Antonio Beristain Katedra

Antonio Beristain Katedra 2010ean sortu zen Beristain berak 70eko hamarkadan sortutako eta 2000. urtera arte zuzendutako Kriminologiaren Euskal Institutuaren (IVAC-KREI) baitako programa espezifiko moduan. Katedraren helburua da gure maisu eta sortzaile izandako Antonio Beristain Ipiña irakasle doktorea (honoris causa doktore ere izandakoa) denboran zehar gogoratzea eta berak, batez ere, bere unibertsitate bizitzako azken etapan gogo handiz biktimen alde egindako lanarekin jarraitzea.

Horretarako, webgune honen bitartez katedrak Antonio Beristain irakaslearen lanak, idatziak, liburuak eta artikuluak bildu eta hedatzen ditu, bere ikerlan eta irakaslan oparoaren erakusgarri.

Halaber, katedraren bitartez biktimologiarekin lotutako jarduera akademikoak sustatzen dira, bai irakaskuntzaren arloan (espezialista titulua: Esperientzia Traumatikoetako Biktimei eta Beste Batzuei Laguntza), bai ikerketaren arloan, bai unibertsitate hedakuntzaren arloan.

Antonio Beristain Katedrak harremanak eta itunak ezartzen ditu biktimologiaren arloan diharduten erakunde, entitate, organismo eta abarrekin, arlo horretako ikasketak, ikerketak eta jarduerak bultzatu eta garatzeko helburuarekin.

Kriminologiaren Euskal Institutuaren (IVAC-KREI) baitan, Antonio Beristain Katedraren arduraduna Virginia Mayordomo Rodrigo doktorea da (virginiavictoria.mayordomo@ehu.es), Zuzenbide Penaleko irakasle agregatua eta UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko idazkaria.
Virginia Mayordomo irakaslearekin batera dihardute Isabel Germán Mancebo doktoreak (isabel.german@ehu.es), IVAC-CREIko ikertzaile doktore eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko ordezko magistratuak, idazkari akademiko lanetan, eta Inmaculada Iraolak (inmaculada.iraola@ehu.es), IVAC-CREIko ohorezko kideak, Antonio Beristain Katedrako idazkari lanetan.

Katedrako Aholku Batzordea osatzen dute Ignacio José Subijana Zunzuneguik, Zuzenbideko doktore eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko presidenteak, Gemma Varona Martínez doktoreak, Zuzenbideko doktore eta IVAC-KREIko ikertzaileak, eta Isabel Trespaderne Beracierto doktoreak, Zuzenbideko doktore, UPV/EHUko Erizaintza Eskolako irakasle eta IVAC-KREIko idazkari akademikoak.

Halaber, katedran elkarlanean dihardute Miguel Alonso Belza abokatu eta IVAC-KREIko ohorezko kideak, erakunde eta hedabideekiko harremanetarako arduradun moduan, eta Izaskun Orbegozo Oronoz IVAC-CREIko ikertzaileak, katedra koordinatzeko lanetan.

Informazio gehiago:

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es