Ekitaldien oroitidazkiak

Ekitaldien Oroitidazkia: 2013-2014. Ikastaroa

  • EHUren Letren Fakultatean, 2013ko urriaren 16an eta 17an, Ikasketa Klasiko Espainiar Elkartearen Euskal Herriko Atalaren II. Simposioa izan zen, La recepción del mundo clásico. La recepción en el País Vasco, Jesús Bartolomé eta Alejandro Martínez Sobrino doktoreek, Greziar eta Latindar filologia ataleko ikertzaileek, eta Isidora Emborujo Salgadok, Antzinate klasiko ataleko ikertzaileak, antolaturik.
  • 2013ko azaroaren 21ean, EHUren Letren Fakultatean, I Seminario ANIHO. Historiografía, Antigüedad, Nacionalismo antolatu zen, Antonio Duplá Ansuátegui doktore eta Amalia Emborujo Salgado, antzinate klasiko ataleko ikertzaileen ardurapean.
  • EHUren Letren Fakultatean, 2013ko azaroaren 26tik 28ra, I Nazioarteko Kongresua Formas y sentidos de la cultura literaria en Europa entre 1350 y 1650: de Petrarca a Francis Bacon egin zen, Felipe González Vega, Mª Teresa Muñoz García de Iturrospe eta Alejandro Martínez Sobrino doktoreek, Greziar eta Latindar filologia ataleko ikertzaileek, osatu zuten batzorde antolatzailea.
  • 2013ko abenduaren 12an, Isabel Rodà de Llanza irakasleak (Institut Català d'Arqueologia Clàssica eta Universitat Autònoma de Barcelonako kideak), EHUren Letren Fakultateko Areto Nagusian hitzaldi bat eman zuen: Una capital provincial: Tarraco.
  • 2013-2014 ikasturteko lehenengo lauhilabetean zehar mintegi bat garatu zen: Adverbios de foco en griego tardío, Elena Redondo Moyano doktoreak, Greziar eta Latindar filologia ataleko ikertzaileak, antolaturik.
  • 2014ko otsailetik maiatzera Antzinate klasiko, Antzinate penintsular eta Greziar eta Latindar filologia ataletako kideek hitzaldi batzuk eman zituen Juegos, celebraciones y espectáculos en el mundo antiguo kurtsoan, (ACAEXA-AEIKE) Arabako Esperientzia Gelako ikasle eta ikasle-ohien Kultur Elkarteak antolaturik, EHU laguntzaile izanik eta Juan Santos Yanguas doktoreak, Antzinate penintsular ataleko kideak, koordinaturik.