Ogi apurrak

Aurkezpena

 Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailak EHUko hiru campusetan dihardu, Gasteizen, Donostian eta Bilbon, eta bere egiteko nagusia da Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren arloko irakaskuntza eta ikerketa.

Sailaren irakaskuntza-jarduera Irakasleen Eskoletan gauzatzen da nagusiki. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua eskaintzen dira hiru eskoletan eta Bilbokoan, gainera, Gizarte Hezkuntzako Gradua.

Titulu guztiak EAEko bi hizkuntza ofizialetan eskaintzen dira, euskara eta gaztelania alegia.

Graduondokoei dagokiela, HLD sailak bi masterretan hartzen du parte beste sail batzuekin batera: doktoregorako bidea zabaltzen duen Masterra Psikodidaktikan: Hezkuntzaren Psikologia eta Didaktika Bereziak eta, halaber, irakasle izango direnen prestakuntzari begira dagoen Masterra Bigarren Hezkuntzan. Bestalde, dagoeneko lanean ari diren irakasleak prestatzeko eta espezializatzeko ikastaroetan ere aritzen da: COP eta Berritzeguneak.

Amaitzeko, sailak irakaskuntza eskaintzen du Donostian, Bilbon eta Gasteizen ezarrita dauden Esperientzi Gelak ikastaroetan, hizkuntzari eta literaturari buruzko irakasgaiak bere gain dituela.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es