Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzua
Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuaren zeregin nagusia unibertsitateko irakasleei irakaskuntzaren eremuan hasierako prestakuntza eta prestakuntza etengabea ematea da, i3 hezkuntza-ereduaren parametroak erabiliz. Horretarako zenbait programa eta jarduera ditu EHUko irakasleei zuzenduak.
Irakasleen garapen profesionalaren ildo horretatik beretik egiten du Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuen deialdia: HBP/PIE i3 lab.
Gainera, ikastetxeentzat aholkularitza-lanak ere egiten ditu, orientazioa eta laguntza ardaztua eskainita koordinazioa sustatzeko, ikastetxeetako prestakuntza-ikastaroak edota -planak diseinatzeko eta curriculuma aldatzea eta berritzea xede duten erakunde-proiektuak garatzeko.