TFG_FAQ

GrALari buruzko ohiko galderak

Eskaintza publikoak nola funtzionatzen du?

Gradu Amaierako Lanen (GrAL) eskaintza publikoa GAUR bitartez argitaratzen da ikasturtean zehar, hilabetero eguneratuz. Irakasleek zein enpresek proposatutakoak izango dira.

Nola egin behar dut eskaintza publikoan dagoen lan bat egin nahi badut?

Eskaintza publikoan dagoen lan bat egin nahi baduzu, GrAL hori eskaintzen duenarekin (irakasle/enpresa) harremanetan jarri behar duzu. Behin berarekin lan hori egingo duzula adostuta izanik, dif.gral@ehu.eus helbidera mezu bat bidali behar duzu horren berri emanez. Une hori arte ez zaizu GrALa esleituko eta behin GrAL hori adostuta, bera egiteko konpromisoa adierazten du.

Eskaintza publikoko proiekturik hartzen ez badut, zer pasatzen da?

Ikasleak GrAL aukeratzeko bi bide nagusi dituenez, ez badu eskaintza publikoa hartzen GrALa adostu beharko du. Gehinetan, azken egoera hori izaten da ikasleak badakienean lana zein arlotan edo zein gairen inguruan egin nahi duen. Hori aurrera eramaten lagunduko dion zuzendaria topatu beharko eta horrela GrALa adostu. Berari bururatutako lana zein enpresa batek proposatutakoa izan ere daiteke. Gogoratu GrALa espezialitatean egin behar dela.

Beranduago irakasle batekin hitzartu al daiteke proiektu berri bat?

GrALa adosteko ez dago eperik eta ikasturtean zehar edozein momentutan egin daiteke. GAURen bitartez egin behar da.

Epaimahaiak defentsa egunean egindako iradokizunei jarraituz memoria berrikusi daiteke?

Bai. GrALaren ebaluazioa defentsa-egunean egiten denez ez du ebaluazioan eragiten eta defentsa ondoren berrikusitako bertsioa dela memorian esplizituki adierazi behar da. ADDIra igotzeko liburutegian egin behar da eskaera.