Gaia

XSLaren edukia

VALENTINA PETROLINI

Ezagutza arloa
Saila
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
valentina.petrolini@ehu.eus

Psikiatriaren eta psikologiaren filosofia da nire berezitasun arloa. Nire ikerketa arlo hauetan oinarritu da, bereziki: normalitatearen eta patologiaren mugak, zaurgarritasunaren ideia eta faktore kognitibo eta afektiboek baldintza mentaletan duten eragina. Azkenaldian, autismoarekin lotutako gaiak ikertzen dihardut, funtzio exekutiboen rola, sailkapenaren eta diagnosiaren alderdi metodologikoak eta kamuflatzea, besteren artean.

Filosofiako doktoregoa Cincinnatiko Unibertsitatean eskuratu nuen, 2017an. Nahasmendu mentalak fenomeno ez-patologikoen muturreko aldaera gisa ulertu behar direla defendatu nuen doktorego tesian. Azken urteetan, irudipenen izaerari eta nahasmendu afektiboen eredu dimentsionalei buruzko zenbait lan egin ditut. 2020ko martxotik Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) ari naiz lanean, Juan de la Cierva doktorego osteko ikerlari gisa, HiTT ikertaldearen eta Lindy Lab taldearen barruan. Lindy Lab-en, bi ikerketa lerroz arduratzen naiz. Lehenak zurruntasun kontzeptua ulertzea du helburu, literaturan sarri erabilia den idea autismoan ohikoa den jokaera tartea deskribatzeko. Bigarrenak oraino gutxi aztertu den kamuflatze fenomenoan jartzen du arreta. Kamuflatzea autismodun pertsona batzuek erabiltzen duten kopiatze estrategia da, zailtasun sozialak ezkutatzeko asmoz beste pertsona batzuen jokaerak imitatzean eta autismoari loturiko joakerak ezkutatzean datzana. Bi ikerketa ildoeetan lantzen dira alderdi teoriko zein metodologiko, analisi kontzeptuala, elka

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak