Info_Presentación

<span style="display:none">Aurkezpena</span>

Ongietorri UPV/EHUko Ikasleria!

Ongi etorri UPV/EHUko Ikasle! Hona hemen IKASLETXEA, zure unibertsitate barruko txokoa. IKASLETXEA ikasleek ikasleentzako leku propio bat sortzearen premiaz hasitako proiektua da. Hemen, klasetik klasera dituzun ordu libreak pasa ahalko dituzu informatika edo ikasketa geletan, edo nahi izanez gero, atseden hartzeko lekutzat hartuz, non unibertsitateak ematen dituen zerbitzuak zure esku egongo diren.

Baina lasai egon, honetaz gozatzeko ez zara fakultatetik mugitu behar! eta ez ahaztu beste fakultatetan dauden ikasletxeak zureak ere direla!

Zenbat alditan irten zara klasetik atseden hartzeko edo zure kideekin biltzeko naiaz? Orain eskuragarri daukazue eta nahi izatekotan dauden mahai­jokoetara ere jolaz dezakezue! Zenbat alditan izan duzu jarduera, hitzaldi edo gustatzen zaizun gairen baten inguruko esposizio bat egiteko nahia? Jar ezazu zure jarduera web honen egutegian, ordua, data eta egingo den Ikasletxeko lekua jarriz eta Bizkaiko Ikasle guztiei iritsiko zara! Aurkitu Area atalean zer edo nor dagoen Ikaletxetik hurbil.

Eta gogoratu! Ikasletxeko gune guztiak zuretzat eta zure kideentzat dira, ikasten duzun fakultatea ez du importa.

Albisteak

Eduki publikatzailea