Aseguruak

Ondare zerbitzuak, bitartekariak nola aseguru konpainiak kontratatzeko behar diren lehiaketa publiko eta prozedura negoziatuak burutzeko baldintza teknikoen orriak idazteko ardura du; nagusiki, arrisku pertsonalak –bizitza eta istripuak–, UPV/EHUren ondasunek jasandako ondare arriskuak, UPV/EHUren ondasunek hirugarrenei eragindako ondare erantzukizunak eta ibilgailu eta ontzi motordunak erabiltzeak eragindako ondare erantzukizun edo gizarte erantzukizunak barne hartuko dituztenak, bai eta aseguratu gura litekeen beste edozein ere.

Beste alde batetik, da aseguratutako arriskuen inguruko istripuen kasuetan bete beharreko prozedurak osatzea ere bada Zerbitzu honen eginkizuna, Campuseko gerenteordetzekin lankidetzan.

Gorabehera hauen gestiorako, Zerbitzu honek izan badu, lehenengo eta behin, aseguruen bitartekaritza zerbitzua adjudikatuta duen aseguru artekariaren aholkularitza. Barruko aldeari dagokiolarik, campuseko, zerbitzu zentraletako eta ikastegietako administrarien lankidetza eta laguntza ere eskatzen da, kasuan kasu luketen erlazioaren neurrian, kasuok eraginkorki gestionatuko badira.

Ikasleentzako asegurua

Ikasleentzat nahitaezkoa da eskola asegurua ordaintzea. Aseguru hau matrikula betetzean egiten da.

Argitu behar da ikaslearen gizarte segurantzako afiliazio zenbakia dela eskola asegurua kontratatu ahal izateko behar den datua. Zenbaki hau Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian eskatzen da eta pertsonala eta bakarra da bizitza osorako. Ez da osasun txartela.

CUM-LAUDE asegurua (Atzerrian ikasten dutenentzat)

UPV/EHUk ikasleen eskura jartzen du istripuetarako oinarrizko aseguru bat.,horretarako kontratatutako polizak ezartzen dituen baldintzekin. Honako ziurtagiri hauetan agertzen dira aseguru horretan sartzen direnak (ikusi jarraian dagoen esteka):

2017/2018 ikasturtea

CUM LAUDE aseguruari buruzko zalantzak argitzeko

E-maila: cum.laude.upv@aon.com

Tnoa.: 94.425.14.00

 

Berezko ikasketetarako asegurua

Berezko ikasketa programetako istripuetarako asegurua Zuzendari Akademikoak kontratatuko du, Ondare Zerbitzuaren bidez, autolikidazio inprimakiak bete beharrean, eskaera helbide elektroniko honetara bidaliz: ondarea.aseguruak@ehu.es

Hortaz, Zuzendari Akademikoak Zerbitzu honi helaraziko dizkio ikasleen datuak: izena, abizenak, NANa, kreditu erreserba akreditatu eta graduondokoko ikastaroaren iraupena azalduko du.

Harremanetan jartzeko datuak

Edozein kontsultarako harremanetan jarri helbide honetan:

ondarea.aseguruak@ehu.es

Tnoa.: 94.601.5098 / 94.601.2019

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es