w_TQSA

INGURUMENA IRAUNARAZTEKO TEKNOLOGIA KIMIKOAK (TQSA)

 

Saila(k)

Ingeniaritza Kimikoa

Zientziaren esparrua(k)
Teknologia kimikoak; Prozesu katalitikoak
Ikertzaile Nagusia (IN): Juan Ramón González Velasco IN-laguna: Miguel Ángel Gutiérrez Ortiz

Partaideak

TQSA taldea Unibertsitateko 4 Katedradunek osatzen dute, Unibertsitateko 4 Irakasle Titularrek, 2 Irakasle Agregatu, Ikertzaile Iraunkor bat, 1 Marie-Curie Ikertzaile Kontratatua, 3 Ikertzaile Doktore Kontratatu eta Irakasle Elkartu 1. Gaur egun, ikerketa taldeko partaideak formakuntzan dauden 13 ikertzaile gazteren Doktorego tesiak zuzentzen ari dira.

Hitz gakoak

Material egituratuak, katalizatzaile aurreratuen diseinua, katalisi heterogeneoa, ingurumen-jasangarritasuna, klima-aldaketa, energiaren ekoizpena eta biltegiratzea, gas-efluenteen arazketa, erreaktore kimikoen diseinua eta operazioa, prozesuen areagotzea, hondakinen balorizazioa

Deskribapena

TQSA taldearen jardun-eremuek material aurreratuen garapena eta fabrikazio-teknologia berrien ustiapena hartzen dituzte barne, baliabideen erabileran efizientzia handiagoa izateko eta ingurumen-inpaktua murrizteko, eta honako hauez arduratzen dira: katalizatzaile berrien formulazioaz eta sintesiaz; iturri mugikorretako eta finkoetako efluenteak arazteaz; biofindegiko hondakinen aprobetxamenduaz; energiaren ekoizpenean purutasun handiko hidrogenoaren ekoizpenaz, erregai-piletan erabiltzeko; eta metanoaren eta CO2-aren erabilpenaz, balio erantsi handiko produktuen sintesirako berriztagarria diren karbono iturriak erabiliz. Gainera, Administrazioak edota kimika, energia eta ingurumen-sektoreetako enpresek finantzatuta, teknologia-transferentziarako prozesu berriak optimizatu edota garatzen dira.

Ikerketa-Lerroak

  1. Prozesuak areagotzeko katalizatzaile egituratuak      
  2. Iturri mugikorren ihes-gasak kontrolatzeko katalisia
  3. Kutsatzaile egonkorrak ezabatzeko estrategia katalitikoak
  4. Energia garbia ekoizteko katalizatzaileak eta prozesuak garatzea
  5. CO2 metanorantz (gas natural sintetikoa) eta karbono-iturri gisa balorizatzea industria kimikoan
  6. Ingurumen-osasuna: hiri-inguruneko airearen kalitatea ebaluatzea eta kontrolatzea

Ekipamendua

  • Konfigurazio anitzeko erreaktoreekin gas/likido faseko saiakuntza katalitikoetarako erreakzio unitate automatizatuak, detektagailu anitzeko analisi jarraituko sistemetara akoplatuak.
  • Katalizatzaile heterogeneoak prestatzeko azpiegitura. Katalizatzaile solidoak karakterizatzeko tresneria.
  • TQSA taldeak lankidetza estua duen estatuko eta nazioarteko beste ikerketa-talde batzuetako laborategietan ekipamendu berezia erabiltzeko aukera.

Web orrirako esteka

https://www.ehu.eus/es/web/tqsa/home

Harremanetarako

juanra.gonzalezvelasco@ehu.eus