Zer da Agudezia – Inizia?
Ekintzailea izatea zer den bertatik bertara BIZITZEKO tailerra. Negozio-ideien diseinu PRAKTIKOA. BABESTE profesionala.
Zer da Agudezia?
Agudezia Arabako Campusak ekintzailetza sustatzeko INIZIA Arabacampus programaren ardatz gisa 2006az geroztik bultzatzen duen Ekintzailetza Tailerra da.
Zeren bila gabiltza? Unibertsitate-komunitateko kolektiboetara (ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, ikertzaileak) ekintzaile izateko funtsezko trebetasunak era praktikoan eta bizipenaz hurbildu nahi ditugu, zeharkako gaitasun gisa ulertuta.
Aldi berean, Agudezia-INIZIA-ren asmoak hauek dira:
-
UNIBERTSITATE-EZAGUTZARI BALIOA EMATEA Unibertsitate-komunitatean
sortzen den ezagutzan eta berrikuntzan oinarrituta gauzatzen diren ideien eta negozio-proiektuen sorkuntza eta garapena bultzatzea.
- ESPERIENTZIAK GURUTZATZEA Ekintzaileen kolektiboaren aniztasuna (hainbat garapen-fasetan: ideia sortzen denetik, lehen urratsak eman arte) eta inguruko enpresa-ekosistemarekin dituen harremanak aprobetxatzea, kolektiboaren irakaskuntza bideratzeko. Horrela, prozesua arintzea da asmoa eta/edo ekintzaileak laguntzarik gabeerabili ohi duen "saiakera-errorea" metodoaren berezko arriskua murriztea.
-
LEHIAKORTASUNA BIDERATZEA Enpresa kudeatzeko egiazko jardueretan
lehenbailehen aritzeko aukerak sustatzea, ekintzailearen eta bere proiektuaren lehiakortasun-iturri gisa.
Ikuspegi berezi samarra:
- Ekintzailetzara TUTORE bidez hurbiltzea..
- Prozesua bertatik bertara BIZITZEA.
- Negozio-ideiak sortzea, ekintzailearen aurrekarietan oinarrituta.
- Negozioaren aurretiko bideragarritasunaren diseinu PRAKTIKOA.
- Lehenbiziko ERABAKIAK hartzea.
- Lehenbiziko harremanak EGIAZKO enpresa-inguruarekin.