Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JULEN IBARRETXE URIGUEN

Ezagutza arloa
Fisika Aplikatua
Saila
Fisika Aplikatua
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
julen.ibarretxe@ehu.eus

Bilboko Ingeniaritza Eskolan ingeniaritza industriala ikasi ondoren polimeroetan espezializatu nintzen frantziako Institut Français du Pétrole-en Advanced Technology in Petrochemicals, Polymers and Plastics masterra eginda. Ondoren Holandako DSM enpresan eta Belgikako Katholieke Universiteit Leuven unibertsitatean doktorautza egin nuen, polimeroen kristalizazioaren inguruan.



Horren ondoren hiru urte pasatxo egin nituen Markina-Xemeingo Lea-Artibai Iksatetxean (gaur egun Leartiker), irakasle eta ikertzaile lanetan. Bertan polimeroen ingeniaritzan eta ingeniaritza mekanikoan klaseak emateaz gain, batxilergoan, formazio graduetan eta enpresentzako ikastaroetan ere irakatsi nuen.



2010ean EHUn hasi nitzen lanean ikertzaile modura eta 2011tik aurrera irakasle modura aritu naiz.



Unibertsitate mailan kimika, polimeroen zientzia, materialeen zientzia eta (gaur egun) fisika irakatsi ditut.



Gaur egun nire ikerkuntza polimero termoplastikoz egindako konpositeen ingurukoa da, batez ere bio jatorria daukaten polimeroetan zentratua.



Nire ORCID profila hau da: https://orcid.org/0000-0002-5136-765X

ResearcherID profila: https://publons.com/researcher/M-3734-2014/