Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

AINTZANE GOÑI ZUNZARREN

Ezagutza arloa
Kimika Ez-organikoa
Saila
Kimika Organikoa eta Ez-Organikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
aintzane.goni@ehu.eus

Zientzia Kimikoetan lizentziaduna (1992) eta doktorea (1997) Euskal herriko Unibertsitatean. Doktorego sari berezia. 1994-tik irakasle asoziatua, eta 2001-etik eta gaur arte, irakasle titularra Zientzia eta Teknologia fakultatean. Bere irakaskuntza jarduera Kimika graduan eta Material Berrien masterrean kokatzen da. Bere ikerkuntza, propietate espektroskopiko eta magnetikoak dituzten trantsizio-metalen fosfatoen azterketarekin hasi zen. Gaur egun, aldiz, bateria berrien garapenean, material elektrodiko berrien diseinuan eta ikerketan aritzen da. Lan guzti honen finantziazioa 25 proiektuen bitartez egin da, bai Ministeritzak, bai Eusko Jaurlaritzak eta bai unibertsitateak ordainduta. Ikerkuntzaren ondorioz, 38 artikulo (23 Q1) argitaratu dira nazioarteko aldizkarietan eta 50 komunikazio baino gehiago aurkeztu dira kongresuetan. Bi doktorego tesi zuzendu ditu (2009an eta 2014an), eta honetaz gain, master amaierako sei lan eta gradu amaierako bi lan ere zuzendu ditu. Zientzia eta Teknologia fakultateko Euskera-komisioaren (1999 – 2012) y Berdintasunerako komisioaren (2009 – 2011) partaide izan da .