Izenburua Parte hartu Gogo Elebiduna ikertaldeko EHBE proiektuan!
Azpititulua: Euskarazko 15.000 hitzen balio emozionala ebaluatzeko ikerketa
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gogo Elebiduna ikertaldeak, EHBE proiektuan parte hartzeko deialdia egiten du. Ikerketa honen helburua euskarazko hitzen balio emozionala ebaluatzea da, eta horretarako, euskal hiztunen laguntza behar dugu.
Nork har dezake parte?
- Euskara maila ertain-altua duten pertsonak
- 5 minutuko ariketa sinple bat egiteko prest daudenak
Zer egin behar da?
- Euskarazko hitzen balio emozional subjektiboa adierazi
- Ariketa egiten den bakoitzean, partaide bakoitzak 100 hitz ebaluatuko ditu.
- Ariketa online egin daiteke, edonondik eta edonoiz, mobilean, tabletean edo ordenagailuan.
- Euskarazko 15.000 hitzen balio emozionalak bildu nahi ditugu, beraz, ariketa behin baino gehiagotan egin daiteke. Zerrenda bakoitzean hitz ezberdinak ebaluatuko dituzu.
Garrantzitsua: Ariketa erabat anonimoa da, eta pertsona bakoitzak nahi adina aldiz bete dezake, jarraian edo egun ezberdinetan. Asko eskertuko dugu guztion laguntza!
Nola parte hartu?
- Sartu esteka honetan: https://farm.pcibex.net/p/hgJoDm/
- Edo eskaneatu QR hau mobilarekin:

- Inkesta honek EHUko ziurtagiri etikoa lortu du Gizakiekin lotutako Ikerketarako Etika Batzordearen berrespenarekin (GIEB-EHU: PI_2026_056)
Zozketan parte hartu nahi duzu?
Ariketa egiteagatik eskerrak emateko, zozketa batean parte hartzeko aukera eskaintzen dizugu. Horretarako, ariketa amaitu ondoren, azken pantailan 8 letratako kode bat sortuko zaizu. Kode hau kopiatu edo gorde behar duzu. Ondoren, zozketan parte hartzeko formulario batera bideratuko zaitugu. Bertan, ariketa amaitzean jasotako erabilera-bakarreko kodea eta zure kontaktatzeko eposta helbidea edo telefono zenbakia formulario honetan sartu beharko dituzu. Kodea zuzen kopiatu behar da, ziurtatuko baitugu ariketa bukatu duten partaideek sartutakoa dela. Zozketan parte hartzeko kode ezberdinak lortzeko, ariketa nahi-beste alditan egin dezakezu. Euskarazko 15.000 hitzen balio emozional datuak bildu nahi ditugu, beraz, ariketa egiten duzun bakoitzean hitz ezberdinak ikusiko dituzu.
- Zozketarako bilduko ditugun datuak (helbide elektronikoa edo telefonoa) EHUko datuen babeserako tratamendua aitortua du klausula honen bidez: TI0091.
Sariak:
- Parte-hartzaile guztien artean, EHU Dendan edozein produktu erosteko 50€ko balioa duten 10 bono zozketatuko dira:

- Zozketa balio emozionalari buruzko (lehen faseko) datu guztiak biltzerakoan egingo da. Zuen laguntzarekin, 2027ko otsaila inguruan bukatzea aurreikusten dugu.
- Sarituen kodeak weborri honetan argitaratuko dira.
- Zozketa egin baina astebete lehenago zuekin harremanetan jarriko gara abisatzeko.
Informazio gehiago:
- EHBE proiektua: https://www.ehu.eus/HEB/ehbe
Harremanetarako:
- Mikel Santesteban Insausti: mikel.santesteban@ehu.eus
- Itziar San Martín Egia: itziar.sanmartin@ehu.eus
- Kepa Erdozia Uriarte: kepa.erdozia@ehu.eus
Animatu eta parte hartu! Zure laguntza ezinbestekoa da euskarazko hitzen balio emozionala hobeto ulertzeko.
