Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

IKER SALABERRI IZKO

Ezagutza arloa
Hizkuntzalaritza Orokorra
Saila
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
iker.salaberri@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketen Saileko irakasle atxikia naiz. Nire interes nagusia munduko hizkuntzen morfosintaxia da, ikuspegi historiko-diakronikoan zein tipologiko-alderatzailean. Nire ustez, hizkuntzen egitura hobeki ulertzen ez dugun bitartean (eta helburu horretatik oraindik urrun gaude), hizkuntzalaritza egiteko orduan ahalik eta gutxien teorizatu beharko genuke. Gainera, nire ustea da hizkuntzaren forma kanpo faktoreek baldintzatzen dutela, batez ere kulturak eta hizkuntzaren erabilerak. Horregatik, nire ikerketa marko funtzionalistan kokatzen da, eta horren barnean Oinarrizko Teoria Linguistikoa (Basic Linguistic Theory) eta Konstrukzio Gramatika (Construction Grammar) iruditzen zaizkit bereziki egokiak. Orain arte batez ere euskara eta hizkuntza indoeuroparrak aztertu ditut, eta ezeztapena, bihurkaritasun markak, juntadura eta menderakuntza bezalako gaiei begiratu diet. Diachronica, Folia Linguistica, Linguistic Typology, Studies in Language, Journal of Historical Linguistics eta Journal of Language Contact aldizkarietan argitaratu ditut lanak. Hauek dira interesatzen zaizkidan beste gai batzuk: hizkuntzen arteko ukipena, ukipenak bultzatutako hizkuntza aldaketa, izen berezien ezaugarri morfosintaktikoak, eta testu zaharren azterketa eta edizioa. Berriki Goizuetako euskaraz izkiriatu XVIII-XIX. mendeetako eskutitzen edizio monografikoa argitaratu dut.