AGUDEZIA

Agudezia-INIZIA ekintzailea izan al zaitezke?

Ekintzailea izan zaitezkeen ala ez jakin ezazu.

Nor izan daiteke Agudezia-INIZIA ekintzailea?

 

Agudezia-Inizia Tailerretan parte hartzeko baldintzak:

  • UPV/EHUko ikaslea edo ikasle ohia izatea.
  • UPV/EHUko irakaslea edo ikertzailea izatea.

…. Eta ondorengo kezkaren bat baduzu:

  • "Enpresa sortzea zer den jakin nahiko nuke…"

    "Neure nagusia izan al naiteke?" 

  • "Zerbait sortu nahi dut… Baina ez daukat negozio-ideiarik, nola aurki dezaket neure ideia?"

  • "Gradu/master amaierako nire  proiektua enpresa bihurtu al daiteke?

  • "Ideia bat dut gogoan, zentzuzkoa al da?""Nola gauzatu dezaket?" "Nondik hasiko naiz?"

  • "Aspaldian darabilt gogoan, bideragarria ote da?" "Nire bizibidea izan al daiteke?" Zenbat diru behar dut?"

  • "Gure ikerketa-proiektua emaitzak ematen ari da, zer egin dezaket produktua/zerbitzua merkatuan bideragarri bihurtzeko?"


Tailerra praktikan

Egitura, antolakuntza, aldez aurreko esperientziak

EZ ZARA BAKARRIK EGONGO

Agudezia Tailerretan alderdi hauek konbinatzen dira:

  • Taldekako saioak: astean behin, arratsaldez, 3-4 hilabetean, enpresa zer den jakiteko aukera izango duzu eta, halaber, zure ideia beste ekintzaile batzuen laguntzarekin
  • garatu ahal izango duzu eta beste INIZIA ekintzaile batzuk aurrez aurre ezagutuko dituzu. 
  • Banakako tutoretzak: saioen artean, zure ideiaren garapena aurrera eraman ahal izango duzu, prozesuan zehar gidatu eta lagunduko dizun tutore profesional baten laguntzaz.


PROZESUA BERTATIK BERTARA BIZIKO DUZU.
Enpresa kudeatzeko eskura dituzun ereduak eta teknikak ezagutuko dituzu… Eta zeure proiektuan erabiliz ikasiko dituzu:  zeuk erabakiko duzu. Ekintzailea izateko…Ekimena behar da.

ZURE IDEIA GAUZATU EGINGO DA
Zure proiektua eraikiko dugu eta zure ideia gauzatu egingo da. Azken egunean, denokproiektuak aurkeztuko dituzue eta hurrengo urratsak zein izango diren azalduko diguzue.

Ekintzailea izateko urratsa emango al duzu? Hori ez dakizu oraindik, baina… Zergatik ez duzu proba egiten?