Breadcrumb

Destacado - Akten liburua

RED-LATINOAMERICANA-POSGRADOS

Graduondoko Sare Latinoamerikarra

Irudia

UPV/EHUko irakasleek, 1997tik, Latinoamerikako unibertsitateetan eskolak eman izan dituzte master ofizialetan eta doktorego programetan, baita doktorego tesiak zuzendu ere, nazioarteko harreman eta lankidetzako proiektu zehatz baten barruan.

Gaur egun, Graduondoko Sare Latinoamerikarra osatzen dute 12 herrialdetako 17 unibertsitatek, UPV/EHUrekin hitzarmen bidezko lotura dutenek, eta kopuru hori handituz doa. Unibertsitate sare horrek gorengo mailako komunitate akademikoa osatzen du eta bertan ehun tesitik gora irakurri dira dagoeneko. Bi urtean behin, Graduondoko Sare Latinoamerikarrak nazioarteko kongresu bat antolatzen du bere egoitzetako batean, eta ekitaldi horrek aukera aparta eskaintzen du elkartzeko, ezagutzan sakontzeko eta informazioa trukatzeko, baita doktoregaiek beren ikerketetan egiten dituzten aurrerapausoak ezagutarazteko ere.

Gaur egun Juana Goizueta Vértiz doktoreak zuzentzen du Graduondoko Sare Latinoamerikarra.

Informazio gehiago

Irudia
Irudia