XSLaren edukia

Lan Zuzenbidea

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Titulazioa
Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
1
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala6090
Gelako p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgai honek titulazioaren zeharkako gaitasun hauek garatzen ditu:



-Ahozko komunikazioa: titulazioaren hizkuntza teknikoan ahoz komunikatu, transmititu eta elkarreragin behar bezala (eraginkortasunez). I.Eranskina

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+I+2014_05_22+CTG+Comunic+verbal.pdf/b736931f-e3ca-e0c7-83c1-f0364d01ad97

-Komunikazio idatzia: : Egokiro komunikatu, transmititu eta harremanak egin, titulazioaren beraren mintzaira teknikoaren idatzizko eran. II.Eranskina

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+II+2014_07_13+CTG+Comunic+escrita.pdf/b9c6a0db-c8cc-2c6f-9985-8ef1b0107daf

- IKTen erabilera: Unean une eskura dituen IKTak trebeki aplikatu eta erabiltzen ditu, titulazioaren edukiekin erlazionatutako informazioa lortu eta aztertzeko. III.Eranskina

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+III+2014_05_22+CTG+Uso+TIC.pdf/99ff7d7c-16ee-6e91-71b8-f66e1268e90e

- Informazioaren tratamendua: Lan munduko informazio garrantzitsua bildu, hautatu eta zuzen aztertu, eskuratutako hizkuntza teknikoan oinarrituta. V.Eranskina

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+V+2014+CTG+Trat++inform.pdf/6a9b578e-7197-b21c-2300-d99830cbe48e

- Pentsamendu kritikoa: Lanaren munduko errealitate sozial, juridiko eta ekonomikoa kritikoki interpretatzea, graduan zehar jasotako datu eta jakintzaren argitara. VI.Eranskina

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+VI+2014+CTG+Pensam+critico.pdf/7003a823-8a3a-117d-e73a-8dbd9505a264

Irakasgaiak graduaren GAITASUN BEREZIAK garatzen ditu:

-8. gaitasuna: enpresak, sindikatuak, erakundeak eta bestelako gizarte erakundeak kudeatzea, aholkatzea eta zuzen ebaluatzea gai soziolaboraletan.

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777368/8.-14_10_29+GUIA+CEG+n%C2%BA+8_1%C2%BA%2C2%C2%BA%2C3%C2%BA%2C+4%C2%BA.pdf/767d4e8e-2294-2caf-e948-8e32ddf7bbd8

-9. gaitasuna: Lan harremanen arlo desberdinetan negoziatu behar bezala

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777368/9.-14_10_29+GUIA+CEG+n%C2%BA+9_1%C2%BA%2C2%C2%BA%2C3%C2%BA%2C+4%C2%BA.pdf/0658ea95-b0fb-b2c4-20f8-a1804fe60bef

-10. gaitasuna: legearen arabera tituluaren arlo ezberdinekin lotutako txostenak, kontratuak, eskaerak eta baliabideak idazteko gai izatea.

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777368/10.-14_10_29+GUIA+CEG+n%C2%BA+10_1%C2%BA%2C2%C2%BA%2C3%C2%BA%2C+4%C2%BA.pdf/50db6f7b-fbd5-1f40-54ac-36fbbdc3f477













Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Oinarrizko eta funtsezko eduki teorikoa dago ikasleek gai bakoitzari buruz jakin behar dutena eta modu autonomoan ikasteko estrategia desberdinak erabiltzen dira. Gaiaren eduki praktikoa irakasgai bakoitzerako tresna desberdinekin garatzen da: hipotesi praktikoak, sententziak bilatu eta irakurtzea, lan dokumentuak bilatzea eta prestatzea ...

EDUKIA:

1. Lan Zuzenbidearen esanahia eta bilakaera.



2. Lan Zuzenbidearen iturriak.

3. Lan Zuzenbidearen iturrien aplikazioa.

4. Lan Kontratua.

5. Lan kontratuaren subjektuak.

6. Enplegu harremanaren sorrera, elementuak eta ondorioak.

7. Lan kontratu motak.

8. Lan ematearen nolakotasuna.

9. Lanaldia eta atsedenaldiak.

10. Soldata.

11. Langilearen eta enpresaburuaren eskubide eta betebeharrak.

12. Lan prestazioaren aldaketak.

13. Lan kontratuaren etendura eta etenaldiak.

14. Lan kontratuaren amaiera.

15. Lan Harreman bereziak.

16. Enplegu politika espainiako estatuan.

MetodologiaToggle Navigation

Lan zuzenbidearen irakasgaia bi hezkuntza-motetan gauzatzen da: teorikoa eta praktikoa.

Lehengoa maisu klase elkarrizketatuen bidez gauzatzen da. Klase horiek ondo jarraitzeko, eskemak, dokumentazioa eta, oro har, beharrezkoa den informazio guztia egela plataforman eskuragarri egongo da. Ikasleei baliabide informatikoei buruz informazioa eta prestakuntza erraztuko zaie, horrela edozein motatako dokumentu juridikoak lortu eta erabil ahal izateko gai izango dira (datu baseak, web orriak, araudia, inprimakien eredu ofizialak).



Ikasleek, hezkuntza praktikoan, eskuratutako ezagutza teorikoak aplikatzen saiatu behar dira. Aldi berean, klase praktikoetan ikasleek lan arazoei buruz iritziak eta argudioak ematea da helburu, baita dagozkion dokumentuak betetzen, idazten eta kudeatzen ikastea. Ikasleek bi hezkuntza motetako eginbeharrak burutu behar dituzte ezaguerak eta gaitasunak barneratu dituztela erakusteko.



Hortaz, hurrengo estrategiak erabiliko dira:



-Azalpenezko klaseak eta klase parte-hartzaileak

- Kasu praktikoak burutu eta aurkeztu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ebaluatzeko bi sistema daude: etengabeko ebaluazioa klasetara joan eta baldintza zehatz batzuk betetzen dituzten ikasleentzat eta azken azterketarena, etengabeko ebaluazioa ezinezkoa dutenentzat.

1. ETENGABEKO EBALUAZIOA

Bertaratzea, ikasgelan parte hartzea, lauhileko bakoitzean proposatutako lanak burutzea eta azterketa idatziak gainditzea baloratzen dira.

Idatzizko azterketak kalifikazio osoaren %80arekin ebaluatuko dira. Saio teorikoetara joatea ez da nahitaezkoa izango, baina kontuan hartuko da ikasleei laguntzeko. Saio teorikoetara ez joateak ez du esan nahi dagoeneko irakatsita dauden ezagutzak falta direnik, horiek behar-beharrezkoak baitira eskola praktikoen jarraipena egiteko.

Etengabeko ebaluazioko ikasleentzat, klase praktikoetara joatea derrigorrezkoa da.



Etengabeko ebaluazioko ikasleek 10etik 2 puntu lortu ahal izango dituzte gehienez bertaratzeagatik, parte-hartzeagatik eta zereginengatik. Nota hori azterketaren kalifikazioari gehituko zaio, BALDIN ETA azterketa gainditzen bada, hau da, 8 puntutik 4 lortzen bada. Horrela ez da azken azterketan ariketa praktikoa egin beharko.



Ebaluazio jarraituko 2 puntuak honela banatzen dira:



- Puntu 1, gehienez ere, gelako zereginak ahoz zuzentzeari eta bertaratzeari dagokio. Saio praktiko bakoitzean, hainbat ikaslek zuzenduko dituzte zereginak, eta haien balorazioa iegingo da (egin gabeko zeregina, gaizki egindakoa, erregularra, ondo egindakoa, oso ondo egindakoa). Zuzentzeko deia jaso eta bi aldiz zeregina egin ez duen ikaslea EBALUAZIO-SISTEMA HONETATIK KANPO GERATUKO DA.



- Puntu 1, gehienez ere, ikasgelan idatzizko banakako praktika bat eginez lortuko da. Praktika horretan, ikasle guztiek gutxienez 0,5 puntu lortu beharko dituzte.



AURREKO BALDINTZAK BETETZEN DITUZTEN ETENGABEKO EBALUAZIOKO IKASLEENTZAT BAKARRIK IZANGO DA IDATZIZKO PROBA TEORIKO-PRAKTIKO BAT lehen lauhilekoaren amaieran.



Lehen lauhilekoaren amaieran proba gainditzen bada (gutxienez notaren %80tik %40), kalifikazioa ezohiko deialdira arte mantenduko da (ekaina-uztaila).

Modu berean, ikasgelan egindako lanetan lortutako nota gordeko da (% 20 arte).

Lehen lauhilekoan partziala gainditzen ez duten ikasleek gai hau ohiko eta / edo ezohiko deialdian egin beharko dute.

Azken froga teorikora ez aurkeztea uko egitea dela ulertuko da eta kalifikazioa “ez aurkeztua” izango da.



2. AZKEN AZTERKETAREN BIDEZKO EBALUAZIOA

Ebaluazio jarraitutik kanpo geratzen direnek, klasera etorri ezin dutelako eta beharrezko baldintza guztiak betetzen ez dituztelako, maiatza-ekaineko deialdian azkeneko azterketa teoriko-praktiko bat egiteko aukera izango dute. Azterketa honen atal teorikoak %80ko balioa izango du eta praktikoak %20.

Gainditzeko, bi aldeetan puntuazioaren erdia atera behar da, bi emaitzak batu ahal izateko (teoriaren %40 eta praktikaren %20a). Froga honetara ez aurkeztea uko egitea dela ulertuko da eta kalifikazioa “ez aurkeztua” izango da.



Irakasgai honetako irizpideak “Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegian” eta “Protokoloa, upv/ehuko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzkoa”n oinarritzen dira.

Ebaluazio frogen garapenean debekatuta egongo da liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, hala nola telefonoa edo bestelako gailu elektroniko edo informatikoa ere, froga honen atal praktikoa gauzatzeko izan ezik; kasu honetan, kasuan-kasu adieraziko diren laguntza-materialak erabili ahal izango dira.

Edozein jokabide makur edo iruzur kasuetan, EHUak etika akademikoari eta praktiken iruzurrezko prebentziorako aurreikusitako protokoloak aplikatuko dira. Horrela, proban bertan iruzur, kopia edo plagioa antzematen bada, ikasgelan dagoen irakasleak azterketa eta kasuan kasuko materialak entregatzeko eskatuko dio ikasleari, eta gertaeraren berri jasoko du idatziz. Irakasgaiaren ardura duen irakasleak ikasleari jakinaraziko dio suspentso kalifikazioa daukala ariketan.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak egelan erantsitako materialak (diapositibak, arauak, sentetziak, kasuak…)
Irakasgaiari buruzko oinarrizko gidaliburua.
Langileen Estatutua eguneratua.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

FOTINOPOULOU BASURKO, O y otros, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideari buruzko ikasgaiak, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

RAMIREZ MARTINEZ, J.M. y otros, Curso de Derecho del Trabajo y de la Seguridad Social, Ed. Tirant lo Blanch, Valencia, última ed.

Legislación laboral y de seguridad social, ed. Thomson- Aranzdi, Pamplona, azken bertsioa.



Gehiago sakontzeko bibliografia

SALA FRANCO y otros: Derecho del Trabajo, ed. Tirant lo Blanch, Valencia, azken bertsioa.
MARTIN VALVERDE, A.y otros: Derecho del Trabajo, ed. Tecnos, Madrid, azken bertsioa.
ALONSO OLEA,M. y otros: Derecho del trabajo, Ed. de la Facultad de Derecho de la Universidad Complutense, Madrid, azken bertsioa.
Mementos práctico-social, Francis Lefebvre, Santiago de Compostela, azken bertsioa.

Aldizkariak

UPV-EHUko liburutegiaren datu-basearen bitartez, ikasleak arloko aldizkari gehienak kontsultatu ditzake

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARRUE MENDIZABAL, MARTA
  • GALDOS LOYOLA, MARIA ELENA
  • ZAPIRAIN BILBAO, ANA ISABEL

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-12:00

10:00-11:00

16-30

09:00-10:00

12:00-13:00

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:00

16-30

11:00-12:00

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:00

16-30

10:00-11:00

Irakasleak

02 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-12:00

10:00-11:00

16-30

09:00-10:00

12:00-13:00

Irakasleak

02 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:00

16-30

11:00-12:00

Irakasleak

02 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:00

16-30

10:00-11:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-14:00

16-30

10:00-12:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:00

16-30

11:00-12:00

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00

16-30

12:00-13:00

Irakasleak