Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

12

Deskribapena

Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.

Emaitzak

Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.

Ebaluazio-sistemak

Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

40

Deskribapena

Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.

Emaitzak

Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.

Ebaluazio-sistemak

Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.

Programaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

480

Deskribapena

Doktoregaiek, beren tutore eta tesi zuzendarien onespenarekin (batik bat denbora osokoak direnek), beren Ikerketa Plana egitean, UPV/EHUtik kanpoko ikergune entzutetsu batean hiru hilabeteko egonaldia egiteko aukeraz eztabaidatuko dute. Egonaldi horrek Nazioarteko Doktore aipamena lortzeko aukera emango du, atzerriko ikerguneen kasuan. Doktoregai bakoitzak harrera zentro egokiena aukeratuko du, bere doktorego tesiaren gaiaren eta prestakuntza beharren arabera.

Emaitzak

Doktoregaiak doktorego tesiaren gaian dauden ikerketa joera berriak ezagutuko ditu, eta bere ikerketaren alderdiak aurkeztuko eta eztabaidatuko ditu, eztabaida testuinguru zabalago batean (estatukoa edo nazioartekoa). Hala behar izanez gero, nazioarteko doktorearen aipamena jasoko du.

Ebaluazio-sistemak

Egonaldiaren amaieran, harrera ikerguneko pertsona erantzuleak doktoregaiaren ikerketa jarduerei buruzko txosten bat osatuko du. Egonaldia amaitzean, txosten hori tutoreari edo zuzendariari helaraziko dio, haren jardueren dokumentu pertsonalizatuan txertatzeko. Txosten hori nahitaezkoa izango da, eta halaxe egongo da jasota UPV/EHUk beste ikerketa erakunde batzuekin sinatutako doktore tesietarako edo antzekoetarako lankidetza, mugikortasun eta elkarlanean egin beharreko zuzenketa hitzarmenetan.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

6

Deskribapena

Doktorego programako doktoregaiek barne tailer akademiko bat egingo dute urtero, eta beren ikerketaren emaitzak, zalantzak eta problematika orokorra azalduko dituzte programako gainerako kideen aurrean. Doktoregai guztiek (denbora partzialekoek nahiz denbora osokoek) urteroko lantegian hirutan gutxienez parte hartu beharko dute, tesia defendatu aurretik.

Emaitzak

Doktoregaiak beren hipotesiak garatzeko ikerketa zehatzak planteatzeko eta diseinatzeko (material eta bibliografia egokia erabilita) gai izango dira, eta beren ikerketen ondorio partzialak laburbiltzeko gaitasuna izango dute.

Ebaluazio-sistemak

Batzorde Akademikoak tailerreko koordinatzaile bat izendatuko du. Amaieran, koordinatzaile horrek parte-hartzeari eta emaitza garrantzitsuenei buruzko txosten bat osatuko du. Txosten hori parte hartu duten doktoregaien tesi tutore eta zuzendariei helaraziko die, tailerrean partu hartu dutela jasota gera dadin euren jardueren dokumentu pertsonalizatuan.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

10

Deskribapena

Mintegia gai zientifiko zehatz baten analisi eta problematikei buruzkoa izango da, ikerketa ildo hauei lotua: Euskal Gramatika, Hizkuntzaren Historia eta Historiaurrea, Euskal Dialektologia edo euskarari aplikatutako hizkuntzalaritza. Ariketa eta aurkezpen praktikoak egingo dira, eta doktoregaiek beren esperientzia azaldu beharko dute, zer lotura zuzen duten beren lan eta analisiek hizlariek mintegian aztertuko dituzten gaiekin.

Emaitzak

Doktoregaiek mintegian landutako euskal hizkuntzalaritzaren teoria, metodo eta argumentu tradizionalak nahiz berritzaileak ezagutuko dituzte, eta horiek aurkezteko, aztertzeko eta ebaluatzeko gai izango dira.

Ebaluazio-sistemak

Mintegia ematen duen irakaslearen erantzukizuna izango da doktoregaiek behar bezala parte hartu dutela egiaztatzea. Irakasle horrek txosten bat osatuko du. Bertan, joandakoen zerrenda jasoko da, eta hala badagokio, eta betiere irakaslearen irizpidearen arabera, erabilitako ebaluazio modua. Oro har, ikerketa lan txiki baten ahozko aurkezpen zehatza izango da. Txosten hori, hain zuzen, mintegian parte hartu duten doktoregaien tesi tutore eta zuzendariei helaraziko die, haien jardueren dokumentu pertsonalizatuan txertatzeko.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

10

Deskribapena

Mintegia gai zientifiko zehatz baten analisi eta problematikei buruzkoa izango da, ikerketa ildo hauei lotua: Euskarazko Testuen eta Euskal Literaturaren Historia. Ariketa eta aurkezpen praktikoak egingo dira, eta doktoregaiek beren esperientzia azaldu beharko dute, zer lotura zuzen duten beren lan eta analisiek hizlariek mintegian aztertuko dituzten gaiekin.

Emaitzak

Doktoregaiak mintegian landutako euskal literaturaren eta filologiaren teoria, metodo eta argumentu tradizionalak nahiz berritzaileak ezagutuko dituzte, eta horiek aurkezteko, aztertzeko eta ebaluatzeko gai izango dira.

Ebaluazio-sistemak

Mintegia ematen duen irakaslearen erantzukizuna izango da doktoregaiek behar bezala parte hartu dutela egiaztatzea. Irakasle horrek txosten bat osatuko du. Bertan, joandakoen zerrenda jasoko da, eta hala badagokio, eta betiere irakaslearen irizpidearen arabera, erabilitako ebaluazio modua. Oro har, ikerketa lan txiki baten ahozko aurkezpen zehatza izango da. Txosten hori, hain zuzen, mintegian parte hartu duten doktoregaien tesi tutore eta zuzendariei helaraziko die, haien jardueren dokumentu pertsonalizatuan txertatzeko.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

8

Deskribapena

Urtean behin, doktorego programak Ikerketa Jardunaldi batzuk antolatuko ditu Centre de Recherche sur la langue et les textes basques (IKER-UMR 5478) ikergunearekin lankidetzan. Jardunaldi horietan, doktoregaiek eta ikergune horretako eta UPV/EHUko ikertzaileek beren ikerketak aurkeztu eta haiei buruz eztabaidatuko dute. Jardunaldiak txandaka egingo dira, IKER-UMR 5478 zentroaren Baionako egoitzan eta UPV/EHUko Letren Fakultatean, dagokion lankidetza hitzarmenean jasota dagoen moduan (gaur egun izapidetze fasean dagoena). Doktoregai guztiek (denbora osokoek nahiz denbora partzialekoek) urteroko jardunaldian bitan gutxienez parte hartu beharko dute tesia defendatu aurretik. Urteko jardunaldian, doktoregaiek, ikertzaileek (UPV/EHUkoek nahiz IKER-UMR 5478 ikergunekoek) eta gainerako aditu gonbidatuek hainbat alderdiri buruz eztabaidatuko dute: corpusa, bibliografia, oinarri teoriko-metodologikoak, hipotesien aurkezpena eta defentsa, ondorio partzialak, ikerketaren aurrerapenak, etab.

Emaitzak

Doktoregaiek programaren ikerketa ildoen artetik hautatutako gaiaren teoria, metodo eta argumentu tradizionalak eta berritzaileak aurkeztu, aztertu eta ebaluatu ahal izango dituzte. Era berean, beren hipotesiak garatzeko ikerketa zehatzak planteatzeko eta diseinatzeko (material eta bibliografia egokia erabilita) gai izango dira, eta beren ikerketen ondorio partzialak laburbiltzeko gaitasuna izango dute, nazioarteko eztabaida zientifiko baten testuinguruan.

Ebaluazio-sistemak

Batzorde Akademikoak jardunaldietako koordinatzaile bat izendatuko du. Amaieran, koordinatzaile horrek parte-hartzeari eta emaitza garrantzitsuenei buruzko txosten bat osatuko du. Txosten hori parte hartu duten doktoregaien tesi tutore eta zuzendariei helaraziko die, jardunaldietan partu hartu dutela jasota gera dadin euren jardueren dokumentu pertsonalizatuan. Era berean, nazioarteko jardunaldi eta biltzarretan ohikoa den moduan, topaketa horietan parte hartu izana egiaztatuko da, eta dagozkien parte-hartze ziurtagiriak emango dira.

Oferta Anual Actividades - Comun