Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

GIDOR BILBAO TELLETXEA

Ezagutza arloa
Latin Filologia
Saila
Ikasketa Klasikoak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
gidor.bilbao@ehu.eus

Gidor Bilbao Telletxea (Bermeo, 1965). Filologia Klasikoa eta Euskal Filologia ikasi zituen UPV/EHUn, Gasteizen. Filologia Klasikoan doktorea da.



Monumenta Linguae Vasconum ikerketa-taldeko kidea. Euskaltzain urgazlea. Uztaro aldizkariaren zuzendaria.



Latin Filologiako Unibertsitateko Irakasle Titularra da UPV/EHUko Letren Fakultatean, Gasteizen. Latina, latin-literatura eta itzulpengintzara aplikaturiko dokumentazio-lana irakatsi ditu graduetan, eta euskal testu zaharren edizioa master mailan.



Latinetik eta gaztelaniatik euskarara itzulitako liburuak argitaratu ditu, bai eta latin-literaturako eskuliburua eta euskal pidginei buruzko liburua ere (Basque pidgins in Iceland and Canada). Tradizio klasikoaren azterketan eta testuen edizioan egin ditu ikerketa-lan gehienak. Gaur egun, Latina-Euskara hiztegia egiten dihardu.



Hogei urtez jardun du UPV/EHUn kudeaketa-lanetan: lehenengo Fakultateko idazkari eta dekanorde izan da, eta gero UPV/EHUko Euskara Zerbitzuaren zuzendaria eta Euskara eta Eleaniztasuneko errektoreordea. Gainera, Mikel Laboa Katedra abiarazten lagundu du katedraren lehenengo bost urteetan.



UEUrekin ere urte askotan jardun du lanean, hala sailburu gisa (Ikasketa Klasikoetan eta Itzulpengintzan) nola hizkuntz zuzentzaile gisa (Uztaro aldizkari zientifikoan eta liburugintzan). Orain UEUko argitalpengintzan egiten du bere ekarpena, liburuen ebaluazio-prozesuen antolaketan eta editore-lanetan lagunduz.