Karlos Santamaria eta haren idazlanak

Aurkibidea

Aitzin-oharra

40 urteko ibilaldia bake-lurralderako bidean

Kontzeptuak, maisuak eta ereduak

Kontzeptuak

— Indarkeria

— Gerra (klasikoa)

— Iraultza

— Gerra iraultzailea eta gerrilla

— Belizismoa

— Bakea

— Bakezaletasuna

— Bortxa eza

— Koexistentzia

Maisuak

Ereduak

Bonba atomikoa eta blokeen banaketa

Garai bakoitzak bere gerra modua

Aurrerapen zientifiko-teknikoen anbiguotasuna

Gerra nuklearraren benetako arriskua: beldurra

Bipolarizazioa, bipolarismoa eta neutraltasuna

Disuasioaren kontra-arma

Disuasiotik kooperaziora negoziazioaren bitartez

'Pax Christi'. Hezkuntza, ekintza eta mistika

Mugimenduaren mistika

Mugimenduko kidearen erantzukizun pertsonala

Mugimenduaren espiritualitatea: unibertsaltasuna

Aurrera begira

Gerraren oinarrian indarkeria

Indarkeria egiturazkoa eta instituzionala

Indarkeria iraultzailea

Bi aldetako indarkerien artean

Kristautasuna eta indarkeria iraultzailea

Indarkeria iraultzailea eta bortxa eza

Zilegi izan ote daiteke gerra bonba atomikoaren garaian?

Gerra ofentsiboa, defentsiboa eta prebentiboa

Gerra zuzenaren baldintzak

Armamentu atomikoaren gaitzespena

Gerraren etika eta bakearen mezua

Bakea eta justizia. Zer da bakea... Bakearen baldintzak

Bakearen adiera eskasak eta okerrak

— Adiera juridizista

— Adiera pelagiarra

— Adiera marxista

— Adiera filantropikoa

Bakearen kristau kontzeptua

— Bake teologikoa

— Bake politikoa eta soziala

Bakearen dimentsioak

— Bihozkidetasuna

— Askatasuna

— Ordena

— Lasaitasuna edo baretasuna

— Historikotasuna

Bakezaletasuna eta bakezaletasunak

Baztertzeko bakezaletasunak

— Beldur-bakezaletasuna

— Bakezaletasun sentimentala

— Bakezaletasun magikoa

— Bakezaletasun idealista eta utopikoa

— Bakezaletasun manikeoa

— Bakezaletasun testimoniala edo erakutsizalea

Bakezaletasuna eta politika

Bakezaletasuna eta desarme nuklearra

Bakezaletasunaren etorkizuna

Bakearen aldeko ekintza

Bakea: dohain teologikoa eta ekintza historikoa

Bakea bideragarria da... Bakearen esperantza

Kristauaren erantzukizuna bakeari begira

Kristautasuna eta bakezaletasuna

Bakegintza: zuzengabekerien aurkako borroka

Bakerako neurri politiko-sozialak eta diplomatikoak

Bake-espiritua: tolerantzia

Kristaua gerran

Bortxa eza

Euskal Herriko indarkeria

 

'Pax Christi'. Hezkuntza, ekintza eta mistika

 

     Testuinguru jakin batean kokatzen baldin bada Karlos Santamariaren pentsaera, nolabaiteko marko nagusi bat ere izan du horrek, batez ere garai batean. Pax Christi mugimendua da hori.

     1945ean sortu zen Pax Christi (bakearen aldeko nazioarteko mugimendu katolikoa). Gerra-esperientzia ikaragarriaren ondoren eta gerra nuklearraren mehatxu larriagoari aurre egin nahian sortu zen mugimendua, beherago luzeago aipatuko dugun erakundearen manifestuan bertan adierazten denez:

 

A mediados de este siglo, época de cambio y renovación, decisiva para el porvenir de la humanidad, los pueblos, las razas y las naciones tiemblan en una angustia sin límites ante la amenaza de una guerra espantosa, por su extensión, su carácter total y la potencia de las máquinas mortíferas, que todas las crisis sufridas por la especia humana hasta el presente.

 

     Estatu edo Herri bakoitzean bere Atalak zituen eta ditu oraindik. Zuzenean Eliz hierarkiaren menpean zegoen; Estatu bakoitzeko Atalak apezpikuren bat zuen buru, ofizialki izendatua[46].

     Gerrari eta bakeari buruz bere gogoeta eta eztabaida luzea hasten duen une beretik agertzen zaigu Karlos Santamaria Mugimenduarekiko interes eta atxikimenduz. 1949an agertzen da Mugimenduaren aipamena beraren artikulu batean[47]. Gerora hainbat hitzaldi eta idazkitan erabiliko du Mugimenduaren izena, beraren berri emateko ez ezik, beraren eginkizunari buruz mintzatzeko ere bai. Berarentzat, beraz, hasieratik beraren pentsaeraren erreferentzia garrantzizkoa eta nolabaiteko markoa gertatzen da Pax Christi, bereziki fededuna eta kristaua den aldetik egiten duen gogoetarako.

     Izan ere, bi urte geroago, Conversaciones Católicas Internacionales zirelakoen bileran «El pacifismo cristiano» izenpean egindako hitzaldi garrantzizkoan epigrafe osoa dauka Pax Christi-ri buruzkoa, bertan ikusten baitu katolikoentzat bakearen alde lan egiteko organismo guztiz egokia[48].

     Espainian ez dirudi artean ezer zegoenik: apezpikuek behintzat ez zuten ideia berenganatua. Karlos Santamaria bera izan zen Mugimenduaren sustatzaile, Euskal Herrian eta Espainian. Berak uste du mundu zabaleko azken gerran parte hartu ez badute ere, Espainiako kristauek beren elkartasuna agertu behar dietela hori jasan dutenei, eta elkartasun horretan saiatu behar dutela bakearen alde; horretarako oso egokitzat jo zuen Pax Christi mugimendua[49]. Eta kapitulu honen hasieran aipaturiko manifestua aurkeztu zuen[50].

     Hitzaldian jaso zuen aipamen hori oso-osorik aldatu dut oin-oharrera, bertan agertzen baitira gure autorearen pentsaeraren ardatz nagusiak eta puntu nabarmenenak, bakeari buruzkoak, kristauaren irizpide eta jokabideari dagokienez: kristauaren erantzukizuna, maitasuna bakearen benetako oinarri, katolikoen unibertsaltasuna, efikaziaren eta praktikotasunaren garrantzia bakearen aldeko ekintzan, otoitzaren premia bakearen aldeko ahaleginean...

     Zer da baina Pax Christi mugimendua? Mugimendua denez, asoziazioa edo alderdi politikoa baino zabalagoa da:

 

Le mot 'mouvement' désigne quelque chose de plus vaste et de plus vague, le reflet d'un état d'opinion en plein développement ou, peut-être, en germe; une action convergente autour d'un but très général, simple et fort désirable, capable de mobiliser des masses, et d'intéresser un grand nombre de personnes, par-dessus des particularismes de tout genre («Responsabilité et limites du membre de Pax Christi», Pax Christi, 1956-01-27, 67).

 

Eta horren arabera ondorio hau ateratzen du:

 

Le Mouvement PAX CHRISTI ne saurait pas être le parti des chrétiens 'pacifistes', s'élevant contre d'autres groupes ou d'autres tendences d'Église considérées comme bellicistes. Cela n'aurait pas de sens («Responsabilité et limites du membre de Pax Christi», Pax Christi, 1956-01-27, 67).

 

     Definizio positiboa emanez, honela dio: «PAX CHRISTI n'est donc que l'expression et l'épanouisssement d'un état d'opinion qui existe dans l'Église elle-même» («Responsabilité et limites du membre de Pax Christi», Pax Christi, 1956-01-27, 67).

     Kristau-apostolutzatzat definitzen du Karlos Santamariak Pax Christi, Eliza barruko beste 'Ekintza Katolikoen' antzekotzat. —Gogoan eduki behar dira orduan ziren laikoen apostolutza-mugimendu indartsuak: JOC (edo 'Gaztedi langile katolikoa') izan zen horien artean garrantzizkoenetakoa[51].

     Honela aurkeztu zituen Mugimenduaren jokabidea eta ekintza-moduak:

 

En estrechísima unión con la Iglesia jerárquica, viviendo y difundiendo por todas partes el espíritu de paz evangélica; implorando de Dios la paz mediante la oración y el sacrificio, estableciendo relaciones entre católicos de distintas nacionalidades con vistas a una mejor y más clara comprensión de los problemas internacionales; estudiando y profundizando las enseñanzas pontificias sobre la paz y dándolas a conocer en todos los medios sociales; estimulando la investigación de los aspectos morales y de las fórmulas prácticas de un nuevo orden internacional, los miembros de «Pax Christi» tratan precisamente de actualizar en el plano de las relaciones internacionales el potencial de paz de la Iglesia («La respuesta de la iglesia a la aspiración de la paz del mundo contemporáneo», Pax Christi, 1957-11, 6).

 

     Mugimenduaren egiteko nagusietako bat pedagogikoa da, izan ere gerraren kontrako eta bakearen aldeko ekintza nagusietako bat, bakezaletasunak landu behar duena, bakerako heziketarena omen da. Zentzu horixe ematen dio Pax Christi-k antolatu ohi duen Bakearen egunari ere («Día de la paz», El Diario Vasco, 1958-05-18).

     Mugimenduak koherentzia, erakuntza eta batasuna behar ditu, gure autorearen iritziz, bere araudi eta estatutuekin, Elizaren arauen barruan[52]. Araudi horrek, ordea, bere maila eta eskakizun ezberdinak ditu, Mugimenduaren zuzendarientzat eta bestelakoentzat. Hain zuzen ere, zuzendariek ez lukete inolako alderdi politikotan egon behar, adibidez, beraren iritziz, alderdietatik guztiz autonomo izan behar duelako Mugimenduak; era berean, nazioarteko istiluen barruan egon daitezkeen irtenbide politiko konkretuen aurrean, Mugimenduaren postura ofizialak ezingo luke jarrera «partidista» hartu. Adibidez, Pax Christi mugimenduak ezingo luke ofizialki «koexistentziaren» estrategia politiko-militarraren alde agertu, Eliza ofiziala bera lotzen delako. Dena dela, Mugimenduko bazkideak bere aldetik estrategia horren aldeko jarrera erakustea bere esku izango du. Horrelako eskakizunak bere mugak jartzen baldin badizkio ere Mugimenduan ari denari, onurak handiagoak izan daitezkeela uste du berak.

 

Mugimenduaren mistika

 

     Honako aitormen hau egin zuen Pax Christi mugimenduaren batzarraren aurrean 1955ean egindako hitzaldian:

 

Si j'ai été de plus en plus attiré para PAX CHRISTI, si je me suis engagé dans ce Mouvement, si je lui consacre une belle partie de mon existence, c'est justement parce qu'il embrasse, en même temps, les deux aspects fondamentaux de l'action pour la paix que je viens de signaler à votre attention («Conférence du congrès Pax Christi. Paris 19-20 Mars 1955», 1955-06-12, 64).

 

     Bi alderdiok honako hauek dira, beraren ustez Mugimendua justifikatzen dutenak: Bakearen zentzu transzendentearen lekukotza, batetik, eta bakearen aldeko ekintza historikoa, bestetik. Edo bere hitzak zuzenenean erabiliz: «errealismoa» eta «mistizismoa»[53].

     Pax Christi-ren 'mistizismo errealista', berriz, ez da inolaz ere utopikoa, «réalisme clairvoyant» (errealismo burutsua) baizik. Bere errealismo historikoan, mistika hitza atsegina du Karlos Santamariak; eta Pax Christi-ren 'mistizismoa' aldarrikatzen du. Bi esanahi aurkitzen dizkio 'mistika' hitzari: adiera teologikoan, mistikoa da bere baitatik irtenik edo, Jainkoaren maitasunean Haren ikuspen dohatsura goratu dena[54]; zerbaiten mistikaz diharduela diogu, baita ere, inolako interes pertsonalik gabe eta bere gogo eta bihotz osoz helburu handiren baten alde diharduenari buruz[55].

     Mugimenduaren 'mistizismoak' bi adierak bateratu behar ditu, beraren iritziz. Zentzu horretan mistika du bere barruan Pax Christi mugimenduak; areago, 'mistika da'. Biak guztiz lotuta eta elkarreraginean ulertzen ditu Pax Christi-ren espirituan eta jokabidean. Horrelaxe ulertzen du Mugimenduaren berezitasuna, kristauen artean egon daitezkeen bestelako mugimendu edo jokabide bidezkoen artean ere[56].

     Mugimenduaren eta bertako partaideen bokazioa 'zubigileak' izatean ikusten du: taldeko egoismoak bereizita dauden munduen artean lotura egiteko, zehazkiago mundua banatua dagoen bi bloke ideologiko-politikoen artean komunikazioa sortzeko[57].

     Beraren iritziz, ordea, ezin dezakete zubigintzaren eginkizuna bete ez eszeptikoek, ez zinikoek, ez 'ideologistek', ez agnostikoek, ez moralik gabeek, ez eklektikoek. Norberaren interesaren, egoismoaren eta etsipenaren gain ere ezin daiteke zubirik eraiki: «L'égoïsme, l'incroyance, le désespoir, c'est la muraille. La croyance, l'espérance, l'amour, c'est le pont» («Conférence du congrès Pax Christi. Paris 19-20 Mars 1955», 1955-06-12, 70).

 

Mugimenduko kidearen erantzukizun pertsonala

 

     Pax Christi mugimendua gehienbat kristau laikoena izanik ere, Eliza ofizialaren mugimendua da. Horregatik, beraren jarrerek ere nolabaiteko ofizialtasuna dute. Hori zehaztu beharra aurkitu zuen Karlos Santamariak, Apostolutza Sekularraren II. Kongresuan eman zuen hitzaldian:

 

Nuestro movimiento es un movimiento estrictamente católico, directamente dependiente de la jerarquía eclesiástica y presidido en cada país por un Obispo designado por la misma («La respuesta de la iglesia a la aspiración de la paz del mundo contemporáneo», Pax Christi, 1957-11, 6).

 

     Beraren ustez, horrek ez dio askatasunik eta erantzukizunik kentzen militanteari; eta, bestalde, hierarkiarekiko lotura hori emankorragoa izan daiteke, eraginkortasunaren aldetik.

 

Il est vrai qu'un catholique, en s'engageant dans notre Mouvement, peut perdre une partie de sa liberté, surtout s'il assume des rôles dirigeants dans PAX CHRISTI. Mais cette perte sera fortement compensée par l'épanouissement de son action, par les avantages et l'efficacité d'une action commune en union visible avec les Pasteurs de l'Église («Responsabilité et limites du membre de Pax Christi», Pax Chisti, 1956-01-27, 69)[58].

 

     Zein da orduan bertako kideak duen eginkizun eta erantzukizun pertsonala?

     1955ean txosten bat irakurri zuen Mugimenduaren batzarrean, gero (1956) Pax Christi aldizkarian argitaratua, oso dokumentatua, aita santuen eta bestelako kristau-autoreen aipuekin, honelako titulu pean: «Les responsabilité et limites du membre de Pax Christi à l'égard de la paix temporelle». Batzarreko lanetarako oinarritzat erabiltzekoa zen hitzaldia; horregatik azkenean partaideentzat galderak eta eginkizunak ipiniak zituen. Bertan Mugimenduko kideak duen askatasuna eta hartu behar duen erantzukizun pertsonala defenditzen ditu.

     Horren oinarriak bi hauek dira: a) Bakearen eta gerraren arazoa ez dago printzipiotan bakarrik, eta ez dago printzipiotan nagusiki, egoera konkretuetan eta erabaki konkretuetan baizik; b) Eliza ofizialaren dirigismoa uxatu eta aldendu behar du kristauak berak, bere erantzukizuna hierarkiaren eskuetan utzi gabe. Ezta agintari zibilengan ere... Hori errazkeria besterik ez litzateke.

     Hasteko, kristauak bere erantzukizun pertsonala du Pax Christi mugimenduaren barruan. Kristauak ez du egon behar ea zer esango Elizak edo Aita Santuak: «Esta actitud no es válida. Es, por el contrario, deplorable en extremo, porque ni la Iglesia, ni el Papa, ni el Movimiento 'Pax Christi' pueden suplir mi propia responsabilidad» (654, 21).

     Bere erantzukizuna bere gain hartzeko unean bi arazo edo aurkitzen ditu Mugimenduko kideak: a) Nola jokatu lankidetzan bestelako mugimenduekin; b) zein lotura modu behar du Eliza hierarkikoarekin?

     Edozein kristaurentzako irizpideak balio ote dute hemen Mugimenduko kidearentzat? —Beherago emango ditugu, autorearen ustez kristauak bete beharreko baldintzak.

     Kristauak, eta baita Mugimenduko kideak ere, bestelako ideologiaz bakearen alde lana egiten duten mugimenduetako kideekin lankidetza eratu behar du, kristauek ez baitute denbora-mailako bakeari buruz kontzeptu bereizirik. Pax Christi Mugimendua katolikoa eta hierarkikoa izanik ere —orduko beste Apostolutza Sekularren mugimendu asko bezala—, ez du bere ekintza esklusibotzat hartzen:

 

Pero esto no significa en modo alguno que nosotros pretendamos fabricar una paz separada, una paz católica, paz exclusiva de los católicos o para los católicos, que no tendría ningún sentido («La respuesta de la iglesia a la aspiración de paz del mundo contemporáneo», Pax Christi, 1957-11, 6).

 

Eta geroxeago:

 

En este sentido puede decirse que 'Pax Christi', como la Iglesia misma, se abre también a todos estos hombres y espera aunar sus esfuerzos con los de ellos en favor de la paz («La respuesta de la iglesia a la aspiración de paz del mundo contemporáneo», Pax Christi, 1957-11, 3).

 

     Baina noraino joan daiteke bestelako bakezaleekin lankidetza horretan, kristauaren bakezaletasunak bere mugak baldin baditu, eta Elizak, bakearen gainetik justizia ipintzen duenean, indarkeria zuzena, gerra zuzena defenditzen baldin badu? Izan ere, beherago erakutsiko digunez, denbora-mailako bakearen aldeko ahaleginak bere mugak ditu kristauarentzat, hura ez delako ondasun gorena eta absolutua.

     Bestalde, lankidetza horrek bestelako mugak izan ditzake, dio autoreak, Elizaren araudiaren eta obedientziaren arabera. Kristau profetismoaren eta hierarkiarekiko obedientziaren arteko gatazka praktikoa historian zehar santuek bizi izan dute, beraren iritziz. Horiengandik ikasbidea hartu beharko lukete Elizaren barruan bakearen alde dihardutenek ere[59].

     Beraren ustez, Eliza hierarkikoaren obedientziaren pean jokatzeak ez dio kristau bakoitzari bere burua eta kontzientzia erabiltzea eragozten. Areago, obedientziaren pean diharduen kristaua bakearen defendatzaile hobea izango da, Elizaren aginduen kontra diharduena baino.

 

Mugimenduaren espiritualitatea: unibertsaltasuna

 

     Esaldi oso zorrotzez definitzen du Mugimenduaren espiritualitatearen funtsa:

 

La pretensión de 'Pax Christi' no puede ser más simple ni más clara: hacer que los católicos vivan más católicamente, es decir, más universalmente su fe («Qué pretende Pax Christi», Incunable, 1958-05).

 

     Unibertsaltasunaren ideia etengabe dator Karlos Santamariaren idazkietan, Bake iraunkorraren oinarritzat ipinita. Atal nazionalen gainetik, erakunde benetan internazionala izatea eskatzen dio unibertsaltasunak Mugimenduari. Unibertsaltasun horixe da, gainera, Mugimenduak bere militanteengan eta kristau guztiengan zabaldu nahi duen espiritualitatea: «bakearen espiritualitatea», gure autoreak dioenez.

     Taldeko ekintzarako tresna izateaz gainera, espiritualitate pertsonalerako bidea da, beraz, militanteentzat Mugimendua, hori baita, beraren ustez, bake-ekintzarako oinarria: «lo que se pretende en 'Pax Christi' es una empresa de conversión y de perfeccionamiento religioso» («Qué pretende Pax Christi», Incunable, 1958-05). Beste herrietara eta bizimoduetara norbere burua irekitzea esan nahi du, besteren artean, konbertsio horrek... Unibertsaltasuna!

 

Aurrera begira

 

     1985ean 40 urte bete zituen Pax Christi mugimenduak. Karlos Santamariari eskatu zioten orduan bere hitza esan zezan, Pax Christi aldizkarian; berak iritzi oso aldekoa du Mugimenduaren historiari eta etorkizunari buruz. Beraren ustez, Mugimenduak lan bikaina egin du urte horietan bere hiru ildotan: espiritualean, intelektualean eta praktikoan; eta honela dio Mugimenduaren gaurkotasunari buruz:

 

Même si la situation historique s'est profondément modifiée depuis les premières rencontres catholiques de l'après-guerre, la tâche de Pax Christi n'a rien perdu de son importance dans un monde comme le nôtre, hanté par la menace de la guerre nucléaire et la division en deux blocs hostiles («Education à la paix souvenir du passé et imagination du futur», Semaine des intellectuels catholiques, 1985-11).

 

     Pax Christi-ko gidaritza utzi ondoren, Karlos Santamariak bere lan intelektualean heziketakoan (idatzien eta hitzaldien bidez) eta praktikoan jarraitu zuen, agian ez izen jakineko mugimenduren batean, baina bai mugimendu bakezale zabalean; berak bere burua munduko mugimendu bakezale horretan kokatzen du, nahiz eta sarritan aski kritiko agertzen den horretako zenbait jokabideri buruz.

     Beraren iritziz, aurrera begira, heziketa-lanarekin batera, irudimena behar da bakearen alde lana egiteko. Arma nuklearrak omen ziren urte horretan bakezalearen kezkarik handiena; horiek desagertzearen inguruan bideratu beharko zukeen ahaleginik handiena ere[60].

 

 

[46] Oraindik sekzio nazionalak ditu mugimenduak 22 estatu edo herrialdetan, Europan, Amerikan, Asian eta Ozeanian. Espainian eta Euskal Herrian desagertua da mugimendua.

[47] 1949ko uztailaren 21ean La Voz de España egunkarian «El Cristianismo, ¿puede y debe evitar las guerras?» izenpeko artikuluaren azken paragrafoan aurkitzen dugu Mugimenduari buruzko, areago, berorren kongresuari buruzko, lehen aipua: «Mas, quede bien claro también, que la Paz de Cristo no coincide exactamente con la 'paz a todo precio' que algunos propugnan en el momento presente. Porque el cristiano estima que hay valores más nobles, más elevados y deseables que la paz misma. Y que hay males más terribles que la guerra. Discriminar y jerarquizar estos valores es muy importante y a ello ha dedicado sus tareas un Congreso de teólogos reunidos el pasado mes de mayo en Oropa, bajo la dirección de la Asociación Católica Internacional 'Pax Christi'».

[48] Honela zioen: «Los católicos empiezan a preocuparse seriamente de este problema de la paz. Aunque con algún retraso, muchos comienzan ahora a darse cuenta de que precisamente como cristianos tienen algo que hacer sobre esto. Ya durante las últimas guerras algunos se habían decidido a promover campañas de oración y penitencia entre los beligerantes, sin distinción de bandos, y la empresa parecía haber dado frutos de amor admirables. Últimamente la Jerarquía de Alemania, Francia, Bélgica, Italia, Holanda y Suiza han acogido el movimiento titulado 'Pax Christi', que es todo un símbolo de los tiempos que corremos...».

[49] Arestian aipaturiko artikuluan zioen: «Ningún País debe estar al margen de este movimiento de paz cristiano. ¿No sería esto mismo un signo de mala voluntad? Todos los pueblos somos solidarios. La guerra no se detiene hoy en ninguna frontera. Las ciudades alegres y confiadas deben despertar. Sus habitantes deben cubrirse de ceniza y hacer pública penitencia para impetrar de Dios el beneficio de la paz. De hecho, son pocos los que se inquietan en los países que, por un singular privilegio, han estado alejados de las últimas contiendas. Pero esta situación de indiferencia ha de modificarse, sencillamente porque no es cristiana y porque, además, no es razonable».

[50] Honela aurkezten du, bada, Pax Christi-ren manifestua: «He aquí unas palabras del manifiesto de 'Pax Christi' que nuestros lectores españoles, acaso menos interesados hacia estos problemas, deben meditar. Sus afirmaciones no son exageradas: expresan un estado de ánimo muy real en el mundo de hoy». Eta manifestuaren hitzak aipatzen ditu: «A mediados de este siglo, época de cambio y renovación, decisiva para el porvenir de la humanidad, los pueblos, las razas y las naciones tiemblan en una angustia sin límites ante la amenaza de una guerra más espantosa, por su extensión, su carácter total y la potencia de las máquinas mortíferas, que todas las crisis sufridas por la especia humana hasta el presente.

Los cristianos participan de esa angustia; la llevan consigo como todas las miserias de los hombres. No pueden permanecer indiferentes ante la perspectiva de una guerra que estaría a punto de aniquilar la civilización, de arruinar por mucho tiempo los valores morales, de debilitar enormemente la vida religiosa y corromper para siglos la historia de la humanidad en marcha hacia su Creador.

¿No son los cristianos hijos del Padre de todos los hombres y hermanos de Cristo, Príncipe de la Paz? No son ellos los depositarios y los testigos del Amor, única causa efectiva de la paz?

Y los católicos ¿no llevan ese bello nombre, que significa universal? No han sido invitados infinidad de veces por los Papas y por toda la Jerarquía eclesiástica a realizar un trabajo obstinado y eficaz por la paz de Cristo en el reino de Cristo?

Pax Christi, unión de oración, de pensamiento y de acción por la paz del mundo, aprobada y alentada por la Iglesia, quiere contestar a estas consignas, a estas necesidades, a esta misión, a esta vocación.

Los hombres no conocerán la paz —esa paz que el mundo no puede dar— si ellos no la piden por medio de la oración a Dios, Autor de toda paz. Pax Christi quiere difundir en las gentes el pensamiento cristiano por la paz. Quiere enriquecer y hacer este pensamiento por medio del estudio, adaptándolo a las necesidades presentes.

Los hombres no conocerán la paz si no actúan, si no se arriesgan, si no sufren generosamente por la paz bajo la dirección del Espíritu Santo, Espíritu de luz, de fuerza y de paz. Pax Christi quiere agrupar a los cristianos para una acción inmediata, práctica y eficaz en favor de la paz».

[51] «Existe un apostolado de la paz al que el Santo Padre nos ha invitado y nos invita constantemente en sus discursos y mensajes. El movimiento que tengo el honor de representar aquí, «Pax Christi» —Apostolutza Sekularraren Munduzabaleko II. Kongresuan eman zuen berak hitzaldi hau—, se halla precisamente consagrado a este género de apostolado».

[52] «Les membres de PAX CHRISTI, et surtout les dirigeants, sont soumis à des exigences concrètes de caractères divers, visant la pureté du Mouvement et la soumission de celui-ci au magistère et à la discipline de l'Église» («Responsabilité et limites du membre de Pax Christi», Pax Christi, 1956-01-27, 67).

[53] «L'attitude chrétienne pourrait être donc caracterisée comme un réalisme mystique ou, si vous le prefèrez, comme un mysticisme réaliste» («Conférence du Congrès Pax Christi. Paris 19-20 Mars», 1955-06-12, 65).

[54] «L'homme dépouillé de tout, enlevé par le divin amour, l'homme qui est conduit par Dieu et emporté par Lui dans son sein vers les sommets de la vision éternelle».

[55] «... un homme qui s'engage totalement, aussi totalement et définitivement que possible, en faveur d'une idée généreuse, un homme qui s'emploie existentiellement, qui fait le don de soi, par-dessus tout intérêt, tout calcul, toute limitation, un homme qui sacrifie tout parce qu'il agit en contact avec l'absolu ou avec ce qu'il croit être l'absolu» («Conférence du Congrès Pax Christi. Paris 19-20 Mars», 1955-06-12, 67).

[56] «Un mouvement purement spirituel de prières et de sacrifices pour la paix serait sans doute une chose excellente, mais risquerait de fausser notre attitude et l'attitude de l'Eglise en face du problème. Au contraire, une organisation destinée à l'action purement temporelle et qui, en partant des bases humaines plus ou moins inspirées par le message évangélique, oublierait le potentiel, naturel et surnaturel, de paix, enfermé dans le Corps Mystique du Christ, me semblerait une parfaite utopie, une aventure de pygmées, une entreprise folle, condamné d'avance à l'échec» («Conférence du Congrès Pax Christi. Paris 19-20 Mars», 1955-06-12, 64).

[57] «Il y en a parmi les chrétiens qui sont comme des chapelles vivantes, Il y en a qui sont comme des voix qui clament dans le désert. Il y en a aussi qui sont comme des forteresses. Je les admire et je les aime [...]. Mais nous, nous sommes comme des ponts. Dépassant la tâche des Paciaires du Moyen-Age, mais dans leur même ligne, notre mission consiste à réduire les distances, encore trop longues entre les membres du Corps Mystique, à mettre en communication les rivages opposés de ce grand océan des égoïsmes collectifs...» («Conférence du Congrès Pax Christi. Paris 19-20 Mars», 1955-06-12, 4). Beste nonbait askozaz argiago esaten du zubigileen eginkizuna, Aita Santuak erabilitako «bakearen zubia» aipatuz: «Esta vez es el Papa quien ha hablado de 'puente', de un 'puente de paz', un 'puente espiritual y cristiano' a través del cual puedan unirse los dos bloques internaciones que hoy se oponen: el mundo de las naciones occidentales y el de los pueblos comunistas o dominados por el comunismo» («Un puente de paz entre los dos mundos», Ya).

[58] 'Ekintza Katoliko' izeneko mugimendu eta organismo ezberdinetan horrelako eztabaidak aski leku zabala eta luzea izan zuen: Hierarkiaren menpekoak zirenez zuzenean, militante bakoitzaren erantzukizuna, askatasuna, hierarkiarekiko menpekotasunaren zentzua eta premia, etab.

[59] Suhard Kardinalarengan oinarrituz, honela dio: «Ceux qui paraissent plus ou moins scandalisés, à cause des limitations que l'Église impose à notre action pacifique, devraient s'inspirer de la conduite de ces saints. Le membre de PAX CHRISTI se doit à l'obéissance et à l'amour de l'Église; il se doit à la sageresse et à la prudence de l'Église plus qu'à sa propre prudence et à sa propre raison humaine» («Responsabilité et limites de membre de Pax Christi», Pax Christi, 1956-01-27, 65).

[60] «De nos jours, la lutte pour la paix se centre surtout sur la lutte contre les armes nucléaires et post-nucléaires: comment les supprimer, comment les faire disparaître de l'espace terrestre et sub-lunaire?» («Éducation à la paix, souvenir du passé et imagination du futur», Pax Christi, 1985-11).

 

  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es