UNIKUDE

unikude_presentacion

UNIKUDE

(UNI - unibertsitatea, KUDE - kudeaketa)

Zer da UNIKUDE?

Irudia

Ikastegien gestioan laguntza emateko tresna informatikoa da, azken urteotan UPV/EHUko zenbait ikastegik prozesukako gestioan izandako esperientzian oinarritua.

Sareko aplikazio bat da, ikastegien, titulazioen eta zerbitzuen kudeaketa eraginkorra eta kalitatekoa bideratzen duena.

Zein da UNIKUDEren xedea?

Ikastegi bakoitzak kalitatea bermatzeko barne sistema (KBBS) defini dezan, zeinek berea, titulazio guztien jarraipena egin ahal izateko oinarrizko elementua izanik, lehendabizi prozesuen mapa definitzen lagunduz eta gero, ezarpenean.

Zer nolako softwarea da?

  • Dokumentu gestore gisa dabil, ikastegi bateko prozesuen kudeaketarako sistema osoa egunean mantenduz.
  • Egindako jarduera neurtzen du, prozesu eta prozedura bakoitzari loturiko adierazleak definitu ostean.
  • Behar diren hobekuntza ekintzak definitzen ditu, titulazio berriak egiaztatzeko memorietan definitutako helburuak lor ditzaten.
  • Ikastegi baten gestioan bai pertsona bakarreko organoetan (dekanoak, dekanordeak, idazkariak …) nola pertsona anitzekoetan (ikastegiko batzorde ezberdinak) erantzukizunik luketen erabiltzaileak definitzen laguntzen du.
  • Erreminta erabilgarria da ikastegi bakoitzaren kalitatea bermatzeko barne sistema berrikusteko eta, ere berean, txosten mota ezberdinak egiten, bai titulazioaren jarraipenari buruzkoak, nola ikastegien eta UPV/EHUko zerbitzuen gestioari buruzkoak.

Mozilla Firefox nabigatzailerako optimizatutako softwarea.

Nola sortzen da?

Software hau sortzeko arrazoia da, unibertsitateko ikastegien kalitatea bermatzeko barne sistemen (KBBS) gestio dokumentala erraztea eta graduko eta graduondoko titulu berrien JARRAIPENARI eta etorkizuneko KREDITAZIOARI erantzutea.

Zein da UNIKUDEren helburua?

Ikastegi eta zerbitzuetako zuzendaritza taldeei, kalitate batzordeei eta erantzukizunik duten pertsona guztiei erraztasunak eskaini eta laguntzak emateko helburua du, emaitzen neurketan oinarritutako gestioa egin dezaten, aldez aurretik ikastegi edo zerbitzu bakoitzaren prozedura eta jarduerak neurtzeko adierazleak ezarrita.