Edukiak

Uda ikastaroa: “La realización de las reestructuraciones empresariales desde una perspectiva jurídica: sus mayores dificultades y las propuestas de solución” (2019ko ekainak 20-21)

Lehenengo argitaratze data: 2019/07/11

Ekainak 20 eta 21 egunetan, Donostiako Miramar Jauregian eta EHUko Uda Ikastaroen barnean, “La realización de las reestructuraciones empresariales desde una perspectiva jurídica: sus mayores dificultades y las propuestas de solución” ikastaroa ospatu zen.

Jardunaldien zuzendaria Alberto Emparanza Sobejano Irakaslea zen, Merkataritza Zuzenbideko Katedraduna eta Ikerketa Talde honetako Ikertzaile Nagusia. Bertan, sektoreko akademiko eta profesionalak bildu ziren enpresa-berregituraketarako existitzen diren tresna juridikoak aztertzeko helburuarekin.

Irekiera hitzaldia Jose Miguel Embid Irujo Irakasleak eman zuen, Valentziako Unibertsitateko Merkataritza Zuzenbideko Katedraduna. Bere gaia, ““Las reestructuraciones empresariales en el Derecho de sociedades: situación y principales problemas”.

Lehenengo txostenean, Jon Armendarizek, Deustuko Unibertsitateko Irakaslea eta KPMG-ko abokatua, enpresa-berregiturak nazioarteko ikuspuntutik aztertu zituen eta ondoren, Martin Recalde Llanosek, LSK Next Legal-eko abokatua, “Las reestructuraciones heterogéneas, especialmente de cooperativas”-ei buruz hitz egin zuen.

Solasaldi interesgarri baten ostean, goizeko azkenengo taldean enpresa-zuzenbidean garrantzia eta interes praktiko handia duten beste arlo batzuk aztertu ziren, enpresa-berregituraketatik urrunduz. Andrés Recaldek eta Enrique Garcíak, hurrenez hurren, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Merkataritza Zuzenbideko Katedraduna eta Irakasle Doktore laguntzailea, “El artículo 190 LSC: el conflicto de interés del socio y los efectos sobre los acuerdos sociales” hitzaldia eman zuten. Arancha Pérez Morionesek, EHUko Merkataritza Zuzenbideko Irakasle titularra eta Ikerketa Talde honetako kidea,  “El alcance del nuevo artículo 348 bis LSC”-ri buruz hitz egin zuen, gaur egungo kasu praktiko bat oinarri izanda.

Arratsaldeko aditu-taldean enpresa-zailtasunak direla eta egiten diren berregituraketei buruz aritu ziren. Konkretuki, talde horretan Alberto Emparanza Irakasleak “Reestructuración empresarial, modificación estructural y concurso” gaiarekin, David Fernández de Retana Gorostizagoiza, Deustuko Unibertsitateko Irakaslea eta Uria Menendez-eko abokatua, “El cumplimiento normativo en la empresa en contextos preconcursales y concursales. La posición del administrador” gaiarekin eta, azkenik, José Carlos Vázquez Cueto, Sevillako Unibertsitateko Merkataritza Zuzenbideko Katedraduna, “Reestructuraciones empresariales y responsabilidad de los administradores” gaiarekin, parte hartu zuten.

Ostiraleko lehen mahaian enpresa-berregituraketa kasu konkretuak aztertu ziren. Miguel Iribarrenek, Oviedoko Unibertsitateko Merkataritza Zuzenbideko Irakasle titularrak,  “El papel de los pactos de socios en las reestructuraciones empresariales”. Elena Leiñena Mendizábalek, EHUko Irakasle agregatuak,  “Un supuesto especial de reestructuración empresarial: la filialización a través de la enajenación de un activo esencial (art. 160 f) LSC)” kasua azaldu zuen. Azkenik, Isabel Fernández Torresek, Madrilgo Unibertsitateko Autonomoko Irakasle titularrak, “Los procesos de reestructuración en sociedades de capital público”-en ondorioei buruz hitz egin zuen.

Ikastaroaren helburua zen enpresa-berregituraketa hainbat ikuspuntutik ikastea betez, Madrilgo notarioa den Segismundo Álvarez Royo-Villanovak, Notariotzaren Kontseilu Orokorraren ordezkaritzan, notariotzaren ikuspuntua eman zuen bere “Las reestructuraciones empresariales desde una perspectiva notarial” hitzaldian.

Azkenik, amaierako hitzaldia, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Merkataritza Zuzenbideko Katedraduna den Cándido Paz-Ares-en esku egon zen. Konkretuki, “Reestructuraciones empresariales y Derecho de grupos”-ri buruz mintzatu zen.

Hitzaldien edukia, kalitate hobeezinekoa hizlarien profesionaltasuna dela eta, guztiak Enpresa Zuzenbideko adituak baitira, solasaldi interesgarriekin biribildu zen, praktikan arazo gehien sortzen dituzten gaiei buruz mintzo egiteko aukera eman zutenak. Horrela, Ikastaroa operadore juridiko ezberdinen topagunea bihurtu zen, non hauek jakintza eta esperientziak elkarbanatu zituzten, zalantza barik, hurrengo ikastaroetan egiten jarraitzeko gogoekin geratu zirelarik. 

Gainera, Zuzendaria, Alberto Emparanza Irakaslea, eta hizlariak, Arancha Pérez Moriones eta Elene Leiñenaz gain, Ikerketa Taldeko beste kide batzuk aktiboki parte hartu zuten moderatzaile bezala. Konkretuki, Aitor Zurimendi, Arantza Martínez Balmaseda eta José Manuel Martín Osante.