inf_corpus-clasico-vasco

Corpus Basque Classique

2005ean abiatu zuen armiarma.eus-ek Klasikoen Gordailua, XX. mendea bitarteko testu klasiko ia guztien bilgunea bilakatzeko asmoz. 2007an sortu zen haren barnean Corpus Arakatzailea. Orain, corpus horretako edukiak Euskara Institutuaren webgunera ekarri nahi izan dugu, ohi dugun kontsulta modura ekarriz.

Corpus honek XVI. mendean hasi eta 1975. urtera arteko 496 liburu jasotzen ditu, eta denera 11,9 milioi testu hitzez osatuta dago. Horren aurretik zen klasikoen corpus osatuena OEHrena zen (303 liburu eta 5,8 milioi testu hitz), inoiz modu publikoan kontsultagai izan ez dena.