INIZIA EKIN

Tailerra praktikan

Egitura, antolakuntza, aldez aurreko esperientziak

Irudia

EZ ZARA BAKARRIK EGONGO

INIZIA EKIN tailerretan alderdi hauek konbinatzen dira:

  • Taldekako saioak: astean behin, arratsaldez, 3-4 hilabetean, enpresa zer den jakiteko aukera izango duzu eta, halaber, zure ideia beste ekintzaile batzuen laguntzarekin
  • garatu ahal izango duzu eta beste INIZIA ekintzaile batzuk aurrez aurre ezagutuko dituzu. 
  • Banakako tutoretzak: saioen artean, zure ideiaren garapena aurrera eraman ahal izango duzu, prozesuan zehar gidatu eta lagunduko dizun tutore profesional baten laguntzaz.


PROZESUA BERTATIK BERTARA BIZIKO DUZU.
Enpresa kudeatzeko eskura dituzun ereduak eta teknikak ezagutuko dituzu… Eta zeure proiektuan erabiliz ikasiko dituzu:  zeuk erabakiko duzu. Ekintzailea izateko…Ekimena behar da.

ZURE IDEIA GAUZATU EGINGO DA
Zure proiektua eraikiko dugu eta zure ideia gauzatu egingo da. Azken egunean, denokproiektuak aurkeztuko dituzue eta hurrengo urratsak zein izango diren azalduko diguzue.

Ekintzailea izateko urratsa emango al duzu? Hori ez dakizu oraindik, baina… Zergatik ez duzu proba egiten?