Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

12

Deskribapena

Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.

Emaitzak

Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.

Ebaluazio-sistemak

Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

40

Deskribapena

Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.

Emaitzak

Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.

Ebaluazio-sistemak

Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.

Programaren jarduerak

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

100

Deskribapena

Gutxienez argitalpen zientifiko bat prestatzea, zuzentzera bidalia izateko aldizkari indexatu batera, doktorego tesiak garatzen dituen ikerketa ildoekin zerikusia duena. Ikasle bakoitzak, tutoreak eta zuzendariak lagunduta, argitalpena zer aldizkaritara bidali aukeratuko du, eta noiz egin hori.

Emaitzak

Jarduera honek bermatuko du doktoregoko ikasleek Espainiako Goi Hezkuntzarako Kualifikazioen Esparrua ezartzeari buruzko 1027/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan adierazitako ikasketa emaitzetako hauek lortuko dituztela: - Jakintzaren mugan ezagutza aurreratuak eskuratzea, eta, nazioartean onartutako ikerketa zientifikoen testuinguruan, alderdi teorikoak nahiz praktikoak eta metodologia zientifikoa sakontasunez eta zehaztasunez ulertzea, ikerketa arlo batean edo gehiagotan. - Ikerketa zientifikoari ekarpen originala eta garrantzitsua egitea, bere jakintza arloan, eta ekarpen horrek maila bereko aitortza jasotzea, nazioarteko komunitate zientifikoan. - Egoera zehaztugabeen analisi kritikoa eta ebaluazioa egiteko ikerketa proiektu bat diseinatzeko gai dela erakustea. Proiektu horretan, bere ekarpenak, ezagutzak eta lan metodologia aplikatuko ditu, dagokion ikerketa testuingurukoa baino sakonagoa den ezagutza sortuko duten ideia berriak eta konplexuak laburbiltzeko. - Gutxieneko autonomia garatzea, ikerketa proiektu eta talde berritzaileak eta estatuan nahiz nazioartean lankidetza zientifikoak hasteko, kudeatzeko eta gidatzeko, bere gaien arloan, diziplina anitzeko testuinguruetan, eta, hala behar bada, ezagutza transferentzia maila handiarekin. - Ikerlana gizarte erantzukizunez eta osotasun zientifikoz egiteko gai dela erakustea. - Bere jakintza arloan, nazioartean emandako eztabaida zientifikoetan parte hartzeko eta bere ikerketa jardueraren emaitzak publiko guztiari helarazteko gai dela justifikatzea. - Dagokion testuinguru zientifiko espezifikoan, kultura, gizarte edo teknologiaren arloetan aurrerapenak egiteko eta berrikuntza ezagutzan oinarritutako gizartearen esparru guztietan sustatzeko gai dela erakustea.

Ebaluazio-sistemak

Bidalitako eskuizkribuaren eta aldizkariak jaso/onartu izanaren kopiak aurkeztu beharko dira. Salbuespena izango da hiru urte baino lehen (lanaldi osoan dabiltzan ikasleentzat) edo bost urte baino lehen (lanaldi partzialean dabiltzanentzat) argitaratzea lortu bada. Hala izanez gero, argitaratutako eskuizkribuaren kopia inprimatua aurkeztu beharko da. QQBestalde, UPV/EHUko doktorego ikasketak kudeatzeko arautegiarekin bat etorrita, zuzendariak, eta hala badagokio, tutoreak jardueren dokumentu pertsonalizatuan erregistratuko du jarduera hori, eta urtean behin Doktorego Programako Batzorde Akademikoari bidaliko dizkio dagozkion txostenak. 

Izaera

Orduak

120

Deskribapena

Mugikortasun egonaldia estatuko edo atzerriko ikergune batean, beste unibertsitate, zentro edo ikerketa unitate batekoa. Ikasle bakoitzak, tutoreak eta zuzendariak lagunduta, ikerketa egonaldirako ikergunea hautatuko du, baita egonaldia egiteko unerik egokiena ere. Harrera taldearekin batera, egonaldiaren helburuak eta lan programa zehaztuko dira.

Emaitzak

Jarduera honek bermatuko du doktoregoko ikasleek Espainiako Goi Hezkuntzarako Kualifikazioen Esparrua ezartzeari buruzko 1027/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan adierazitako ikasketa emaitzetako hauek lortuko dituztela: - Jakintzaren mugan ezagutza aurreratuak eskuratzea, eta, nazioartean onartutako ikerketa zientifikoen testuinguruan, alderdi teorikoak nahiz praktikoak eta metodologia zientifikoa sakontasunez eta zehaztasunez ulertzea, ikerketa arlo batean edo gehiagotan. - Egoera zehaztugabeen analisi kritikoa eta ebaluazioa egiteko ikerketa proiektu bat diseinatzeko gai dela erakustea. Proiektu horretan, bere ekarpenak, ezagutzak eta lan metodologia aplikatuko ditu, dagokion ikerketa testuingurukoa baino sakonagoa den ezagutza sortuko duten ideia berriak eta konplexuak laburbiltzeko. - Gutxieneko autonomia garatzea, ikerketa proiektu eta talde berritzaileak eta estatuan nahiz nazioartean lankidetza zientifikoak hasteko, kudeatzeko eta gidatzeko, bere gaien arloan, diziplina anitzeko testuinguruetan, eta, hala behar bada, ezagutza transferentzia maila handiarekin. - Ikerlana gizarte erantzukizunez eta osotasun zientifikoz egiteko gai dela erakustea. - Bere jakintza arloan, nazioartean emandako eztabaida zientifikoetan parte hartzeko eta bere ikerketa jardueraren emaitzak publiko guztiari helarazteko gai dela justifikatzea. - Dagokion testuinguru zientifiko espezifikoan, kultura, gizarte edo teknologiaren arloetan aurrerapenak egiteko eta berrikuntza ezagutzan oinarritutako gizartearen esparru guztietan sustatzeko gai dela erakustea.

Ebaluazio-sistemak

Eginiko jarduerei buruzko txostena aurkeztuko da, eta egonaldia egin den taldeko arduradunaren ziurtagiria. Zuzendariak, eta hala badagokio, tutoreak ebaluatuko du aurkeztutako memoria, jarduerari onura egokia atera ote zaion egiaztatzeko, eta egokia iritziz gero, elkarrizketa pertsonal bat egin ahal izango dio. Gainera, tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela: - Doktoregaiak egonaldia egin izanaren ziurtagiria. - Egonaldiaren ondorioz lankidetzan egindako argitalpen edo hitzaldiak. - Doktoregaiek atzerriko unibertsitate eta ikerguneetan egindako hiru hilabetetik goragoko egonaldien kasuan, nazioarteko tesia egiteko proposamena. Bestalde, UPV/EHUko doktorego ikasketak kudeatzeko arautegiarekin bat etorrita, zuzendariak, eta hala badagokio, tutoreak jardueren dokumentu pertsonalizatuan erregistratuko du jarduera hori, eta urtean behin Doktorego Programako Batzorde Akademikoari bidaliko dizkio dagozkion txostenak.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

15

Deskribapena

Estatuko edo atzerriko batzar edo bilkura zientifiko batean parte hartzea, doktorego programak iraun bitartean: hiru urte, denbora osoko ikasleen kasuan; bost urte, denbora partzialeko ikasleen kasuan. Ikasle bakoitzak, tutoreak eta zuzendariak lagunduta, urtean parte hartu beharreko batzarra edo batzarrak hautatu eta programatuko ditu, bere beharren eta aukeren arabera. Batzarrek zerikusia izango dute doktore tesia garatzen duten ikerketa ildoekin.

Emaitzak

Jarduera honek bermatuko du doktoregoko ikasleek Espainiako Goi Hezkuntzarako Kualifikazioen Esparrua ezartzeari buruzko 1027/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan adierazitako ikasketa emaitzetako hauek lortuko dituztela: - Jakintzaren mugan ezagutza aurreratuak eskuratzea, eta, nazioartean onartutako ikerketa zientifikoen testuinguruan, alderdi teorikoak nahiz praktikoak eta metodologia zientifikoa sakontasunez eta zehaztasunez ulertzea, ikerketa arlo batean edo gehiagotan. - Gutxieneko autonomia garatzea, ikerketa proiektu eta talde berritzaileak eta estatuan nahiz nazioartean lankidetza zientifikoak hasteko, kudeatzeko eta gidatzeko, bere gaien arloan, diziplina anitzeko testuinguruetan, eta, hala behar bada, ezagutza transferentzia maila handiarekin. - Bere jakintza arloan, nazioartean emandako eztabaida zientifikoetan parte hartzeko eta bere ikerketa jardueraren emaitzak publiko guztiari helarazteko gai dela erakustea

Ebaluazio-sistemak

Ikasleak bertaratze ziurtagiria eta doktoregaiaren ustez intereseko beste ekarpen batzuk biltzen dituen eta haien balioespen kritikoa egiten duen laburpen txostena aurkeztu beharko dizkio zuzendariari, eta hala badagokio, tutoreari. Hark biltzarrak ikaslearen prestakuntzari begira duen interesa ebaluatuko du, eta baita jarduerari behar adina onura atera diola egiaztatzeko osatuko duen memoria ere. Era berean, tesi zuzendariak edo tutoreak egokia iritziz gero, elkarrizketa pertsonal bat egin ahal izango zaio. Bestalde, UPV/EHUko doktorego ikasketak kudeatzeko arautegiarekin bat etorrita, zuzendariak, eta hala badagokio, tutoreak jardueren dokumentu pertsonalizatuan erregistratuko du jarduera hori, eta urtean behin Doktorego Programako Batzorde Akademikoari bidaliko dizkio dagozkion txostenak. 

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

15

Deskribapena

Doktorego programako ikertaldeek, beste ikertalde batzuek, sail edo ikastegi batek, Doktorego Eskolak¿ ikertzaile gonbidatuekin antolatzen dituzten mintegietan eta hitzaldietan parte hartzea. Mintegi edo hitzaldi bakoitzerako, analisi eta sintesirako ariketa egituratuak programatuko dira, ikasleek taldetan edo eztabaida foroetan garatuko dituztenak, edo txosten bat egingo dute mintegi bakoitzari buruz, kritika gaitasuna eta adierazpen idatzia sendotzeko.

Emaitzak

Jarduera honek bermatuko du doktoregoko ikasleek Espainiako Goi Hezkuntzarako Kualifikazioen Esparrua ezartzeari buruzko 1027/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan adierazitako ikasketa emaitzetako hauek lortuko dituztela: - Jakintzaren mugan ezagutza aurreratuak eskuratzea, eta, nazioartean onartutako ikerketa zientifikoen testuinguruan, alderdi teorikoak nahiz praktikoak eta metodologia zientifikoa sakontasunez eta zehaztasunez ulertzea, ikerketa arlo batean edo gehiagotan. - Egoera zehaztugabeen analisi kritikoa eta ebaluazioa egiteko ikerketa proiektu bat diseinatzeko gai dela erakustea. Proiektu horretan, bere ekarpenak, ezagutzak eta lan metodologia aplikatuko ditu, dagokion ikerketa testuingurukoa baino sakonagoa den ezagutza sortuko duten ideia berriak eta konplexuak laburbiltzeko. - Ikerlana gizarte erantzukizunez eta osotasun zientifikoz egiteko gai dela erakustea.

Ebaluazio-sistemak

Ikasleak ondorioen txosten bat osatuko du; zuzendariari, eta hala badagokio, tutoreari aurkeztuko diona. Hark kontrolatuko du ikaslea joaten den ala ez, eta bertan izandako parte-hartzea balioetsiko du. Bestalde, UPV/EHUko doktorego ikasketak kudeatzeko arautegiarekin bat etorrita, jardueren dokumentu pertsonalizatuan erregistratuko du jarduera hori, eta urtean behin Doktorego Programako Batzorde Akademikoari bidaliko dizkio dagozkion txostenak. 

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

30

Deskribapena

Ikerketa emaitzak aurkeztu eta eztabaidatzeko, lan hipotesi berriak proposatzeko eta esperimentuak diseinatzeko aldian behin egiten diren bileretan parte hartzea. Talde bakoitzak bere lan dinamika eta errutinaren arabera programatuko ditu jarduera hauek. Edonola ere, doktorego programako ikasle bakoitzari, seihileko bakoitzean gutxienez era honetako bilera batean parte hartzea eskatuko zaio; hau da, 6 bilera gutxienez hiru urtean, baldin denbora osoko ikasleak badira, edo bost urtean, denbora partzialeko ikasleak badira. Prestakuntza jarduera honetan, doktorego programako ikertzaileek eta ikasleek parte hartu behar dute, eta ezinbestekoa da tesi zuzendariak parte hartzea kasu guztietan, eta baita tutoreak ere (zuzendaria ez bada).

Emaitzak

Jarduera honek bermatuko du doktoregoko ikasleek Espainiako Goi Hezkuntzarako Kualifikazioen Esparrua ezartzeari buruzko 1027/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan adierazitako ikasketa emaitzetako hauek lortuko dituztela: - Jakintzaren mugan ezagutza aurreratuak eskuratzea, eta, nazioartean onartutako ikerketa zientifikoen testuinguruan, alderdi teorikoak nahiz praktikoak eta metodologia zientifikoa sakontasunez eta zehaztasunez ulertzea, ikerketa arlo batean edo gehiagotan. - Egoera zehaztugabeen analisi kritikoa eta ebaluazioa egiteko ikerketa proiektu bat diseinatzeko gai dela erakustea. Proiektu horretan, bere ekarpenak, ezagutzak eta lan metodologia aplikatuko ditu, dagokion ikerketa testuingurukoa baino sakonagoa den ezagutza sortuko duten ideia berriak eta konplexuak laburbiltzeko. - Ikerlana gizarte erantzukizunez eta osotasun zientifikoz egiteko gai dela erakustea.

Ebaluazio-sistemak

Ikasleak egindako jarduerari buruzko memoria bat osatuko du. Zuzendariak, eta hala badagokio, tutoreak ikaslea joan den ala ez kontrolatuko du, bertan izandako parte-hartzea balioetsiko du eta ikasleak ateratako onura ebaluatuko du, ikasleak berak aurkeztutako memoria aztertuta, eta egokia iritziz gero, elkarrizketa pertsonal bat gauzatuta. Bestalde, UPV/EHUko doktorego ikasketak kudeatzeko arautegiarekin bat etorrita, jardueren dokumentu pertsonalizatuan erregistratuko du jarduera hori, eta urtean behin Doktorego Programako Batzorde Akademikoari bidaliko dizkio dagozkion txostenak. 

Izaera

Hautazkoa

Orduak

40

Deskribapena

Doktorego Tesiaren garapenean eginiko lanaren ahozko komunikazioa edo poster bat aurkeztea, estatuko edo nazioarteko batzar edo bilkura zientifiko batean, doktorego programak iraun bitartean: hiru urte, denbora osoko ikasleen kasuan; bost urte, denbora partzialeko ikasleen kasuan. Ikasle bakoitzak, tutoreak eta zuzendariak lagunduta, komunikazioa aurkezteko batzarra edo batzarrak hautatu eta programatuko ditu, bere beharren eta aukeren arabera. Batzarrek zerikusia izango dute doktore tesia garatzen duten ikerketa ildoekin.

Emaitzak

Jarduera honek bermatuko du doktoregoko ikasleek Espainiako Goi Hezkuntzarako Kualifikazioen Esparrua ezartzeari buruzko 1027/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan adierazitako ikasketa emaitzetako hauek lortuko dituztela: - Jakintzaren mugan ezagutza aurreratuak eskuratzea, eta, nazioartean onartutako ikerketa zientifikoen testuinguruan, alderdi teorikoak nahiz praktikoak eta metodologia zientifikoa sakontasunez eta zehaztasunez ulertzea, ikerketa arlo batean edo gehiagotan. - Ikerketa zientifikoari ekarpen originala eta garrantzitsua egitea, bere jakintza arloan, eta ekarpen horrek maila bereko aitortza jasotzea, nazioarteko komunitate zientifikoan. - Egoera zehaztugabeen analisi kritikoa eta ebaluazioa egiteko ikerketa proiektu bat diseinatzeko gai dela erakustea. Proiektu horretan, bere ekarpenak, ezagutzak eta lan metodologia aplikatuko ditu, dagokion ikerketa testuingurukoa baino sakonagoa den ezagutza sortuko duten ideia berriak eta konplexuak laburbiltzeko. - Ikerlana gizarte erantzukizunez eta osotasun zientifikoz egiteko gai dela erakustea. - Bere jakintza arloan, nazioartean emandako eztabaida zientifikoetan parte hartzeko eta bere ikerketa jardueraren emaitzak publiko guztiari helarazteko gai dela justifikatzea. - Dagokion testuinguru zientifiko espezifikoan, kultura, gizarte edo teknologiaren arloetan aurrerapenak egiteko eta berrikuntza ezagutzan oinarritutako gizartearen esparru guztietan sustatzeko gai dela erakustea.

Ebaluazio-sistemak

Komunikazio aurkezpenaren ziurtagiria aurkeztuko da. Zuzendariak, eta hala badagokio, tutoreak ebaluatuko du aurkeztutako komunikazioaren kalitatea eta biltzarrak ikaslearen prestakuntzari begira duen interesa. Bide beretik, jardueren dokumentuan erregistratuko du jarduera hori, eta urtean behin Doktorego Programako Batzorde Akademikoari bidaliko dizkio dagozkion txostenak.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

6

Deskribapena

Unibertsitateko Irakasle-ikertzaileentzako etengabeko prestakuntza ikastaro bat egitea gutxienez, edo Doktorego tesiaren ikerketa lanak egiteko ikastaro espezializatu batean parte hartzea gutxienez (Ikerketan eta esperimentazioan erabiltzeko metodoak eta teknikak, instrumentazio espezifikoko gailuen erabilera, etab.), UPV/EHUn edo estatuko edo atzerriko beste unibertsitate edo ikergune batean. Ikasle bakoitzak, tutoreak eta zuzendariak lagunduta, egin beharreko ikastaroak hautatu eta programatuko ditu, bere beharren eta aukeren arabera.

Emaitzak

Jarduera honek bermatuko du doktoregoko ikasleek Espainiako Goi Hezkuntzarako Kualifikazioen Esparrua ezartzeari buruzko 1027/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan adierazitako ikasketa emaitzetako hauek lortuko dituztela: - Jakintzaren mugan ezagutza aurreratuak eskuratzea, eta, nazioartean onartutako ikerketa zientifikoen testuinguruan, alderdi teorikoak nahiz praktikoak eta metodologia zientifikoa sakontasunez eta zehaztasunez ulertzea, ikerketa arlo batean edo gehiagotan. - Egoera zehaztugabeen analisi kritikoa eta ebaluazioa egiteko ikerketa proiektu bat diseinatzeko gai dela erakustea. Proiektu horretan, bere ekarpenak, ezagutzak eta lan metodologia aplikatuko ditu, dagokion ikerketa testuingurukoa baino sakonagoa den ezagutza sortuko duten ideia berriak eta konplexuak laburbiltzeko. - Ikerlana gizarte erantzukizunez eta osotasun zientifikoz egiteko gai dela erakustea.

Ebaluazio-sistemak

Jarduera hori kontrolatzeko, hain zuzen, ikasle bakoitzak aurkeztutako bertaratze ziurtagiria erabiliko da. Ikasleak memoria bat aurkeztu beharko du, tesi zuzendariak, eta hala badagokio tutoreak, ebaluatuko duena, jarduerari behar adina onura atera ote dion egiaztatzeko. Era berean, tesi zuzendariak edo tutoreak egokia iritziz gero, elkarrizketa pertsonal bat egin ahal izango zaio. Bestalde, UPV/EHUko doktorego ikasketak kudeatzeko arautegiarekin bat etorrita, zuzendariak, eta hala badagokio, tutoreak jardueren dokumentu pertsonalizatuan erregistratuko du jarduera hori, eta urtean behin Doktorego Programako Batzorde Akademikoari bidaliko dizkio dagozkion txostenak. 

Oferta Anual Actividades - Comun