.

G007 - Publizitate-komunikazioko eta harreman publikoetako, eta, oro har, informazioko edukiak eta prozesuak garatzeko gaitasunak eta teknikak, teknologiak eta baliabideak aplikatzea.

G008 - Helburuak identifikatzera eta ekintzak planifikatzera zuzendutako estrategiak diseinatzea eta proiektatzea, publizitate eta harreman publikoetako proiektuak garatzeko testuinguruan.

G009 - Lanbide-ingurune eta errutinen ezagutza eta esperientzia eskuratzea, merkatuak eskatzen duen publizitate eta harreman publikoen arloko profil profesional ezberdinen lan errealitatera hurbiltzeko.

G010 - Hainbat iturritako informazioa eta dokumentazioa bilatu, hautatu, lehenetsi eta aztertzea, bere edukia forma eta narrazio estrategia ezberdinetara egokituz.

CB1 - Ikasleek frogatu dutela DBH orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela, eta, testu-liburu aurreratuetan oinarritzen bada ere, normalean bere ikasketa-eremuaren abangoardiako ezagutzak dakarren zenbait alderdi ere barne hartzen dituen mailan aurkitzen da.

CB2 - Ikasleek beren ezagutzak beren lan edo bokazioan modu profesionalean aplikatzen jakitea eta beren ikasketa-eremuan argudioen garapena eta defentsan eta arazoen ebazpenaren bidez frogatu ohi diren trebetasunak izatea.

CB3 - Ikasleek datu garrantzitsuak bildu eta interpretatzeko gaitasuna dutela (normalean beren ikasketa-eremuan) izaera sozial, zientifiko edo etikoko gai garrantzitsuei buruzko hausnarketa barne hartzen duten epaiak egiteko.

CB4 - Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta irtenbideak helarazi diezazkiotela publiko espezializatuari zein ez-espezializatuari.

CB5 - Ikasleek ondorengo ikasketak autonomia maila handiarekin aurrera eramateko beharrezkoak diren ikaskuntza-gaitasunak garatu dituztela.



Zeharkakoak

CT5 - Informazioaren kudeaketa eta herritartasun digitala.

CT7 – Pentsamendu kritioa.

CT8 – Talde-lana.



Espezifikoak

C4CC01: Kontsumitzaileen jokabidea eta erabaki prozesuak aztertu, testuinguruan jarri eta interpretatzea, diziplinarteko ikuspegitik.

C4CC02: Arte, argazkigintza eta multimedia ekoizpenaren sormen-teknikak eta prozedurak ebaluatu eta aplikatzea, korronte estetikoen eta praktika artistiko nagusien testuinguruan.

C4CC03: Komunikazio publikorako eta marketin estrategiko eta kulturalerako estrategiak garatu eta ezartzea.

C4CC04: Metodologiak, teknikak eta prozedurak aplikatzea publizitatea ikertzeko, ebaluatzeko eta merkaturatzeko.

C4CC05: Komunikazio-proiektu publikoak eta instituzionalak diseinatu, argudiatu eta planifikatu, talde-lanaren eta lanbide-ingurune eta errutinen testuinguruan.

C4CC07: Gatazkak konpontzeko eta barne- eta kanpoko komunikazio-zerbitzuen plangintzarako komunikazio-teknika eta estrategia erabilgarriak kudeatzea erakunde eta organo publiko eta pribatuentzat.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasgai teorikoen zerrenda:

1. Marketin informazio sistema baten kontzeptua eta osagaiak.

2. Iturriak eta Ikerketa arloak.

3. Marketin ikerketa prozesua.

4. Interneteko marketinerako ikerketa-baliabideak.

5. Adimen artifiziala eta marketin-ikerketa.



Ikasgai praktikoen zerrenda:

1. Galdetegiak diseinatu (1).

2. Galdetegiak diseinatu (2).

3. Inkesta batetik abiatuta datu-basea eratu.

4. Eztabaida taldeak aurrera eramatea.

5. Marketin edukien ikerketa (1).

6. Marketin edukien ikerketa (2).

7. Marketin edukien ikerketa (3).

MetodologiaToggle Navigation

Azalpen-klaseak elkarrekintzarekin.

Produktu/zerbitzu bati buruzko benetako ikerketa.

Ikasgelako praktikak.

Talde dinamikak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren azterketa %60ko balioa du, gutxienez 5eko nota izan behar duena alde praktikoarekin batez bestekoa egin ahal izateko.

Praktikak azken notaren %40ko balioa du (ariketa batzuk ikasgelako orduetatik kanpo egingo dira).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleen Ebaluazioa Arautzen duen Araudiko 8.3 artikuluaren arabera, ebaluazio jarraia utzi eta azken ebaluazioari atxikitu nahi duten ikasleek ebaluazio jarraituari uko egitea idatziz aurkeztu beharko dio irakasgaiko irakasleari, lauhilekoa hasi eta lehenengo bederatzi asteetan.



Ebaluazio jarraituari uko eginez gero azken ebaluazio-proba honako hau izango da:

a) Ikasketa-planak bere osotasunean jasotako teoriari buruzko idatzizko froba.

b) Praktiken errepertorioan sartutako froga bat egitea.

Bi parteen balioa % 60 eta 40% izango da hurrenez hurren.

Nolanahi ere, irakasgaia gainditzeko azterketa teorikoa gainditu beharko da.



Ezohiko deialdian irizpide berdinak aplikatuko dira (nahi izanez gero, aurreko deialdian gainditutako partearen nota gordeko da).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Alexeeva Alexeev, Inna; Aparicio Obregón, Silvia (2021): Investigación de mercados. Fundación Universitaria Iberoamericana

Gehiago sakontzeko bibliografia

Aerasfor (2021): Diseño de encuestas y cuestionarios de investigación : organización de la investigación de mercados .Aerasfor
Alexeeva Alexeev, Inna; Aparicio Obregón, Silvia (2021): Investigación de mercados Fundación Universitaria Iberoamericana
Antelo, Manel (2022): La génesis de los mercados : Teoría y práctica .Piramide
García del Junco, Julio; Ramírez García, Carolina ; García Álvarez de Perea, Juan (2021) Administración y dirección de empresas para el marketing e investigación de mercados Ediciones Pirámide
Grupo Era (2022):Tratamiento y análisis de la información de mercados. Grupo era
Grupo Era (2022): Investigación y recogida de información de mercados. Grupo era
Grupo Era (2022): Entorno e información de mercados Grupo era
Marín Díaz, Gabriel (2022): Investigación analítica de mercados digitales. Universidad Internacional de Valencia
Villaverde Hernando, Silvia ; Monfort de Bedoya, Abel ; Merino Sanz, María Jesús (2020): Investigación de mercados en entornos digitales y convencionales : una visión integradora ESIC Editorial

Aldizkariak

Insights y Analytics
Mercados y negocios. revista de información y análisis

Web helbideak

https://www.questionpro.com/es/investigacion-de-mercados.html
http://amr-health-care.micropanel.com/es/communities/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • JIMENEZ IGLESIAS, ESTEFANIA
  • MARTINEZ MARTINEZ, JOSU
  • NERECAN UMARAN, AMAIA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

17-30

11:00-13:00 (3)

11:00-12:00 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00 (1)

10:00-12:00 (2)

17-30

11:00-13:00 (3)

10:00-11:00 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

11:00-12:00 (1)

Irakasleak