Irakasleak

XSLaren edukia

JOSU AGUIRREBEITIA CELAYA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Mekanikoa
Saila
Ingeniaritza Mekanikoa
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
josu.aguirrebeitia@ehu.eus

Bere unibertsitate ikasketak 1992ean hasten ditu Bilboko Ingeniaritza Eskolan. 1998an titulua lortuta, Ingeniaritza Mekaniko Sailean irakasle Lagun bezala hasten da zentru berean Makina eta Mekanismoen Teoriako klaseak ematen. 2001an tesi doktorala defendatzen du eta nazio mailako habilitazio frogak gainditu ondoren, Irakasle Titularren irakaslegora sartzen da 2007an, eta hari dagokion plaza okupatzen darrai ordudanik.

2014. urtetik Unibertsitate Katedradun akreditazioa dauka, ANECAk emanda.

Gaur egun Teknologia Industrialen graduan eta Industria eta Mekanika Unibertsitate Masterretan irakasten du diseinu mekanikoaren inguruan, non hainbat liburu eta monografia argitaratu dituen.

Ikerketa interesen artean, Multigorpuen Mekanika, dinamika bibrakorra, tribologia, eta materialen nekea daude, hainbat elementu mekanikoen azterketa eta simulaziorako: errodamenduak, engranajeak, errotulak, juntura torlojatuak... eta baita hainbat sektore oso desberdinetan: Energia eolikoa, OIL&çGAS, hortz inplanteak...

EHUko Azterketa eta Diseinu Mekaniko ikerketa taldeko arduraduna da, 8 tesi doktoral zuzendu ditu, eta 50 artikulu inguru argitaratu ditu ikerketa aldizkari nabarmenenetan.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak