EHUsarea-24-Kongresuak

Kongresuak-orokorra

Graduondoko Sare Latinoamerikarraren Kongresuak

Irudia

          Gure unibertsitatearekin batera Graduondoko Sare Latinoamerikarra osatzen duten unibertsitateek goreno mailako komunitate akademikoa osatzen dute, eta bi urtetik behin nazioarteko kongresu batean biltzen dira. Kongresu horrek aukera aparta eskaintzen du elkartzeko, informazioa eta ezagutza trukatzeko eta doktoregaiek beren ikerketetan egiten dituzten aurrerapausoak aurkezteko. Sarea finkatuz eta garatuz joan de urte hauetan EHUn matrikulatu diren ikasle latinoamerikarrak milatik gora izan dira.

Kongresuen helburu nagusiak dira:

  • Lationamerikan ematen diren doktorego programetako ikerketa lerroak ebaluatzea eta finkatzea, globalizazioak eragindako arazo eta erronka nagusiak diziplinarteko ikuspegitik aztertuz.
  • Sareko unibertsitateetako irakasleen arteko topaketak ohizkotzea.
  • Doktoregaien arteko topaketa positiboak direnak areagotzea, doktoregaiek diziplina anitzeko doktorego ikerketak truka ditzaten.
  • Informazioa eta ezagutza partekatzeko tresnak ezartzea, eta ikertzaileei unibertsitate bakoitzaren bailabide guztiak erabiltzen uztea.

Kongresuak-egindakoak

Egindako Kongresuak

          Dagoeneko egin diren kongresuak hauek dira:

  • Nazioarteko VII. Kongresua: "Zuzenbidea, Filosofia, Ekonomia, Soziologia, Psikologia, Hezkuntza eta Meatzaritza Mundu Global batean", Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoan (UASD), Santo Domingon (Dominikar Errepublika), 2022ko azaroaren 15etik 18ra. https://www.ehu/eu/web/masterrak-eta-graduondokoak/graduondoko-sare-latinoamerikarra/kongresuak/ehured-22
  • 2019an Txilen izandako arazo sozialek ekitaldia bertan behera uztera behartu gintuzten
  • Nazioarteko VI. Kongresua: "Zuzenbidea, Filosofia, Ekonomia, Soziologia, Psikologia eta Hezkuntza Mundu Globalean: Kultura Bizikidetza komunikatiborako Bakea eta Justizia", Universidad Autónoma de Santo Domingo (UASD) eta Instituto Global de Altos Estudios en Ciencias Sociales (IGLOBAL), Santo Domingo (Dominikar Errepublika), 2017ko azaroaren 7 tik 10era. https://www.ehu.eus/eu//web/masterrak-eta-graduondokoak/graduondoko-sare-latinoamerikarra/kongresuak/ehured-17
  • Nazioarteko V. Kongresua: "Zuzenbidea, Filosofia, Ekonomia, Soziologia, Psikologia eta Hezkuntza Mundu Globalean", Natal (Brasil), 2015eko urriaren 20tik 23ra.
  • Nazioarteko IV. Kongresua: "Zuzenbidea, Filosofia, Ekonomia, Soziologia, Psikologia, Hezkuntza eta Informatika Mundu Globalean: Gizartearen Eraldaketarako Hausnarketak", Universidad Rafael Landívar, Guatemalako Hiria (Guatemala), 2013ko urriaren 22tik 25era.
  • Nazioarteko III. Kongresua: "Zuzenbidea, Filosofia, Ekonomia, Soziologia, Psikologia eta Hezkuntza Mundu Globalean", Universidad Michoacana de San Nicolás de Hidalgo, 2011ko azaroaren 22tik 25era. Kongresu horretan printzipioen adierazpen bat sinatu zuten une horretan sarea osatzen zuten unibertsitate guztiek.
  • Nazioarteko II. Kongresua: "Zuzenbidea, Filosofia, Ekonomia, Soziologia, Psikologia eta Hezkuntza Mundu Globalean", Universidad San Antonio Abad del Cusco, 2009ko azaroaren 4tik 7ra.
  • Nazioarteko I. Kongresua: "Zuzenbidea, Filosofia, Ekonomia, Soziologia eta Pedagogia Mundu Globalean", Universidad Autónoma de Santo Domingo, 2008 urriaren 29tik 31ra.