XSLaren edukia

NEKANE AZKONA ESTEFANIA

Ezagutza arloa
Teknologia Elektronikoa
Saila
Teknologia Elektronikoa
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
nekane.azkona@ehu.eus

UPV/EHUn Telekomunikazio Ingeniaritza ikasketak amaitu zituen 2005. urtean. 2006ean TiM (Teknologia Mikroelektronikoaren Institutua) ikerkuntza taldean sartu zen doktoratu aurreko bekadun moduan, ordutik aurrera erakunde publikoen (autonomikoak, estatu eta Europa mailakoak) diru-laguntza jaso duten ikerkuntza proiektu desberdinetan parte hartu duelarik. Bere ikerketa, generikoagoa formakuntza garaian, eguzki zelula fotovoltaikoen neurketa eta karakterizazioan zentratzen joan da; eta arlo honetan garatu zuen bere doktorego tesia: “Desarrollo de técnicas experimentales para la caracterización de células de silicio cristalino a partir de su luminiscencia” (silizio kristalinozko eguzki zelulen luminiszentzian oinarritutako karakterizazio teknika esperimentalen garapena). Irakaskuntzari dagokionean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Teknologia Elektronikoa (lehen Elektronika eta Telekomunikazioak) sailean eskolak eman ditu 2008 urtetik aurrera, eta 2023tik Irakasle Agregatu moduan. Eskolak bai euskaraz bai gazteleraz eman izan ditu, 2019/2020 ikasturtetik aurrera baita ingelesez ere.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak