Comunicaciones - 1

PROPOSAMENEN BIDALKETA

Komunikazio-proposamenetan egile guztien informazio hau jaso behar da: izen-deiturak, afiliazioa, posta elektronikoa, titulua eta 15-20 lerroko laburpena, informazio biografikoa (10 lerro).

Proposamenak ekainaren 30a baino lehen bidali behar dira helbide honetara: dll-hld.literaturabilbao@ehu.eus

(OHARRA: Proposamenak bidaltzeko epea luzatzen da uztailaren 15a arte).

Batzorde antolatzailearen erabakia uztailaren 31 baino lehen jakinaraziko da.

Komunikazioak gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz onartuko dira. Guztiak ahozkoak izango dira. Hizlari bakoitzak 15 minutu izango ditu azaltzeko, eta, ondoren, eztabaidarako tarte bat.

Hizlari bakoitzak gehienez bi komunikazio aurkez ditzake.

 

ARGITALPENA

    Aurreikuspena da bolumen kolektibo bat argitaratzea izen handiko argitaletxe batean. Parte hartu nahi dutenek abenduaren 31 baino lehen bidali beharko dute beren ekarpena. Testuak aurrerago zehaztuko diren estilo arauetara egokituta bidaliko dira. Bidalitako lanak berrikusteko, binakako ebaluazio sistema erabiliko da, eta onartutakoak bolumen monografikoan sartuko dira.