Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

OROITZ JAUREGUI NAZABAL

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
oroitz.jauregi@ehu.eus

Euskal Filologian (1997) eta Aleman Filologian (2004) lizentziatua naiz Euskal Herriko Unibertsitatean. Lizentziatura bataren eta bestearen artean Alemanian (Max Planck Institut-en) ikerketa egonaldia egin nuen eta ikerketa hariari jarraituz, Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologian doktore titulua lortu nuen 2007an Euskal Herriko Unibertsitatean “Euskararen silaba: egitura eta historia” izenburuko lana aurkeztuta. Tesiaren izenburuak iradoki dezakeenez, euskaren fonetika eta fonologia arloak izan dira nire iker eremu nagusienak. 2004an hasi nintzen UPV/EHUn eskolak ematen eta 2009tik aurrera Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko kide naiz. Eskolak Graduan eta Graduondoan ematen ditut, gehienetan fonetika eta fonologia arloko gaiak lantzen dituzten ikasgaiak irakasten ditudalarik.