Artxibo Nagusia

artxibo_orokorra

Artxibo Nagusia Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko artxibo sistemaren muina da. Idazkaritza Nagusiari atxikitako zerbitzu bat da eta bere eginkizun garrantzitsuena da unibertsitateko kideek jasotako edo sortutako dokumentazio guztia, horien jardueraren adierazgarri dena, biltzea, aukeratzea, antolatzea, kontserbatzea eta zabaltzea; baita Unibertsitateko Artxibo Sistema ezartzea, garatzea eta mantentzea ere.

Egun, sistema hori garatzen ez den artean, Artxibo Nagusia da martxan dagoen unibertsitateko artxibo zerbitzu bakarra. Nahiz eta soilik UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko zerbitzu nagusiei zerbitzua emateko den, Artxibo Nagusiak aholku ematen die fakultateei, eskolei, unibertsitate institutuei eta sailei bere eskumenen barruan.

Unibertsitateko dokumentu ondarearen partea da bertako edozein gobernu eta administrazio organok sortutako dokumentu oro, baita haien eginkizunetan ordezkaritza organo, sail, fakultate, eskola edo ikerketa institutuek sortutakoa ere. Horiez gain, dokumentu ondarearen parte izango dira etorkizunean dohaintza bidez, gordailuan utzita, salerosketa bidez edo ordenamendu juridikoan zehaztutako beste edozein bidez lortutako dokumentuak.

Unibertsitateko Artxiboak gardentasuna bermatzen du unibertsitatearen gestio lanean, baita dokumentuetara irispidea izateko eskubidea ere, Konstituzioak eta legeek aitortutako mugen barruan.  Halaber, artxiboa atxiki egiten zaio Artxibategien Aldarrikapen Unibertsalari (kode hori UNESCOaren Batzar Nagusiak onartu zuen bere 36. bilkuran, 2011ko azaroaren 11an )

Unibertsitateko Artxiboa kidea da: