Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

LEZAMA DIAGO, LUIS MARIA

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: LEZAMA DIAGO, LUIS MARIA
Bokala: GUTIERREZ ETXEBARRIA, JON
Bokala: URTIAGA GREAVES, MIREN KARMELE
Bokala: VILAS VILELA, JOSE LUIS

Baliabide materialak

Materialen zientzia eta teknologiaren doktorego programa honen garapen gune nagusia UPV/EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultatean (FCT/ZTF) kokatuko da, irakaskuntzarako laborategi ugari (74) dituen fakultatean. Fakultate osoak berritze lan sakona jaso zuen 2003. urtean (instalazioak, laborategiak eta mobleria egokia). Gauza bera gertatu zen ikerkuntzarako laborategiekin. Fakultatearen deskribapen oso bat lor daiteke esteka honetan http://www.ehu.es/eu/web/ztf-fct
Sail eskatzaileei dagokienean, ondoko hauek dira prestakuntza eta ikerkuntza jarduerak gauzatzeko erabiliko diren ikerkuntzarako laborategi espezifikoak: Kimika fisikoa: kimika makromolekularrerako laborategia, material berri eta espektroskopia supramolekularrerako laborategia, espektroskopia molekularrerako laborategia eta espektroskopiarako laborategia.Kimika ez-organikoa: Material ez organikoen sintesi, ezaugarritze eta azterketarako laborategiak (nanomaterialak, polioxometalatoak, biomaterialak, energiarako materialak eta funtzionalitate anitzekoak).Elektrizitatea eta Elektronika: materialen sintesia, bai metalak eta aleazio masiboak nola pelikula mehea, ihinztapen katodikoaren bidez. Materialen Prozesatzea: aleazioen ebakitze eta leuntzea, tratamendu termikoak, pelikula meheko fotolitografia. Materialen ezaugarritzea: Magnetismo, indar atomiko eta magnetikoaren bidezko mikroskopia, Kerr efektuaren bidezko domeinuen behaketa, Kerr magnetometria (MOKE), Mossbauer espektroskopia eta elektronika eta abar.Automatika eta Kontrolerako laborategia, goi frekuentziako ezaugarritzeko, simulazio eta kalkulurako eta abarreko laborategiak.Mineralogia eta Petrologia: Material ez organikoen sintesi, ezaugarritze eta azterketarako laborategiak (nanomaterialak, biomaterialak, energiarako materialak eta funtzionalitate anitzekoak).Laborategi hauek badute ekipamendu zientifiko nahikoa, maila goreneko esperimentazioa gauzatu ahal izateko, laborategiotan garatzen den ikerkuntza kalitatea bermatuko lukeelarik, beharrezko tresneriari dagokionean bederen.Honez gain, ezin ahantz ditzakegu zerbitzu izaerako bestelako laborategiak (bai barrukoak nola kanpokoak) UPV/EHUren beraren barrukoak. Horietariko asko, ZTFan bertan daude eta Ikerketako Zerbitzu Nagusiak (SGIKER) osatzen dituztenak. Azpiegitura hauen bidez, unibertsitate sail eskatzaileen barruan kokaturiko ikerkuntza laborategietan leudekeen gutxitasunak estaltzen dira, ikerkuntzaren garapenari dagokionez.
ZTF Leioako unibertsitate campusean da, Bizkaian. UPV/EHUren biblioteka nagusiaren egoitza ere bertan delarik, bermatuta dago bibliografi funtsak azkartasunez eskuratzea. Bibliografia pertsonalki eta zuzenean edo sare korporatiboaren bidez lortu ahal da kontsulta bibliografikoaren bidez eta datu baseetara joaz eta aldizkari elektronikoak erabiliz (eskaintza zabala baitauka). Biblioteka nagusi honen xehetasunak http://www.ehu.es/eu/web/biblioteka estekan ikus daitezke. Ildo beretik, geroko doktorearen prestakuntzan aritzen diren sail guztiek beren mintegiak dituzte non aurkituko baitira tokian tokiko zientzi jarduerari dagozkion zientzi aldizkari berrienen aleak.

Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak

  • Boise State University
  • CIC ENERGIGUNE
  • Fundación BCMaterials-Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures
  • IK4-Research Aliance (Centro Tecnológico)
  • Lomonosov Moscow State University -F. PHILOLOGY
  • STS Tubular Group S.A.
  • Tecnalia
  • UNIVERSITA DEGLI STUDI ROMA TRE
  • Universidad de Osaka

Bestelako erakunde laguntzaileak

  • CNRS
  • Esrf
  • Institut Max Laue-Paul Langevin
  • Instituto de Ciencia y Tecnología de Polímeros -ICTP-
  • Kantabriako Unibertsitatea
  • Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea
  • Oviedoko Unibertsitatea
  • Santiagoko Unibertsitatea
  • Universidade do Minho
  • University College London
  • University of Sheffield
  • Université de Bordeaux 1
  • Université de Pau et des Pays de l'Adour
  • Université du Maine
  • Zaragozako Unibertsitatea