Eduki publikatzailea

AGUDEZIA tailerra martxan jarri da

Lehenengo argitaratze data: 2016/02/10

Martxoaren 8an AGUDEZIA ekintzaile tailerraren edizio berria hasiko da, INIZIA Arabacampus programaren baitan.

Zer da AGUDEZIA-INIZIA? Lehenengo pertsonan Ekitea zer den bizitzeko tailerra. Enpresa ideien diseinu PRAKTIKOA, TUTORETZA profesionalarekin.

Tailerra Lascaray ikergunean emango da eta UPV/EHUko ikasle, ikasle ohi eta IIPentzat bideratua dago. A+g Consultores de Gestión, S. Coop.  enpresak gidatutako ikastaroa da BIZIKIRO Living management metodologia erabilita.

Doako izen ematea da, plazak mugatuak dira eta 2 ECTS kreditu emango zaie ikastaroan parte hartzen duten ikasleei. Interesatua egonez gero, martxoaren 1a baino lehen bidali behar da izena emateko fitxa honako emailera: Arabako Campuseko Garapenerako Zuzendaria