Azken ekitaldia → Deskribapena
Ekainaren 8an den Ozeanoen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, Bizkaia Aretoan urtero (2023.urtetik aurrera) Bizkaia Aretoan (EHU) proiektuaren azken ekitaldia ospatzen dugu.
Kongresu itxura duen ekitaldia da. Fitoplanktona, zooplanktona, meiofauna, mikroplastikoak, dibulgazioa edo inklusibitatea ikertzen duten adituak gonbidatzen ditugu, eta kohesio-jarduerak egiten dira parte hartzen duten taldeen artean. Egunean zehar egoten diren espazioak eta tailerrak elkarrekin diseinatzen dira zeintzuk erakusten duten, alde batetik, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonekin lan egiten duten hirugarren sektoreko gizarte-elkarteen egunerokotasuna eta, bestetik, zientzia- eta hezkuntza-proiektuan gainditu dituzten erronkak. Ekitaldia online jarrai daiteke.
Aurreko edizioetan gonbidatuak izan diren adituak:
- Donostiako Itsaspeko Zinema Zikloa(CimaSub)
- Ulf Jondelius doktorea. Swedish Museum of Natural History ikertzailea eta animali ornogabe mikroskopikoetan aditua.
- Sara Lizarza, Mater Ingurumen hezkuntzako itsasontzi-museoaren proiektuen arduraduna.
- Cecilia Teodora Satta doktorea (Sardiniatik). Fitoplanktonean aditua, hurrengo hitzaldia aurkeztu zuen: “Phytoplankton: the microscopic ‘engine’ of oceans”.
- Aurora Requena “Plancton, divulgación y servicios marinos” enpresako zuzendrikideak, hurrengo hitzaldia aurkeztu zuen: “Sexo en el mar”.
- Jon Molinero Ortiz doktoreak eta “Yemanyá – Agua y Conservación” (Ekuador) GKE-ko kideak hurrengo hitzaldia aurkeztu zuen: “Sea turtle conservation and coastal microplastic pollution in Northern Ecuador (Pacific Ocean)”.
- Artemisa Gonzalez gizarte-langilea eta desgaitasunaren LGTBI aktibista, nabigazio zientifiko inklusiboan esperientziaduna. Hurrengo hitzaldia aurkeztu zuen: Gorputz dibertsoak entzuten dituen zientiza: irisgarritasuna itsas-jardueretan”.
POSTER ERAKUSKETA
Kontuz! Ez nazazu zapaldu! Proiektuko emaitzak Bizkaia Aretoan (EHU) egoten dira ikusgai 15 egun irauntzen duen erakusketa batean.
Publiko orokorrari zabaldutako erakusketa zientifiko-dibulgatiboa da eta bertan, proiektuko parte-hartzaileek hondartzetan aurkitu dituzten organismo mikroskopiko eta mikroplastikoen inguruko nondik norakoak haiek diseinatu eta sortutako jolas, maketeta, poster interaktibo, poster zientifiko edota bideo formatuetan egoten dira ikusgai.
Modu honetan, gizarteari hurbiltzen diogu Euskal kostaldeko hondartzetan sortutako ezagutza zientifikoa, modu interaktibo batean. Gainera, navilens kodeak sortu ditugu erakusketa audio gidatuz jarraitu ahal izateko.
2025eko ekainak 9ko egitaraua
- 9:30-10:00: Izen-ematea. Bizkaia Aretoa
- 10:00-10:10: Ongi etorria
- 10:10-10:20: CIMASUB-en film laburren proiekzioa
- 10:20-10:50: Jon Molinero ikertzaile gonbidatuaren dibulgazio-hitzaldia “Sea turtle conservation and coastal microplastic pollution in Northern Ecuador (Pacific Ocean)”
- 10:50-11:00: CIMASUB-en film laburren proiekzioa
- 11:00-11:30: “Gorputz dibertsoak entzuten dituen zientzia: irisgarritasuna itsas-jardueretan” hitzaldia, Artemisa Gonzalez gizarte-langileak
- 11:30-11:50: Ordezkari akademikoen agurra
- 11:50-12:00: Sari-banaketa
- 12:00-14:00: Zuek egindako poster erakusketara eta hainbat elkartek prestatutako txokoetara bisita.
2025eko ekainak 9ko argazkiak
Azken ekitaldiaren argazkiak 2024ko ekainak 7
Azken ekitaldiaren argazkiak 2023ko ekainak 8
2025eko ikertzaileen Europako gaua elkarrekin ospatzeko, G-9 Unibertsitate taldea osatzen duten erakundeen proiektuaren barne dagoen ekimena.
Jarduera hau UPV/EHUko Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzak diruz babesten du, Europar Batasunak finantzatzen duen “Horizonte Europa: Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programa”-ren barruan, 101162477 zenbakidun dirulaguntza akordioaren bitartez.