Ogi apurrak

Enpresa-mintegia

Enpresa-mintegia unibertsitatearen esparrutik (UPV/EHU) jasotako eskariei erantzuteko asmoz sortu zen, bai eta jakintza-guneetatik gertuko egitura izatearen premia asetzekoa ere, akademiaren esparruan sortutako proiektuak enpresa-munduko errealitatera irits daitezen. Honetara, berrikuntza-sistema garatzen ere laguntzen da, unibertsitatea eta enpresaren arteko lankidetza-gradua goratzen duen heinean.
Oinarri teknologiko handidun enpresa-ekimenen oinarri izatea du helburu, eta enpresak jakintzaren sorlekutik eta UPV/EHUren ikerkuntzarako know-how-etik gertu ezartzea ahalbidetzea. Mintegi honek, bada, inguruaren ahalmena baliatu nahi du eta enpresa eta zientziaren eta teknologiaren arloa hurbilduz sinergiak eragin.


Aurkezteko epea: Etengabe irekitako deialdia
Etengabe irekitako deialdi bidezko sistema bat ezarri da. Alegia, UPV/EHUn ezarritako prozeduraren arabera, eskaerak aurkezten diren heinean aztertu, ebaluatu eta, hala badagokio, baimenduko dira. Dena den, Mintegirako sarrera une bakoitzean erabilgarri dauden guneen araberakoa izango da. Gune erabilgarririk ezean, eskaerak itxaronzerrendan geldituko dira.

Nori zuzendua:  Sustatzaileak edota ekintzaileak

Sustatzaile motak. Honako hauek izango dira Mintegian eskainitako zerbitzuak erabiltzeko aukera izango dutenak.

 

  • Inkubazio aurreko fasean dauden enpresa proiektuen sustatzaileak, baldin eta beren produktuak eta/edo zerbitzuak nagusiki UPV/EHUko ikerketa taldeek gauzatzen badituzte, eta oinarri teknologikodunak badira.  Inkubazio aurreko fasean dauden pertsonak enpresa bat sortzeko prozesuan dauden ekintzaileak dira.
  • Inkubazio fasean dauden enpresa berrien sustatzaileak, baldin eta beren produktuak eta/edo zerbitzuak UPV/EHUko ikerketa taldeekin loturaren bat badute.

 

Deialdia:
2015eko urriaren 13ko erabakia, Arabako Campuseko Errektoreordearena, oinarri teknologikoko enpresak INIZIA enpresa-mintegian sartzeko deialdia arautzeko oinarriak aldatzeko.  (pdf, 165 kb)
Deialdiaren oinarri arautzaileak (pdf, 268 kb)
I.a Eranskina eta I.b. Eranskina- Planoa eta guneen banaketa.  (pdf, 232-289 kb)
II Eranskina- Sartzeko eskaera (doc, 651 kb)
III Eranskina - Ebaluazio irizpideak (pdf, 154 kb)
IV Eranskina- Tasak (pdf, 181 kb)

Barne funtzionamendurako arautegia (pdf, 245 kb)

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es