17. Oftalmologia Gela
![Oftalmologia Gela](/documents/1970815/0/sala_oftalmologia.jpg/3486bfd2-9a84-4faf-99ad-9771203f58d0?t=1394795023000)
Epalza doktoreak 1905. urtean aztertutako begi-globo osoaren prestakin anatomopatologikoak ikusgai daude, bere bisturien bildumarekin batera. Gela-bilduma Candina eta Damborenea doktoreen tresneri batzuk (esate baterako, arrail-lanparak, eskiaskopia erregelak, errefraktometroak, kanpimetroak, esferometroak, tonometroak, ukipen-lente zaharrak, eta abar) osatzen dute.