CECILIA FERNÁNDEZ

Centro de Investigación Micaela Portilla Ikergunea, Oficina 3.2
Calle Justo Vélez de Elorriaga, 1
01006 Vitoria-Gasteiz

cfernandez084@ikasle.ehu.eus

Formakuntza:

Euskal Ikasketetan graduatua naiz UPV/EHUn (2017-2021) eta Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentaleko masterra ikasi dut unibertsitate berean (2021-2022). Institutuan sintaxiko ariketetan zaletu nintzenetik, ez nau hizkuntzarekiko grinak utzi eta horrek ekarri ninduen hizkuntzalaritzaren inguruko ikasketetara. 2021 urtean, Ikasiker bekaren bidez, Gogo Elebiduna ikertaldearekin lankidetzan jardun nuen, Beatriz Fernándezen zuzendaritzapean adberbioez gogoeta egiten. Ildo beretik, Master Amaierako lana modifikatzaile adberbialez eta euskaraz -ki atzizkiaren bidez sortutako adberbialez egin dut.

Orain, kotutela bidezko tesia egiten nabil (2022- ) modifikatzaileen inguruan EHUko Gogo Elebiduna ikertaldean eta UPPAn (Université de Pau et des Pays de l’Adour), Baionako IKER UMR5478 ikergunean. Tesia Beatriz Fernándezen (UPV/EHU) eta Urtzi Etxeberriaren (CNRS-IKER) zuzendaritzapean garatzen ari da eta horretarako, Espaniako Unibertsitateen ministerioaren doktore-aurreko FPU beka jaso dut [FPU21/05860].

Hizkuntzak:

euskara (lehen hizkuntza), gaztelera (lehen hizkuntza), ingelesa (C2), frantsesa (C2)

Kanpoan egonaldiak:

2019/09-2019/12

Erasmus+ programaren bidez: Concordia University, Montreal (Kanada).

 Iker-ildoak:

Sintaxi teoria, tipologia, psikohizkuntzalaritza, adberbioak, adposizioak, gramatika-kategoriak, modalak

Bekak:

  • Erasmus+ KA107 beka (2019-20)

Erakundea: Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua (SEPIE)

  • Ikasiker lankidetza-beka (2020-21) [IkasC_2020_1_0039]

Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila

Comments are closed.