Irakasleentzako ingeleseko ikastaroak

PLAN-PLURILINGUISMO-Curso-ingles-para-profesorado-2023-2024

Irudia

Eleaniztasun Unitateak 2023-2024 ikasturtean B2, C1 eta C2 mailako ingeleseko doako prestakuntza ematea aurreikusi du, irakasleen hizkuntza eta ingeleseko trebetasunak hobetzeko unibertsitateko irakaskuntzaren testuinguruan. Eskaintza 20 orduko ikastaro intentsiboek, 10 eta 20 ordu bitarteko ikastaro estentsiboek eta 5 orduko "Taster Modules" prestakuntza-pilulek osatzen dute.

Hona hemen ikastaroen eskaintza. Edukiei eta izena emateko formularioari buruzko informazioa eskuratzeko, dagokion ikastaroaren izena hautatu behar da.

Abenduaren 18an, 16:00etan, 2. lauhilekoko ikastaroen online aurkezpena egingo da esteka honetan: https://us02web.zoom.us/j/5913057420

IKASTARO TRINKOAK
Maila Izena Iraupena Datak Lekua Saio kopurua Eguna Ordua
B2

Effective Communication Skills for English Medium Higher Education

20 ordu

2024/01/08 – 2024/01/18

(Aurkezpena 2023/12/18)
Online 8 Astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna 16:30 - 19:00
C1 Effective Communication and Teaching Skills for English Medium Higher Education 20 ordu

2024/01/08 – 2024/01/18

(Aurkezpena 2023/12/18)
Online 8 Astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna

09:00 – 11:30

IKASTARO ESTENTSIBOAK
Maila Izena Iraupena Datak Lekua Saio kopurua Eguna Ordua
B2 - C1

Academic Debate and Discussion around English Medium Higher Education

10 ordu

2024/01/22 - 2024/03/18

Online 5 Astelehena, bi astean behin

16:00 – 18:00

C1

Effective Pronunciation for English Medium Higher Education

15 ordu

2024/01/23 – 2024/02/27 (Aurkezpena abenduan)

Online 6 Asteartea

16:30 – 19:00

C1

♦Aurrez-aurre

Effective Oral Skills for Informal Academic Contexts

15 ordu

2024/01/25 – 2024/02/22 (Aurkezpena abenduan)

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko), B0.14 gela 5 Osteguna

16:00 - 19:00

C1

Effective Writing Skills for English Medium Higher Education

20 ordu

2024/02/06 - 2024/03/26 (Aurkezpena abenduan)

Online 8 Asteartea

16:30 – 19:00

C1

♦Irakasle berriei zuzendua

Effective Teaching Skills for New English Medium Higher Education Lecturers

15 ordu

2024/02/14 – 2024/03/20

Online 6 Asteazkena

16:30 – 19:00

C1

♦Aurrez-aurre

Effective Lecturing in English Medium Higher Education

15 horas

2024/03/07 – 2024/04/18

Vitoria-Gasteiz (Arabako Campusa) 5 Osteguna 16:00 - 19:00
C2

Keys to Developing English Language Proficiency for English Medium Higher Education

15 ordu

2024/02/07 – 2024/03/13

Online 6 Asteazkena 16:30 – 19:00

 

MODULUAK - PILULA FORMATIBOAK
Maila Modulua Iraupena Datak Eguna Ordua
C1

1. Tips for English Medium Higher Education Lecturing

5 ordu 2024/02/05 - 2024/02/12 Astelehena 16:30 - 19:00
C1

2. Tips for Oral Interaction in English Medium Higher Education

5 ordu 2024/02/19 - 2024/02/26 Astelehena 16:30 - 19:00
C1

3. Tips for Pronunciation in English Medium Higher Education

5 ordu 2024/03/04 - 2024/03/11 Astelehena 16:30 - 19:00
C1

4. Tips for Using Information and Communication Technologies in English Medium Higher Education

5 ordu 2024/03/18 - 2024/03/25 Astelehena 16:30 - 19:00

 

Baldintzak

Lehentasuna izango dute ikastaro bakoitza egiteko eskatzen den ingelera maila duten irakasleek, baldin eta 2023-2024 ikasturtean eman behar badituzte irakasgaiak ingelesez (C1 eta C2 mailako ikastaroetarako) edo EFC irakasgaiak (B2 mailako ikastaroetarako) eta eskainitako ikastaroak lehenago egin ez badituzte. Plaza librerik geratuz gero, ikastaroetan parte hartzeko aukera izango lukete, baita ere, ikasturte honetan ingelesez ematea egokitu ez baina aurrerago ingelesez irakasten interesa duten irakasleek.

Bestalde, kontuan hartzekoa da parte hartzaileak izen emateak iritsi ahala hautatuko direla.

Izena-ematea

Izena emateko, dagokion inprimakia bete beharko da. Esteka eskuragarri dago, ikastaroaren izena hautatuta.

Izena emateko epea ikastaroa hasi baino 10 lanegun lehenago amaituko da eta, pilula formatiboen kasuan, 5 egun lehenago, edo plazak betetzen direnean. Behin epea amaituta, interesdunek email bat jasoko dute non aditzera emango den ikastaroan onartuak izan diren edo ez.

Ziurtagiria

Ikastaroak amaitutakoan, bertaratze ziurtagiri bat igorriko zaie parte hartu dutenei, baldin eta asistentzia %80koa edo hortik gorakoa izan eta eskatutako eginkizunak egin badira. Bertaratzea betetzen ez duten partehartzaileek lehentasuna galduko dute izena-ematen duten hurrengo ikastaroan plazak banatzerakoan.

Erakunde honek finantziatutako deialdia:

Basque University System - Internationalization