P

Pereda Ayo, Beñat

(Irakasle Atxikia)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Ingeniaritza Kimikoan titulatua Euskal Herriko Univertsitatean (UPV/EHU, 2006) eta Prozesu kimikoen Ingeniaritza eta Garapen Jasangarria Unibertsitateko Masterrean titulatua (UPV/EHU, 2007). Zientzia eta Hezkuntza Ministerioko bekaduna (2007-2011) doktoretza tesia burutzeko UPV/EHU-ko Ingeniaritza Kimikoa sailan, TKIS (Teknologia Kimikoak Ingurugiro Sostengarrirako) ikerkuntza taldean. Tesiaren baitan ikerkuntza egonaldia Queen´s University of Belfast-eko ikerkuntza zentroan, CenTACat (Centre for the Theory and Application of Catalysis). Nazioarteko Doktorea Ingeniaritza Kimikoan (UPV/EHU, 2012) Doktorego sari bereziarekin eta Espainiako Katalisi Elkartearen (SECAT) sari bereziarekin.

Ikerkuntza lana nitrogeno oxidoen (NOx) igorpena murrizteko teknologia katalitikoetan bideratua, zehazki, NOx biltegiratze eta erredukzio (NSR) eta erredukzio katalitiko hautakorrean (SCR). Teknologia katalitiko hauen modelizazioan eta optimizazioan ere lan egiten dut. JCR-an indexatutako 29 argitalpenen egilea naiz.

Barneko Lan Irakaslea lanaldi partzialean 2012-tik aurrera, Zientzia eta teknologia Fakultateko Ingeniaritza Kimikoa Sailean. Irakasle Atxikia lanaldi osoan 2013/2014 ikasturtetik, Ingeniaritza kimikoko Graduan hurrengo irakasgaien irakaskuntzan parte hartu dudalarik: Prozesu Kimikoen Zinetika, Prozesu Kimikoen Ekonomia Analisia, Energiaren Ingeniaritza, Ingeniaritza Kimikorako Zenbakizko Kalkulua, Esperimentazioa Ingeniaritza Kimikoan I eta II.