Gradu Amaierako Lana- GAL

 

Izen ematea  

Lanaren izen ematea graduaren 168 kreditu (oinarrizko 60,  nahitaezko 66 eta hautazko 42) gainditu ondoren egin ahal izango da eta beti hautatutako espezialitatearen barruan egin beharko da. Izena emateko GAUR aplikazioan egin behar da. 

 

Bi motatako lanak egin daitezke: hitzartutakoak edo eskainitakoak.

 

Hitzartutako lanetan ikasleak hartzen du iniziatiba eta proiektu bat proposatzen/adosten du, irakasle edo enpresa batekin. Irailean zehar lotzen dira proiektu hauek.

Eskainitakoetan berriz ikaslea eskaintza publikoaren zain geratzen da. Eskaintza hori GAUR sistemaren bitartez agertuko zaio eta urriaren lehen 2-3 asteetan aukeratu beharko da. Esleipena espediente akademikoaren arabera egingo da. Esleipena eginda dagoenean ikasleari jakinaraziko zaio GAURen bitartez.

Enpresan egiten diren lanetan, enpresa, ikasle eta fakultate arteko hitzarmen bat sinatu behar da eta ikasleak Cum Laude asegurua kontratatu.
Matrikula  
Lanaren matrikula egiteko gehienez hiru ikasgai (18 kreditu) geratu behar zaizkio ikasleari, gradu amaierako lanari dagozkio kedituak izan ezik. Ikasleari gomendatzen zaio matrikula egitea defendatuko duen ikasturtean.
  • GAUR >> matrikulak>> bestelako matrikulak
Bukaera  
Lana bukatzeko memoria bat idatzi eta epaimahaiaren aurreko defentsa publikoa egin behar da.
Behin memoria igo ondoren GAURen begiratu proiektuaren izenburua hasieran jarritakoaren berbera den (izenburuaren aldaketak idazkaritzan egiten dira) eta azkenik defentsa eskatu.
Memoria ADDI sistemaren bitartez entregatzen da, kasu berezietan izan ezik. ADDI erabiltzen ez diren salbuespenetan, memoriaren hiru kopia entregatu beharko dira fakultateko idazkaritzan.
   
Ebaluazioa  

Epaimahaiak ebaluatuko du zuzendariaren (eta bere kasuan enpresako tutorearena) iritzia kontuan hartuz.

 

 

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es