Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

EDORTA SANTOS VIZCAINO

Ezagutza arloa
Farmazia eta Farmazia Teknologia
Saila
Farmazia eta Elikagaien Zientziak
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
edorta.santos@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Biokimikan lizentziaduna (2006) eta doktorea (2013) da, azken hau nazioarteko aipamen eta Sari Bereziarekin. Horrez gain, Farmakologia. Medikamenduen Garapena, Balioespena eta Erabilera Arrazionala Masterra burutu zuen (2009). Tesi Hoberenearen Saria (2013/2015 SPLC-CRS Best PhD Thesis Award) jaso du Controlled Release Society (CRS) prestigiotsuaren eskutik.

Egun, Farmazia Fakultatean lan egiten du, Gradu zein Masterreko eskolak ematen. Era berean, IdoFar hezkuntza berrikuntzarako talde adituaren kidea da, HBT-ADITUAK eta IKD Irakasle Talde Egituratua (ikdIT/EDikd) bezala aintzatetsia.

NanoBioCel (euskal unibertsitate sistemaren A taldea) ikerketa taldearen parte da, hala nola CIBER-BBN-ko kidea ere (Centro de Investigación Biomédica en Red de Bioingeniería, Biomateriales y Nanomedicina). Lau doktorego tesi zuzentzen ditu eta beste lauretan parte hartu edo parte hartzen du. Harvard-eko Unibertsitatean egin zuen egonaldi bat, Dr. David Mooney-ren laborategian. Aktiboki parte hartu du 17 ikerketa proiektuetan.

Egilekide izan da 19 artikulu zientifiko, 2 liburu atal eta nazio zein nazioarteko kongresu ekarpen ugarietan. Bere ikerketak biomaterial ezberdinen eta zelula amen aplikazio biomedikoan du ardatza, hesteetako hanturazko gaixotasunaren tratamenduan eta zauri kronikoen sendakuntzan efektu immunomodulatzaile eta erregeneratibo bat eragiteko xedearekin.