Irakasleak

XSLaren edukia

MANUEL NORBERTO SANCHEZ DE MIGUEL

Ezagutza arloa
Oinarrizko Psikologia
Saila
Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapena
Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Posta elektronikoa
manu.sanchez@ehu.eus

Psikologiako Lizentziaduna (EHU, 1999) eta Doktorea (EHU, 2004). Irakaskuntza (2004 eskeroztik): Psikologia eta Kriminologiako graduetan (EHU), baita Erakundeen Psikologia eta Esku Hartze Psikosoziala Masterrean ere (EHU). Toulouse Le Mirail-II Unibertsitatean (Frantzia) irakasle gonbidatu izan da. Docentiaz ebaluaketan bikaintasuna lortu du.



Ikerkuntzari dagokionez, parte hartzen du ondorengo ikertaldeetan: HAEZI talde kontsolidatua (EHU eta Eusko Jaurlaritza), Epidemiologia eta Haur garapena (Biodonostia, Osasun Ikerketa Institutua), Testuinguru familiarra eta Haur garapen neuropsikologikoa (INMA, Hospital de la Fe -Valencia-), Pazientearen segurtasuna (Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea -Donostia- eta Donostiako Unibertsitate Ospitala), eta hezkuntza berrikuntzari dagokionez, koordinatzen du ikertalde bat Osasun Zientzia arloan (Psikologia, Erizaintza eta Medikuntza).



9 doktorego tesi zuzendu ditu (1 euskaraz, 1 europarra, 2 artikulu formatoan). Parte hartu du 19 ikerketa proiektuetan, bai estatu mailan, baita nazioarte maialan ere. 40 artikulu zientifiko idatzi ditu, 9 liburu (paperezko eta CD formatuan), 22 liburu-kapitulu, 5 galdesorta patente, eta gutxi gorabehera 110 komunikazio aurkeztu ditu Nazioarteko eta Espainako kongresuetan. Honetaz aparte, bi seiurteko (CNEAI, 2012; 2019) dauzka.



Orcid Kodea: https://orcid.org/0000-0002-3432-0745

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak