Definizioa eta Helburua

Definizioa eta Helburua

Irudia

Gaur egungo ingurune eraikian zahartutako parke eraikia dugu, eta hau etorkizuneko erabileretarako modu eraginkorrean kontserbatu eta egokitu behar da, garapen iraunkorra momento oro kontuan izanda. Era berean, klima-aldaketaren egungo testuinguruak, arintze-neurriez gain, klima-mehatxuei aurre egiteko gai den ingurune eraiki egokitua eskatzen du. Hori dela eta, funtsezkoa da eraikitako ingurunea ahalik eta ondoen kontserbatzea eta egokitzea (aspektu tekniko/funtzionalak, sozialak, ekonomikoak, kulturalak eta ingurumenari dagozkionak kontutan izanda), eraikin eta ingurune iraunkorrak eta erresilienteak lortzeko.


Sarenek erronka horri funtsezko hiru zutaberen bidez irtenbidea eman nahi dio. Lehenengoa, ebaluazio- eta kudeaketa-ereduak garatzea da, eraikuntza-fase bakoitzean (diseinua, gauzatzea, erabilera eta mantentzea, eraispena) alternatibak aztertuz eta erabakiak hartzea erraztuko duen, ikuspegi multidimentsional eta multieskalarra erabiliz, betiere zeharkako hurbilketekin. Bigarrena, ekodiseinuan oinarritutako materialak, eraikuntza-sistemak eta inguruneak garatzea, ekonomia zirkularra sustatuz, ingurumen-inpaktua motelduz eta herritarren bizi-kalitatea hobetuz. Azken zutabe gisa, eta aurreko biei euskarria emanez, eraikinen nahiz eraikitako inguruneen diseinua eta kudeaketa optimizatzera bideratutako datuak biltzea, aprobetxatzea, tratatzea eta bistaratzea erraztuko duten tresna digitalak garatu eta inplementatzea.